You are on page 1of 101

CRESALA

Domingo Aguirre

__________

(Cresala esaten deutsagu Bizcaian ur gaciari. Badaquit obeto legoquela


gueçala esatea, baina parcatuco al deustie eusqueraçale jaquinsuac
arrançalien aotic artu dodan lez ipinten badot icen ori liburutchu onen
buruaurrean.)

__________

Oarquera batzuc itzaurrea leguez

Bizcaico eusqueran da itchasaldeco ecandu edo oiturac gogoan ditudala,


ipuinchu bat esaten edo lan urri ezquelchu bat eguiten asten naz, iracurlea; ta
çu, goierritarra baçara, tchorierrian edo lurbarruan jaio ta bici çareana,
ezteustaçu ecer ulertuco, ta bear bada nire eusquerea eztala eusquerea esaten
jardungo doçu.
Baina ori ezta eguia içango. Goierrian esaten eztoçueçan itz asco
dauquez beterricoac, eta itchasondoan ostera çuec egunero aoan daucaçueçan
itz eder asco, garbi garbiac eta guztioc ondo gorde bear guenduqueçanac,
aspaldietan azturic dagoz.
Batzuc eta besteac gogoratu ta icasi bear ditugu, ta ez urruindu ta
bazterrera bota, gueureac eztiralata beste baric. Itchasondoco errietan esaten
diran itzac bacarric baleucaz eusquereac, eusquerea ondo arlotea legoque;
goierricoen aoan ençuten diranac bacarric baleucaz, elitzaque oso aberatsa
içango. Eusquerea aberatsa da, baina bere aberastasunac toqui batean
esituric eztagoz, Euscalerri guztian çabalduric daucaz: batzuc baso
çugaztitsuen barruan, beste batzuc mendien egaletan, beste batzuc cantaurico
itchasoaren ercean; Bizcaian leguez guipuzcoan, guipuzcoan leguez
Naparroan, Naparroan leguez Franciaco anaien artean. Alderdi guztietan
dagoz oraindino eusquerearen sustrai onac eta landara mardulac bere bai.
Gorrinea quendu ta sustrai onetic datocen landarac lur batetic bestera aldatu,
ori da guc eguin bear doguna. Eztogu erderazco itzic aotan erabili bear, esan
gura doguna eusquerazco itzacaz esan daiquegunean.
Barriac dirala nic dacardaçan itzac esango deustaçu, iracurlea? Ez naz
barri çalea, ta itz barri asco eztot esango: jatorri oneco itz çarrac içango dira
gueienac, çuc lenago ençun eçarren; bada Euscalerrico itz guztiac daquiçan
euscaldunic eztago, nire ustez, Gaztelerrico danac daquiçan gaztelarric
eztagoan ancera. Baina cer, barriac içanda be? Eztabilz egunero Gaztelaco
izcunçan itz barriac icasten? Da cegaític icasi bear eztira gueureac? Aimbeste
euscaldun cinçori ezteutsegu gueuc buruetan sartu cer esan gura daben

1
echcelentea, admirablea, infinitamente poderosoa, sabioa, principioa, fina ta
beste olango erderacada ta mordoiloqueri ascoc? Eta eusquerea
eracustearren erderea baserritarren buruan sarceco aina lan eztogu eguingo?
Ona dago beraz gure erri çaletasuna!
Nic gueure eusquera maite-maitea dan baino be gueiagoan bigun da
iracurgarri eguin gura neuque, ta orregaitic quendu nai neusquioz Bizcaicoari
beren laztasun, cosca ta aoa çabalic egoteac, aa bi edo ee bi alcarregaz
datocenean guertetan dan leguez. Bizcaico erri batzuc, inoc eracutsi baric eta
guztiz ederto daquie esaquera batzuen laztasuna goçatuten: numbaiten, aa bi
edo e ebi alcarregaz etorriarren, beti bat bacarra esan daroe. Durangoarrac
uste dot dirala dabee esateco dabie ta ezteutseez-en ordez ezteutsiez esan oi
daroenac. Ondarroatarrac oneec esan bearrean oneic dinoe beti, ta olan beste
itz asco beste erri batzuetan.
Olango errietatic artuco ditut itz gogorrac bigunduteco egoquizco era
batzuc, norbaiteri tcharto irudituco ete jacon bildurrez bada be. Eztaucat
aztuta, izqueraco gaucetan, erri bateco legueac eztirala danençat ipini bear,
baina bigungarriac diran ezquero ta esaquera batzuc bigundutea ondo
datorquigunean, onçat artu bear ditugula deitzot; bada, nire iritchiz, gure
liburutchoac inoc iracurrico baditu, cerbait gueiago orrazturic eta aldan
guztia leunduta arguitaratu bearco dira. Eztaquit ondo eguingo dotan edo ez;
inoc eracusten badeust lambide gaiztoa darabiltala, itchico dot laster neure
arloa. Ez neusquio neure usteari eutsi nai, neurea dala ta beste baric.
Eta jaquin daiela iracurle guztiac: Bizcaico eusquerearen laztasunac
aitatutean eztot esan gura guipuzcoacoa edo beste lurralde batecoa
bardinagoa, samurragoa edo acats guitchiagocoa bada edo ezpada. Gaur,
bizcaitarrez lancho au eguitean, Bizcaico acatsac idoro ditut; biar,
guipuzcoarrez cerbait eguiten badot. badaquit guipuzcoaco izcuncearen
utsuneac bilatuco ditudana. Eusquerea, aberatsa dan leguez da ederra ta
egoquia, ta obetoago edo tchartoago, guztiz ancinetatic dabil guiçonen auan;
baina liburuen orrietan oraindaino atzo goicecoa da ta izquiratzailien lumeac
icutu, palagu, tchera ta leunqueta guitchi eguin dautsa gaur artean. Ezcabilz
bada asieratlc urrin, da ezta mirarituteco gaucea edoceinec eta Euscalerrico
lurralde guztietan leundu bearreco esaquera bat edo beste idorotea. Urrea
urre da beti, baina alan da guztiz be leundu bearrac içaten ditu urreac berac.
Eguin daigun lan aspertu baric. inorenagaz aberasturico izcunz asco
dacusguz arro ta lerden, alderdi guztietan euren buru apainduac eracusten;
atera daiguçan guc be gueure etche barruco aberastasunac, apaindu daigun
aldogun ainan eusquerea ta eracutsi daiegun erbesteco arerio ta erritar
erbestetuai eztala ilteco çorian bici ta eztala gainera eurac uste daben leguez
ilgarria. Nic eztaucat asti andiric eta lambide onetaraco bear litzatequean
argui ta indarric bez, baina danon artean asco eguin daiquegu. cRESALA da
nic eusquerearen alde gaur dacartan ondar aletchoa.
Oraindino oar batzuc eguin bearrean nago. Igarorico urtietan, iru, lau
edo bost eratara izquiratu dogu euscaldunac. Ascori ençun deutsat, eta mila

2
aldiz bai, oso nequetsua dala guc eguiten ditugun gauçac iracurtea, erreçago
ipini bearrean, dana ipini dogula gueroago ta gatchago, ta ortic datorrela
eusquerazco libururic inoc ez icusi gura içatea.
Autortuten dot, beguien aurrean daucagun eguia data, danoc era batean
izquiratutea ascoçaz dala garbi, obe ta erreçagoa, ta orren bearrean gagoçala;
bana nic badaquit iracurleac eurac dauquecela erru andiac, (parcatu, baina
olango eguia edoceini esan bear jaco) iracurleric gueienac erbesteco izquira-
legueai lotueguiac dagoçala, euren naguitasunac eta ecer icasteco gogoric eçac
ecarri eutseçala iluntasunic, nasteric eta oquerric andienac; bada eusqueraz
oitu içan diran izquiraquinde edo izquiralegue guztiac ordu erdi baten icasi
leiquez edoceinec, gura içan ezquero. Laster euquico dogu danonçat legue
bat, aldanic errecena, garbiena ta onena, ta orduan icusico da iracurlien esate
ori euren alperreria estalduteco aquiacula bat çan edo ez. Bitartean Euscal-
Erria-c ancinatic darabilen izquiraquindea auqueratu dot cRESAIA-rençat,
Euscal-Errian aguertu bear daben ezquero.
Euscaldun guztiac eusquerazco gaucen iracurçaleac eguin gura nituque,
ta gauça astunac ain gogoz iracurten eztiralaco, cerbait erreçago ta
gogotsuago iracurri daien artu dot ipuin bat eguiteco lambide ta asmoa.
Ara emen nire cRESALA. Icusi eguiçue gura doçuenoc. Bertan
aguertuco diran guiçon da emacumeac eztira neure irudimenac asmau
dituanac: oso itsua ezpanago ta amesetan ezpanabil, bici-biciac dira,
Arranondoco sardinac leguez; neuc icusi ditut Arranondon eta edonoc
edocein itchaserritan icusi daiquez. Euren alcarren arteco jarduna be guztiz
da eguiazcoa, gatzgarau andiac quenduco deutsadaz baina. Nai ta naiezcoa
da, cerren Tramanac eta Brichec oituten daben izquetea bapere goçatu baric
ipini ezquero, irudi obeac eguingo nituque bear bada, baina gacieguiac, eta
gauça gacieguiac eztagoz bein bere ondo.
Beste gauça bat. Danoc daquigu iru erataco izquetea eguiten deutsagula
euscaldunoc alcarri: i-gaz esaten dana lenengoa, çu-gaz esaten dana
bigarrena ta irugarrena berori-gazcoa. Lenengoaren çalea naz, çarrena
dalaco, ta opa dot bere bicitza lucea; baina ancina il çan Arranondon da
orregaitic ezta emen aguertuco izqueta çar ori.
Auche ninoian cRESALA-ren lenengo aguerraldian.
Baina gaur, bigarrena guertau nairic, neure lanchoa osoric iracurri
dotanean, garbiro dacust uste neban baino be ascoçaz arloteagoa urten dala.
Eznau egundo neuc eguin dotan gauça batec ase, ta aimbat guitchiago
iracurguei onec.
Nire irudimenac sortu ebanean, eznerabilen eder-amesic, neure
indarguetasuna badaquit eta; banequian mamin guitchicoa ta erquina içango
çala, alaco gurasoa eban da; baina ez onembesteraino erquina ta mamin
baguea. Içan be, jaioera tcharra içan dau, atalga ta çatica, erdi gaichoric eta
aimbeste cereguinez beteric nengoan bitartean.
—cetaraco dacarçu ba celaira? —esango dau norbaitec.
Nic eztacart; neure lagun batzuc daroe, barriro icusi gura leuquielata.

3
Or compon. Gura dabenac iracurrico dau, ta gura eztabenac eztaiola
beguiratu.

__________

I
EcATchA

Ipargoico aicea, gueiagoco baric, bat batera ta guztizco aserre


amorratuan sartu çan Arranondoco erritchoan. Baquean da gueldiric egoçan
cale bazterretaco paper, çotz, çacar, lasto, buruco ule ta maluta galdu guztiac,
arrastaca ta bira-biraca ibili ta guero, egazti biurtu gura bailirean, jaso ebaçan
aice orrec etchien buruac baino ascoçaz gorago; çabalic egoçan ate ta leio
danac, jo au ta bulça bestea, itchi cituan dambadaca egundocoric arinen,
cristal edo leiarquien erruqui bague; etche gainetan ondo lotu baric egoçan
teila çarrac eta teilatuen egaletaco arriac çatitu ciran lipar batean calecoen
contra, ta euren bicilecuetatic urten da asi ciran emacumeac eta errian egoçan
guiçon banacac itchas aurrera eguinaletan.
—Ai ene, gure tchalopac! —cinoan atso guerri lodi, gonamotz, escu
ciquindun batec, ondo lotu baric eucan buruco çapiaren atzeco tchistana
dindilizca, oin bat orpocic eta bestean abarqueta çar bat oso narrasean
eroiaçala —ai ene Jesus!
—Ee, Tramana, beguiraaa! —deadar eguin eutsan atzetic eiuan beste
emacume argal, cimel, açursu batec, leio erdica bat goitic bera egan etorrela
icusiric; eta aurrecoa, oquerquera ta gorutz beguira alderatuten asi çanean,
piper poto mailatu baten estropoçu eguinda, jausi çan surrez aurrera, bere
alboan leio erdiquea leiarren cidar-ors tintinsuagaz çatitu çanez batera.
Atzecoari barre gura andia etorri jacon, baina calean luce egoanari
beguiratu bat emonda, ecebala minic artu igarri eutsanean,
—Auche da andia, nai aina barre eguiteco astiric bez, —esanda, jarraitu
eban bere bidetic, arin-aringa.
Jagui çan atso lodia, janci eban obeto oinetic ia urtenean eucan bere
abarqueta bacarra, escu autsez beteac igorci cituan mocor ondoan, da artu
eban len eroian abiadea, mar-mar bere artean jardunaz:
—ceri barre eguin bear ete deutsa guero berorrec, çantar ciquin orrec?
Brich içango çara çu beti be, errico aice çoro gangarra. Orraitioc o...
Itchas aldera eldu çanean aztu jacoçan bereala jardumbear danac. An
egoçan orduraco ia errian ciran guiçadi guztiac. Emen errico abade nagusia ta
ondo jancitaco guiçon biçardun balceran çabalote bat, betaurre luce lucetic,
tchandaca, uretarunz beguira, ta inguruan guiçon da emacume asco, minagaz
baino be beguiacaz gueiago itaunquetan; aronçatchoago, tchalopa jaube
batzuc eta arrançale çarrac deadarca, deiçalea azcarra baçan edo ezpaçan,
goiçalderaco ecatcha eçagutu baceitequean edo ezpaceitequean, alperricaco
eztabaideagaz suac arturic; eta beste aldean emacume aldra andia negarrez,

4
euren gona barrenacaz malco saminac igorcica. Aldra orretan sartu ciran
Tramana ta Brich, bata tchilioca ta arrançaca bestea.
Bildurgarrizcoa egoan cantaurico itchasoa. Urlainozco estalqui andi bat
jarri jacon gain alde guztian, beren itchura gaiztoco aserrea ezcutau nairic
leguez; betaurreric onenacaz be, uraldera beguira egoçanac ia eceben ecer
icusten; aguiri çan itchaso apurra berde balceran iraquindua egoan, da
iraquinaren dardareac açal guztian atara eutsaçan apar çuriac igarian ebilçan
itchas arz guiçon jançaileac cirudien. An barruan, lainoac eta bisutsac
estalduric eucaçan ur gaci çabaletan, gauça arrigarriren batzuc guertetan
ciran, baga ta olatuen orruac cinoenez.
Uste onetan egoçan beinçat Arranondoco guiçataldeac eta, besre olango
eretietan leguez, Jaungoicoaren erruquiari escari apal bat eguiteco asmo
çucena artu eben danac. Asi çan eliz ezquilaric andiena, durundiric lodi ta
ilunenecoa, astiro astiro, noicean bein daungada bat joten, da asi ciran
icastetcheco mutilchoac calean cear, maquila baten gainean oial çati balça
aiceratuaz, euren eracustzailea aurretic ebiela, aingueruen guisaco dei çoli
bigunacaz Garbitoquico arimençat esquean da itchasoagaz burruca gogorrean
ebilçan gurasoençat ceruetaco Aitari arren eguiten.
celango arrena! Gauça samurragoric eztau inoc egundo icusi. Umeac
gurasoen bitarteco, errubagueac inoiz gaiztaquerian jausi diranen alde,
indarric eztauquienac indardunai lagundu naian, ainguerutchoac
guiçonacaitic escatuten, negarrez gueienac, negarra eçarcorra data, batac
bere arrebea ta besteac bere ama negarrez icusi dituelaco! Itchaserrietaco
umien arrena, euren tchapelchoac escuan dituela, begui bustiac cerura jasoaz
esaten dabien Aitagurea, Jaunaren aguintaulquira çucen çucen doiala uste
dot nic, eta escari orrec, ascotan, euren gaitasunac eta indarrac baino gueiago
eracarten dituala etchaldera cantauria itchasoco arrançale guiçagaichoac.
Gure mutilchuoc eliz atean amaitu eben esquea, ta an egoan
guiçaldreagaz batera sartu ciran eliz barruan.
Ederra da Arranondoco elicea. campotic beguiratu ezquero, edoceinec
daqui godotarren eguiqueraric onenetacoa dala; barrutic cer eguiqueratacoa
dan ecin ondo igarri leiqueo. Tchurrigueraren egunetaco bost edo sei elizmai
edo altara daucaz, çabalac eta galantac, nagusiaren escumalditic Done
Pedrorena, ezquerretic curutzean josiric dagoan Jesusena.
Abadeac, Jesusen elizmai aurrera urtenda, asi ciran Miserere deritchon
Dabid Igarlearen arrena esaten, da erri guztia egon çan, ordu erdiren batean,
gauça danac aldaiqueçan Jesus onaren aurrean auspez, escariric beroenagaz,
itchasotar guztiac osasunez etcheratu eiçala escatuten.
Escariric beroenagaz esan dot, bada danoc daquigu escari batetic
bestera ezbardintasun andia egoten dana: batzuc guztiz otzac içaten dira,
beste batzuc epelac; baina beroac be badira, ta nire iritchiz, itchasoaren
erdian da itchasoaren ercetan eguiten diranac bero ta biotzecoenac. Arriscu
andiac emoten deutsa biotzari astinduric andiena, ta biotza astindua
dagoanean gure aoac gauçaric benetaco, egoqui ta cinçoenac esaten ditu. Eta

5
noiz eztabil guiçona arriscu andietan itchasoaren erdian? Noiz eztagoz itchas
ercetaco emacumeac guraso bat edo seme maitea galceco çorian?
Arranondocoac eliçatic urten ebenean, cai-aldean guelditu ciranac asi
jacoeçan albistaritzan: nasara sartu çala potin bat, gueienac aguiri cirala
aicebeco aldetic, estu, baina oso urrian; batzuc guetariara, Donostira edo
Pasaira sartu bearco ebiela, albaeben. Ori çan cinoena.
Ta eguia çan. Betocen tchalopac, betocen bata bestearen atzetic. Eta
bacotchac bereac eçagututean, urchacurrac nagusiaren aurrean baino
urduriago, emen datoz Paulota! emen datoz Joseta! ciarduen guiçon da
emacumeac; eta umetchoac barriz, euren gurasoac nasa ondoan aguertuten
ciranean, urte batean icusi ezpalitue leguez, aita! deituten eutsien, indar
guztiacaz, aitaa!... Arrançale errucarriac, danac bustita, çurbilduta, necatuta,
aulduta, etenda, adoreric bague, goseac eta egarriac amaitu bearrean,
guiçonaren itchuraric ececarren; baina lurrean oinac ipinita laster ondo
eracusten ebien guiçontasuna, euren umeac besoetan artu ta malco lodiacaz
arpegui biguna bustiten eutsienean.
ilundu arterainoco guztian, da ilunduta guero be bai, arançalien
estualdia baicen beste auturic etzan ibili Arranondon, bat ezpada beste
tchalopa danac etcheratu ciran baina.
Sardinçarren potina çan aguertu etzan bacarra.

__________

i
ceR ESANAc

Errecarte ta mendi egal çoco catean dindilizca dagoan erri coscor bat da
gure Arranondo. Uretan daucaz oinac; aldatz andiac iri edo calietan; cale
batetic bestera, cearretaraco arri maila pendiz urteacaz leunduac; etcheac
bata bestien gainean, atzeco aldea lurpean sarturic eta aurrecoen teilatutic
arpeguia eracusten; inoc usteco ezleuquean aina guiçadi etche bacotchean,
berroguetamarretic gora beti, umeac gueienac; eta leio çulo danetan atorrac
eta gonac, alcondarac eta pracac, itchas guiçonen jaca urdinac eta oeco çapi
çuriac eseguita.
Barregarri egoten dala erri au, dinoe alboerrietacoac, leioetan aimbeste
çapi euqui oi ditualaco; baina Arranondoco emacume garbi çaleac ecin içaten
dabie beste legortoquiric bilatu. Eztago inguru guztian alperreco lurric. Uri
onen burualdetic, ondo landurico soro, baratza ta sagastitchu batzuc
aguertuten dira, eurac erne, sortu ta aci daroen guztia erriaren aora esquinica
balegoz leguez; bealdetic, mueta guztico tchalopaz betericaco ibaia igaro
ezquero, aurreco beste mendiaren ondoan estu dagoçan onciteguiac edo
itchasoac bere goraldietan besoac çabalduteco bear daben ondarcea. Beste
lecuric eztago.

6
Erri onetaco cale bedar, oquer da aldaztchuetan itchas guiçonen
goçategui edo ardanguelac non dagoçan berialache igarri leique, ostro
berderic icusi eçarren: naicoa da çarataric andiena non dagoan ençuten
gueratutea.
Alderdi guztietaco sagardantegui ta ardanteguiac, danac içaten dira
bardin samarrac, itchas errietan beinçat. Sagardanteguia bada, cale arian
bertan edo arri maila bat igonda idoroten dan cortea edo tresna çarrac
gordeteco guelatchu bat, beian lurra, goian amarauna ta egur biren gainean
upel batzuc errescadan dituala: sagardaoa ona içan dedila ta non jarriric egon
eçarren ezta içaten arduraric. Ardanteguia bada, mai luce luce bar, maia beste
luce diran aulqui bi alboetan, çaragui bat edo bi bazter baten da lurrezco
pitchar morco ta leiarrezco edanonci batzuc, ormearen contra josita dagoan
arace çar batean. Ezta gueiago bear içaten.
Olango etche çuloetan sartuta egoten dira arrançaleac necaldi gogor
asco igarota guero, ucalondoac çamau bagueco mai coipetchuaren gainean
dituela, tabaco bedar garratz merquiena erreaz, quetan da deadarrez beti.
Olanche egoçan Arranondocoac, esan dogun ecatcharen atzaparretatic urten
da laster.
Da gauça jaquina; gau ataco autu ta jardunac, beste esambear guztiac
azturic, Sardinçar da bere lagunen gainean ciran ardanteguietan, sucaldietan
ciran leguez.
Gure arrançaleac, arpegui balceco guiçonac, escu gogor da izqueta
çacarrecoac içanarren, guztiz biotz samurrecoac dira; erançuera gaizto bat
edo ucabilcada bat edonori ta errez daquie emoten, baina baita saquelean
darabilen ondo igorcitaco tchampon bacarra edo escuetan dauquien
azquenengo ogui çatia be; edoceinegaz da edocergaitic aserratuco dira
beingoan, baina, ordu estu ta larrietan, biotz guztiagaz da edoceini
laguntasuna emoten be badaquie.
—Tcho, Mangolino, —esaten eutsan, mai erz batetic bestera, garrerdico
guiçon lodicote batec bere lagun bati—, nun icusi doçue çuec Sardinçarren
tchalopea?
—Guc inun bez, azquenean beinçat, goicean gueure atzetic urten dau
calara, baina, tretzac botaten gagoçan bitartean aiceco aldetic joan ete dan
dinoe. Esnepelenac icusi eidau azquenengo... Ezta, Lapicotchu?
—Nic eztot ecer icusi —erançun eban Lapicotchu, Esnepelen
tchalopacoac—. Ipargoitic etorren aiceac lenengo brastadea arpeguian emon
deuscunean, «ala mutilac» deadar eguin dau atzecoac eta asi gara; baina
eztogu ecertaraco astiric içan. Itchaso guztia itchi dau bereala ta or etorri gara
gu, oquer, Jaungoicoac daqui celan. Tretzac itchasoan guelditu jacuz. Ara or
gure aurtengo irabaciac. Biciagaz etorri gareanean pocic, eta Antiguaco Amari
esquerrac.
—Bai, bicia da lenengoa —jarraitu eban lenengo berbetan asi çanac—.
Gu emen gagoz, estu ibilita bada be; baina Sardinçarrec cer eguin daben
eztaquigu. guetaria edo Donostia artu ezpadau joan çan a.

7
—çumaian be sartu ceiquean —cinoan, oraindino aoric çabaldu eceban
gazte batec.
Eta Mangolinoc ostera:
—çumaian? Etzara tcharra be, Mielga. Eçagun doçu ascotan içan
etzareana bertan. Ona da, olango ecatchagaz, çumaiaco sarrerea.
—Onezquero ba, inun sartu balitz, albisteac etorri bear eban. Areic e,
ondo ibiltecotan, ordubietaraco iruretaraco jo bear eben legorra.
—Edo ez. çocora joan badira...
Aoan pipa motza ebala ta amabost egunean quendu gabeco ocotz-
biçarretatic bera adurra eriola egoan aguratcho batec, tunda çarra tchapelean
gordeaz, jo eban Mangolino ucalondoan, da esatera eioan gogamena quendu
eutsan aotic.
—çocora? Uum... —murruscada bat eguinaz.
—cegaitic ez ba?
—cegaitic, cegaitic... aretchegaitic.
Beguiratu eutsien danac aguratchoari, cerbait gueiago esango
ebalacoan, pipeari tenga tenga obeto biztuten da que batzuc botaten egoan
bitartean; baina berac gura aina pipea biztu jaconean, dsangada bat ardao
edanda guelditu çan agurea ecer esateco asmo baric.
—Tchanogorri, oriche da ganorea —esan eutsan Mangolinoc—. Eta icusi
ebanean eceri jaramonic eguin bague, barriro ia amatau jacon pipeari tenga
asten çala, Mielgari itandu eutsan:
—ce guiçadi darabil Sardinçarrec tchalopan?
—guiçadi ona, gazteri indarsua: Ardauçuri, Gatzbaco, Moldacatch,
Artobero, caiua, bere seme Anjel... eznaz danacaz gogoratuten; bana emeretzi
lagun, gueuc leguez.
—Anjel be bai! Errian dagoan mutilic cinçoena!
—Guztizcoa: arguia, saiatua, guiçartecoa, ta erramulari ona.
—Bai aita be, garai batean. Guc u Lecuitocoacaz estropadea eguin
guenduanean, orain oguetamalau urte, arec erramoari ataraten eutsan
gracadea etzan bertamberacoa —esan eban Tchanogorric, bigarrenean pipea
biztuta guero.
Era onetaco jardunean egon ciran arrançaleac luçaro, euren lagunacaz
cer guertau ete çan quezcaz beteric eta Antiguaco Amari arren eguinaz lotara
joan ciran artean.
Olangoche autua egoan Arranondoco sucalde bazterretan. Batez be
Sardinçarren etchean çan emacumien bilera ta esambear andia. Amar
lagunençat aina çan escaratzean, begoçan berroguei: goicoac, becoac,
auçocoac, aideac, eçagunac, icusgura ta jaquinaicoac, Sardinçarren emazte
errucarria tcheratu naian; guiçateguian eztaquit cembat eta suatetic
guiçateguira bitarteco iragotegui edo bidestuan iluntasunaren erdian,
ichilicaco ipuinac alcarri esaten, nescatilatchu bi, Mainasi ona, orainsu
eçagutu dogun Tchanogorri çarraren alaba lirain maratz garbi ederra, ta bere
betico adisquide Josepa.

8
Negarrez egoan Mainasi.
—Ichilic egon çaite, —cirautsan lagunac, ichilic egoan baina, esaquerea
olan dalaco—. Ichilic egon çaite. inoc icusten baçaitu be...
—Ta cer deust inoc icusiarren? Ez alda negar eguitecoa emeretzi guiçon
eder galdutea?
—Bai, ori bai; baina bategaitic negar eguiten doçula usteco dabe. Ala
eçaldaqui inoc çuc Anjelegaz cerbait badoçula?
—celan guero, neuc be eznequian da? ceuc daquiçuz nire barruco gauça
guztiac, eta çuri ecer esan ezteutsutanean...
—Anjelec bez?
—Anjelec? Arec inoc baino guitchiago. Bici içan balitz i... Jesus da
Antiguaco Ama Maria! Bici deitiala, bici deitiala!...
—Tira ichilic, bicico data... cer esatera ceioaçan?
—Bici içan balitz, edo bici bada, egundo be ezneutsala edo ezteutsadala
ecer igarri eraguingo.
—Ez e?... Ta noizticoa doçu ceure cer ori?
—Eztaquit nic noizticoa. Auçoan bici içan da beti ta, beti icusi dot
gurasoençaco ain ona ta cinçoa dala ta; languilea, eliçaracoa, iasacoa ta
ederra be bai ta... Ederra eztaba, Josepa?
—Alan dinoe errico nescatila danac. Eta, cer gueiago?
—gueiago ecer bez. Icusten nebanean poz artu.
—Ta icusico ecetedoçun uste içan doçunean negar eguin. Ezteutsu berac
egundo ecer esan?
—Guc alcarregaz berbeta guitchi eguin dogu ta, olango gauçaric bein
bez. Anjeli etchaco oraindino gogoratu, gurasoac çarrac daucaçalata, euren
laguntasuneraco inor etchera eruan bear dabenic; eta, gainera, gogoratuten
jaconean, orretaraco nigana etorrico danic eztot uste. Tchalopa jabeac dituçu
ta... Guc barriz potinchu bat baino besteric eztaucagu.
—Orduanche bai eguingo cenduquela negar çolia, ostera be.
—Bai cera. Orain benipein lenengo, Jaungoicoac etchera ecarri daiçala:
oriche nai dot, eztot besteric bear.
—Ez e?... Arimenac eztau oraindino jo ta eliçaco ateac eztira itchi:
goacen eliçara ta Jaunari escari on bana eguin daiogun.
—Orretanche egon naz onara etorri nacen artean be. Apaitaraco gogo
andiric eztot gaur euqui. Goacen.
Etcheco andreari agur ilun bat eguinda, joan ciran eliçara nescatila biac.
Jaunaren aurrean orio-arguitchu bat egoan biztuta, Done Pedroren
elizmai gainean arguiçari bi erreten, ilunetan beste eliçalde guztia. Orio-
arguitchuaren errainuac Jaunaren egotoqui apala eracusten eban; arguiçari
biac, Done Pedroren escuetan egoçan urrez apaindurico guilçac bacarric.
Donearen irudia etzan aguiri, tailunçaren barruan egoan da.
«O Aita San Pedro neuria! —asi çan esaten Mainasi, bere artean—
urrezco guilçac eracusten çacustaz, ceru ta lurrean Jaunac emondaco
escubidea daucaçula esan gura baceunsta leguez. Eracutsi eguiguçu gaur

9
escubide ori eztala arimen oneraco bacarric, ezpada gorputzaren osasuneraco
be bai. Arrançalea cinan çu be, ta erruquitu çaite gure arrançaleacaz: eregui
eiqueoçuez, Jauna, numbaiteco ateac». Eta guero, Ostia Donea gordeta egoan
toquira beguira, jarraitu eban: «O neure Jaungoico andia! Tcharto eguiten ete
dot guiçon batzuen bicitzeagaitic ain artega egotea? Gaiztaqueria ete dot au?
O Jauna! Parcatu eguidaçu, ta eguin bedi çure gurari santua».
Barru ta campoco iluntasunean egon ciran gure gazte biac eliçan, ichil
ichilic, cirquinic eguin bague, iloian gaineco samintasunaren irudiac egoten
diran ancera, eliçainçaileac, arimena jo ta guerotchuago, ateac itchi cituan
artean.
Elizpean, Mainasic belarrondora esan eutsan Josepari:
—Ez guero inori ecer esan.
—Esatea be —erançun eban Josepac—. Ez aldogu alcar eçagututen?
Eguia cinoan: ondo eçagututen euen biac alcar, ume umetatic ciran
maite, ta bata besteagaitic edocer eguingo euquien. Josepac ecer esango eban
bildurric ecegoan: lagun ona ta ichila çan bera, dongatasun baguea, besteac
baino azpildura ta ausardi gueitchuago eucaçan baina.
Agurrac esanda bacotcha bere etcherunz asi ta guero, biurtu çan
Mainasi, ta
—Josepa! —deitu eutsan lagunari, ta beragana joan jacon, itanduaz:
—ceinenac ciran Done Pedroren elizmai aurrean egoçan argui biac?
—Bata Anjelen amac ipini dau —erançun eban Josepac.
—Eta bestea?
—Bestea neuc.
—ceuc?
—Bai. cer bada? Sardinçarren tchalopan ceuc bacarric daucaçula cer
galdu uste aldoçu?
—cein dabil bada bertan?
—Artobero.
—Ondo ichilic euqui doçu.
—Bai ceuc be. Bardin gagoz —esan da, asi çan barriro etchealderanz,
irribarrez.
Mainasic bere lecutic:
—Ençuiçu: etorrico dira?
Eta Josepac, ibilteari itchi baric:
—Bai, neure biotzac dinost eta.

__________

i
OArchU BAT ETA ALBISTE ONAc

Ecicen gueiegui ipinten dotala uste badau iracurleac, jaquin daiala


lenengotic, Arranondon eztagoala ecicenic eztaucan etchadi bat bacarra.

10
Andiac eta tchiquiac, aberatsac eta landerrac, guztiac dauquie
eurenchua.
Jatorriz erritarrac diran etchadiac, ecicen ori anchinetatic daroe, ta
etchadico danac ecicen bategaz eçagutuac içaten dira. Aitari Talotchu esaten
badeutsie, semea Talotchuren semea da, andrea Talotchuren andrea, alabea
Talotchuren alabea gueiago bearric eztago. inoiz bateo arrian abadeac
ipinirico icena ondo esaten bajaco norbaiti, gurasoen ecicena içango da
icengoitia. Talotchuren semeari eçarritaco icena Joane bada, Joane Talotchu
esango jaco.
campoco errietatic Arranondora datorren etchadiac an dauca bere
icengaiztoa oguetalau ordu barru, ta eztau gueiago beragandic quenduco.
ceinec ipini deutsa? inoc eztau ori garbiro jaquiten. Edo mutico batec
etorbarriaren semeari icastetchean, edo arrançale batec senarrari elizpean,
edo emacume batec emazteari emparançan. cergaitic? Edocer gauçagaitic.
Edo lodi eder guria, edo argal me çatarra dalaco, apaindua edo pracaçarduna,
azcarra edo baratcha, arguitsua edo arguibaguea, olango edo alango
irabazbidecoa, orco edo ango baserri edo uritic etorritacoa. Mutilchoari deitu
badeutsie lenengo Pracaçar, etchadico buruari Pracaçarren aita esango jaco;
andreari esan badeutsie Moinoquer, Moinoquerren senarra. Lenengo ecicena
eçarri jaconac emoten deutsa guero etchadi guztiari.
Arranondocoen belarriac ain dagoz onetara eguinac ece, batzuc, euren
benetaco icena celan dan be eztaquie; norbait eçagutu dot bere aitarena
gogoratu ecinic; aitaitarena guitchic jaquiten dau.
Badaquit albistari-çabalçailea ibili dala inoiz escutitz bat ceinençacoa
çan ecin arguitaraturic. Sr. D. Julian Iragorri eucan estalquian, da Julian
Iragorri cein çan ecequian inoc. Atso-agure guztiai itandu jacuen, da atso-
agureac etzala, esan eben, erritarra içango. Azquenean, apaiz nagusiari
esquerrac, aguertu çan escutitzaren jabea. cein içango ta Saguçarra deituten
jacon guiçonchu bat çan.
—Oriche be bada ipuina, —esan eieban orduan Artoberoc —Saguçarrari
Don Julian asmau eideutsie.
Eztedila, bada, inor miraritu icen gaizto asco ipinten ditudalaco:
icengaizto guztiac, Arranondon, eguiazco bacarrac dira.
Ta onembestegaz, goacen etenda itchi dogun neure cereguinaren aria
orapildutera.
Sardinçarren tchalopacoac guetarian sartu cirean, da ondo çainduu
egoçan, guztiz ondo.
Icusi eztabenac eztaqui celan artu oidituen, edocein erritan, euscal
lurrean bada erri ori, itchasoagaz guda ezbardin icaragarrian ibilita guero
legorrera datocen arrançale anaiac.
Legorretic ia ondatuan icusi diran guiçonoc eurenez badatoz erri batera,
an idoroten ditue legorrecoac, bacotchac bere etchera arrançale necatuoc
eruan naian, batac salda beroa, besteac Santandertic ecarritaco caina gorria,
onec jaca lodi bat, arec oe çuri garbia ta urliac su eder galanta esqueiniaz,

11
danac etchean dauquen guztia emon guran, dauquena baino gueiago nai
leuquiela, anai bearsuai guztia emoteco.
Sarrera tcharra badago errira ta numbaiteco arrançaleac sartu ecinda
badabilz, legorrecuoc, içugarrizco açartasunic andienagaz, eriotzaren
atzamarretatic guiçon batzuen bicitzea quendu ta irabazteco asmo
leinarguitsuagaz indartuta, urteten deutsie tchalopetan itchas bidera; euren
buruac galceco çori tcharrean doiaçala igarri edo gogoratu baric, sartuten dira
itchas barrura, etcheac ainaco baga çuri sendoen artetic, equinaren equinez,
bideac ereguiaz; da arriscuric andienen artean artegatasun bague, asten dira,
gogor da cinço, celan amaituco dan inoc ecin esan daiquean lambide çucen,
goragarri ta tchalogarrizcoan.
Erritic beguira dagoçanac orduan euqui oi daroen larri ta estutasuna
ezta esatecoa, ta nire lumeac ecin daique ondo esan. Asco egoten dira oso
urdurituric eta itchasocoari cinuca; danac, era batzuetan, aoa çabalic,
arnasaric artu ecinda, ari albainu etengarri batetic eseguita balegoz leguez
(gaztelarren ancera esateco), errico guiçonic sendoenac noiz itoco ete
jacueçan bildurrez da icaraz; da eurac, bitartean, adisquideai edo eceçagun
batzuei laguntasuna emoten dabilçan arrançale umantzorrac, lagundunai gori
orretan erre ta quiscalcen, lagundu gura orregaz danac itsuturic, aguertuten
diran olatu guztiai euscaldun ausarditsuen arpeguia emonaz, urpean orain da
aicean guero, uraga edo erramuac escuetatic itchi baric, beguiac ernai ta
besoac irme dituela, legorrecoen cinuai jaramonic eguin bague, euren
asmoagaz ondo urten edo cantaurico ondarretan ondatu artean aurrera
mutilac! alcarri deizca, aurrera mutilac, Iaungoicoaren icenean!
Içan da Euscalerrico arrançale bat, çumaiatarra, Jose Maria çubia
eritchona, baina Mari-ren icenagaz eçagutua. Arrançale orri, beste ascotan
ondo urtenda, orain esan dotan leguezco guertaldi baten Donostian ito
çalaco, bere jazquera ta içaqueraren irudi bat eguin eutsien uri eder ataco
guiçon aguintariac, eta irudi ori an dago Donostiaco caigainean Mari-ren
gomutagarritzat. Baina Jose Maria çubia-ri ecer quendu baric esan gueinque,
bere guisaco beste umant asco dirala Euscalerrian, gure itchaserrietan
guiçonic aina umant dirala.
guetarian eztago beimbere sarrera tcharric. Aita Done Antonen
mempean beti içaten da bare, ta an egoten dira sarri cantauriaco tchalopac
eta onci acitchoagoac be bai, irchasoari bere amorru ta aserreac joan arte
guztian, etche barruan balegoz leguez.
Goiceco ordubietaraco Ancaluce ibiltaria Arranondon çan, Sardinçarren
etchean ate joca, guiçonac guetarian sartu cirala ta quezca baric egoteco
esanaz.
Aitatu bearric be eztago celango poçagaz jaquin çan albiste au
Arranondon.
Laster-bidietatic, oinez, necatutchua ta locatzaz betea eldu çan
Ancaluce, orretaraco jaiorico guiçon azcarra; baina ondo berotu eben, su andi
baten aurrean jaten da edaten emonda. Iru libraco besigua, lauco oguiaren

12
erdia ta pitchar bat ardao berialache irunsi ta tchipilau eicituan, jardunari
itchibaric.
ilunabarreraco sartu eiçan guetarian tchalopa ori.
—Eztabe doecabetasun edo calteric içan? Eztau inoc minic artu? —
itanduten eutsan oraindino icaraz egoan Sardinçarren emazteac.
—Ez andrea, ez. çaparrada gogorren batzuc artu omen dituzte,
tchalopaco tretza, otzara, jaqui ta soinecoren batzuc galdure bai; baino
guiçonac naicoa tente etorri dia.
—Anjel be bai?
—cein da Anjel ori gueo?
—Neure semia ba.
—Eçalcea ba çu Sardinçarren emaztea?
—Bai, baina semia be badaucat anche, tchalopan. Mutil eder bat da, ta
ona mutila.
—Nic eztaquit ecer, baino danac egon bear dute osasunez. Alcateac esan
dit nei: Ancaluce, jungo alcea Arranondoaino tchalopa emen dagoala ta bildur
gabe egoteco esatea? —Ta, bai, esan diot, bai jauna; ta esan ta eguin, perloi bi
jan ditut eta asi naiz bidean Burnietatic gora ta Asquiçutican cear. çumaiaco
ondarçan egon bear içan det luçarotcho ibaia pasatzeco (igarotzeco) batelaren
çai, baino, ala ta guztire, ordubiterdi baino lenago Iciar gainean ninçan.
Eten bagueco jardunean euqui eben Ancaluce, berbotsera inguratu
ciran auçoetaco emacumeac, maitic jagui çan arte. An çan Mainasi be.
Eguna arguitu ebaneraco bazter guztietan çabaldu çan albiste ona.
Josepari Mainasic eruan eutsan. Poçaren poçagaz ler eguin bear eban
gaichoac. guztiz artega ta birbizturic egoan, ecin çan inun guelditu, ecin artu
eban ecertaraco astiric, eta, orduac baino lenago Josepari bere loguelan sartu
jacon, oraindino bere lagun au lotan egoala.
—Josepa, Josepa, guetarian dagoz —esan eutsan.
—ceinçuc? —itandu eban besteac, ondo iratzartu baric.
—Eurac.
—A! Aztu jatan niri. Lotan negoan da... Berandurarte eztot beguiric
itchita...
Barre algara goço bategaz erançun eutsan Mainasic. Eta bereala jarraitu
eban:
—Jagui çaite laster, alperrori, esan bear asco daucaguz ta.
Ta barriro, Josepari ecertaraco astiric emon baric, bacirautsan:
—Ençuiçu: celan da Artoberoren ele ori?
—Lotsatu eguiten naz esaten be, lotsatu neuc daquitalaco be.
—Etzara bada çu lotsacorra.
—Ez, baina olango gauçac direanean a... ceuc cegaitic esan ezteustaçu
ceurea?
—Nic esan neutsun dana bart, eta gainera nire ori ezta neure barruco
cer bat baino besteric.

13
—Eta ceure barruco cerori cegaitic aguertu ez atzo artean? Da atzo be;
estu estu içan ezpacina etzenduan çuc tchit bat eguingo.
—celan ba, neuc be eznequian cer çan da. Tira, esaiçu ceure ori.
—Lotsatu eguiten naz baina.
—Orduan estalduiçu arpeguia, bana esan.
—Ara ba, lenagoco baten, nasatic gora netorrela, besigu bat emon
eustan Artoberoc.
—Besteric ez?
—Eta guero, aren etcheraco ona ninçalata... neuc gura baneu, esan
eustan.
—Da ceuc?
—Nic eneutsan ecer erançun.
—Baina Done Pedrori arguia ipini bai. Eztago gueiago?
—gueiago ecer bez.
—Ia, ia, jagui ta janci arin, da goacen eliçara esquerrac emoten, guero
jardungo dogu gueiago ta.

__________

IV
GARIçuMAcO EGUNETAN

Orain artean esan dotan guztia oraindic ez anchina ta neguaren erdian


guertauricoa da.
Arrançalien bicitzea beti içaten da nequetsua, baina neguan inoiz baino
nequetsuagoa. Neguan içaten da besigutea; neguan, legortarrac epel epeletan
lo dagoçan bitartean, potin andiric astunenac calara ecin eruanic eta calatic
ecin ecarriric ibiltea; neguan, suezta baino beste aterperic eztauquiela, edur
maluta galantac eta tchingorradaric gogorrenac gorputzaren gainean arcea;
neguan jan guitchi ta lan asco eguiteco ereti lucea; neguan arrançale
errucarrien negua.
Baina negua ia igaro çan, azquenetan ebilen ia, ta udabarri goçoac bere
arpegui garbi ederra eracutsi gura eban. Luçatu çan eguna, urdindu çan ceru
aldea; eguzquia, gueroago ta goiçago, epeltasun bicigarri bategaz aguertuten
çan; Arranondo gaineco sagastiac eta Done clararen celaitchoa lorez janciric
egoçan; Errenteriaco baserritarrac euren lur ondo narotuac gari berdez
beteric poçarren icusten cituen; Asterrica ta Gorocicaco bide ondoetan tchor
tchor ebilçan çoço-birigarroac, sasiric sasi; cortetaco soloetan cardanchulo ta
tchindorrac, tchepetchac eta tchirrisquiloac tchio tchioca; çaldupe inguruan
da curutzemendico arizti ta gaztainadietan esquilasoac eta amilotchac,
ostroric ostro ta adarric adar, guztiz biciro ta alai eguiten cituen euren egaldi
errez da ondo neurtuac; ibaico urac, ujoldietaco loiqueri guztiac bazterrera
quenduric, garbi garbi eracusten ebien colco barrua, euren ondo edo oe
gaineco tresna çar, arrain galdu ta erretilu çati guztiac banan banan

14
aguertuteraino; besigutan erabilitaco potin andiric gueienac, atunetara baino
len azpiac ondo garbitu ta piquecoipetsu edo carena barria emoteco legorrera
jasota euquieçan; da nasa ondoan, azquenez, cirauna leguezco saretchalopa
edo treineruac, me meiac eurac, lirain, leun da guztiz polito eguinac,
(meieguiac eta politeguiac eidira orainguac) azpitic balcez da carel ondoan
edo gainercean lerro urdin, çuri edo gorriz apainduric, anchobataraco
prestauric egoçan.
Gariçumaco egunac cirean, anchobataraco ta tcharteletaraco egunac.
Anchoba talde ugaria urgainean icusita, itchasora beguira dabilçanac
gorria! gorria! deituten dabenean, Arranondoco saretchalopoc arraina
dagoan toquira eruaten daben abiadea ta aparra benetan içaten da
beguiragarrizcoa.
Urrinetic eçagututen da nun dagoan arrain ori. Içurdien erasoaldiacaz
içututen danean, batu baturic eta açal açalean gueldituten da anchobea,
gainalde guztia itchas egazti çuriz beteten jaco, içurdeac azpitic gora ta caiuac
goitic bera, dsist eta dsaust, sartuten dira arrain piloaren erdian, janalac jaten
da irunsialac irunsiten; da sare tchalopoc aguertuten dira alderdi guztietatic
aldaben guinoan biciro, euren sareacaz arrain dana inguratuteco asmoan.
Tchaloparen bat bacarra, urrerago egon dalaco, besteac bano lenago elduten
bada anchobea batu dan toquira, botaten deutsa tchalopa orrec, azcar, jira
guztian bere sarea gorriari, ta eztago ceresanic, tchalopa orrena da irabaci
guztia: bi elduten badira batera, biac alcar artu oidabie gueienetan da irabacia
biençat içaten da; iru edo lau alcarren urre samarrean badoaz, iru edo
laurençat be bai, batzuetan; baina beste batzuetan barriz, tchalopea urrean
çalata, bidea eragozten aurrean jarri dalata eztalata, Jaungoicoac daqui
arrançaleac euren artean erabili oi daben aserrea, erriertea, iscambilea ta
deadar garratzac!; ta noicean bein alcarri arraina arcen galeraçotea, arrica
edo agaca norbaiti burua austea be guertau oi da.
Au gauça oquerra da, ecin gueinque ucatu, baina cegaitic içaten dan
errez ulertu daiquegu. inoiz, arrain asco dan urtean, anchobea, bocarta edo
sardinatchoa, soloetaraco, satsa leguez be salduten da, oso merque; baina
beste ascotan, urri dabilenean, arrain andiagoen janaritzat amoetaraco edo
tretza laquioetaraco bear danean, diru andiac eguiten diru, ta, diru preminan
dagoanac, cerbait irabazteagaitic, astaqueri andiac daquiz eguiten.
Arranondon, oiture çarra da, norbaiten tchalopeac bocarte asco artu
badau, legorretic betaurreagaz guertaldi on ori icusi daben deiçaleac tchalopa
jabearen etchean jaquin eraguitea; ta orduan içaten dira escupecotchoac,
batez be arrainac diru asco eguingo daben ustea bada; ta baita tchalopac
errira etorrita guero, arrain otzaretan cidar urtua leguez erionga saletchera
daroienean anchobea, deiçaleac escatu badau, lengo escupecoagaz gainera
otzaracadatchu bat edo sudur çapia bete edo, cerbait gueiago emotea be.
Amaica arrain eder jandacoa da Arranondoco Deiçalea!
Anchobea atara ondorean bereala, quenduten deutsiez tchalopeari
ondoan guelditu jacon ur ciquin guztiac, orretaraco diran çuronci edo

15
baldeacaz; garbitzen dabe lambasacaz guztiz ederto; ezcata çuri dizdiçariz
betericaco sare luce bustia, arrançale bacotchac samearen jiran iru edo lau
ingurucada artuta, eruaten dabe, errencada bacan irrigarrian, ondarçan edo
çubian eseguitera; oso edo erdi legortuten danean sare ori, badaroie ostera
tchalopa barrura; ipinten dabe atzealdean ondo piloturic, eta prest dagoz
bariro, bear bada egunean bertan itchasora beste urten aldi bat edo bi
eguiteco.
Gure arrançaleoc gorrira baicen azcar eztira joaten tcharteletara, eliçaco
ezquilatchoac dilin dilin luçarocoan dei eguinarren. Baina ezta gura
eztabielaco ta cristinauen icasbidea eztaquielaco bez. Elizcoiac dira ta naicua
ondo jaquin oi daroe cristinauen icasbidea, autortuten dabe ona dala icasbide
ori urtean bein itandutea, dana aztu eztaquioen; cerbait icasten jarduten
dabena be badaquit; baina naguitasun apurcho bategaitic edo, euren jaquituri
laburra inoren aurrean eracusteco lotseagaitic edo, beste olango cioren
bategaitic, dana dala, tchartelaren bila elizguelara joateco euren gorputza
astundu eguiten jacoe.
Alan be ia arranondotar guztiac joaten dira tchartelatara, asabe çarren
ecandu on orri jarraituaz, euscaldun garbi guztiac eguin bear dabien leguez;
da joaten eztiran bacarchoac, edo guztiac dira motzac eta adin ilunecoac, edo
gaiztaqueriren bat eguin dabie orainsu ta gaiztaqueria eguin da laster eztaue
gura apaiz nagusiaren arpeguia icusi.
Artoberoc, etzan bera ain arguia ta gauçac icasten erreztasun andicoa be
baina, jatorri onecoa ta guraso beguiratuen semea çan, da bequiçan
cristinauac nai ta nai ez jaquin bear dituan gauça danac, cerbait gueiagogaz.
Itchasorateric etzan goiz batean bajoian, bere lagun batzuen atzetic, atoian
leguez, eliçara, ta ia atean çanean, ara nun Josepac berac urteten daben
eliçatic.
Beguiratu eutsien gazteoc alcarri, ta Josepac, beste agurric baric,
—Tchartela nai doçu? —itandu eutsan Artoberori.
—Bai, baina ceuc?...
—Nic badaucat bestea. Aitarençat dala ta ceuretzaco asmoan escatu dot
ori... araco besiguaren ordainez
gueiago ecer esan baric jarraitu eban Josepac bere bidean, da mutilac,
paperchoa bere atzamar lodietan ebala, ta bere barruco poça ecin gorderic,
—Josepa —deitu eutsan— nic badaquit onec cer esan gura daben.
Baietz, e?
Eceban erançueraric içan, baina Artoberoc, tchartela tchapel egalean
gordeta, —«ciur ciur nago, baietz esan gura dau»—cirautson bere buruari.
Andic laster etorri çan Asteric Andiena, Aste Santua, ta beragaz batean
baru-çaroac, eliz-jai samurrac... eta Apostolu, Beronica ta Fariseo jazteco
egunac.
Aste Doneraco ioran andia içaten da beti Arranondoco erri sinistetsuan.
Benetan icusgarriac, beste uri tchiquietan eguiten eztiran leguezcoac içaten
dira orduco eliz-jaiac; baina batez be Eguen da Bariacu Donetan eliçatic urten

16
da calean cear eguiten dan joan-etorri edo jira-bira itzala, guztiz da ençute
andicoa, ta inguru-errietaco guiçaldra asco jai soinecoacaz janciric eta bideac
betean joaten dira Arranondora jira-bira edo joan-etorri ori icusteco
asmoetan.
Eguen Doneco arratsaldean urteten dabe eliçatic Jesusen Necaldi
samineco gomutagarri ascoc, eta euren artean amairu arrançalec, bat Jesus
Bera ta beste amabiac Jesusen lenengo Icasleac balira leguez. Orreçaz
gainera, Bariacu Donean aguertuten dira emacume batzuc Jerusalengo
Alabac diralata; lau edo çorci guiçon Erromaco gudarien ancera janciric;
beste bat, errian danic onena al bada, Jesusen guisara curutze astun bat
sorbaldan daroiala; beste bat cirineo lagunçaria leguez curutzeari eutsica, ta
eztaquit nic cembat olango cristoren Eruanquiçuneco gogoragarri biciac.
Guztiz egoqui janci ta apainduac ibilten dira gaurco Icasle, Gudari,
Beronica, cirineo ta osterancecoac, orretaraco norbaitec iasa ta itchura onean
eguinico soinecoac dauquiez orain da; baina ez nic dinotan urtean. Orduan
Jesusen Icasleac alcondara ta gona çuri almidoi ta burdin beroagaz gogortu ta
leunduac jazten cituen soinean! Buruan barriz oraingo Eliz-Arçain edo
Obispoac eliz-jaietan erabili oi daben anceco tchapela eruaten ebien, paper
çuriagaz eguina!, oial-estu edo cinta gorriacaz apainduricoa Eguen Donean,
da oialchu balçagaz Bariacuan...
Au iracurtean, barre eguin daique nire iracurleren batec, baina eceban
Arranondon inoc barreric eguiten. Eztarriric oneneco Apostoluac,
eusquerazco liburu bat escuan ebala,

«Jesucristori quendu ezquero


Pecatuaquin bicitza,
Baldin ezpadot negar eguiten
Arrizcoa dot biotza»

erestu edo cantaten ebanean, beste Apostoluac eta erriac danac, arima
arimatic eta biotzeco berotasuna arpeguian igarten jacuela, erançuten
eutsien:

«Baldin ezpadot negar eguiten


Arrizcoa dot biotza».

Eder da egoquitasun bila dabilçanen beguiac itchura oneco gaucea


bilatu baric naigabez egoten dira; baina Jaungoicozcoa idoro nai dabenac,
campoco edertasunagaitic eztau içaten aimbeste ardura, ez ederçalea
eztalaco, ezpada orduan edertasunari beguira eztagolaco baicen.
Arranondocoen iritchiz calean jirea oso ederto eguin çan nic dinotan
urtean.
Josepa ta Mainasic bacarric euqui eben ceresan apurcho bat.

17
Artobero Apostolutzat eta Anjel Erromatar gudaritzacotzat ibili ciran,
da Josepac esan eutsan Mainasiri:
—Icusi doçu gure Artobero? Ezta ondo jancita joan. Neu içan banitz
bera jazteco, alcondarea obeto leunduric eruango eban da gonac ez ain arro.
Mainasic barriz Josepari:
—Ta Anjel? Alango mutila, quedarragaz arpeguia balcituric eta... Ori
eztago ondo.

__________

V
ATSEDEN ORDUAc

Agorraren erdian gagoz. Arranondotarrac, bi edo iru ilabetean


erbestetic atunetan ibilita, irabaci politagaz etorri dira etche aldera, ta euren
itchasoco nequeac oso azturic, çoro çoro dabilz gueienac, errico jaiac
dauquien alaitasun esnagarriagaz azcortuta.
Jaiac edonun dira jai, baina inun ez leguez arrançalien artean.
Baserritarrac, euren errico Donearen eguna datorreneraco, ondo
guertauric egoten dira beti. Etchean tchalen bat il ezpadabe, jai aurreco
egunean oquela çati ederrac eruaten ditue arateguitic etchera; çaraguitchuren
bat edo edarracada ardaoa ardanteguitic, eta goçoteguian be içaten dira
goçagarri batzuen esque; bada eztago gure artean urdail betecada bagueco
erri-jai onic. Egun ori eldutacoan, meça nagusia ençun da laster, inguruetaco
aide, adisquide ta bazcarraldoacaz maian jarten diranean, eraguin mutilac jan
edanari. Lenengo ogui çucoa, nai aina; urrengo lapico biac, arroa erdi urdai,
odoleste, lucainca ta aragui barruan dituela; guero oquelea piper andiacaz,
ardaotan ondo bustita, ito arte; ta esne-arroz goçotua gainean, aotic
atzamarra sartu ezquero icututeraino. «Equin, mutilac, —esan oi daroe—
egunari berea emon bear jacota».
Ori içaten da, gueienetan, errico Donearen eguneco baserri-bazcari
lucea, guztizco lucea. Ascotan, jardun da jan, jan da jardun, aspertu baric,
amabietatic irurac edo laurac artean maian egoten dira. Olangoche
bazcarietaraco içaten da bacotchac bere lagun edo ondo nai jacoen eçagunai
deitutea: «etorri guero San Juanetan, edo San Pedroetan, edo Andre
Marietan gurera, bazcari on bat emongo deutsuguta».
Arrançaleac baserritarrac baino estutchoago bici içan oi dira ta eztabie
ain ugari gaucea etchera eruaten; bada, diru-aldi dabenean be, ogui çorrac
quitutu ta praca-jaca menguel batzuc eguin ezquero, ezjacoe gauça andiric
cizcoetan gueldituten. Ez, eztabe diru ascoric içaten egundo; baina bai
dauquen apurra gogoz da laster erein da çabaldu! Bana bai jai eguna goçatu
inoc ez bestean! Oriche bai!
Ecin içaten dabie beti. Jai egun asco igaro bear içaten ditue itchasoan
arriscu andico cereguinen artean, goicean goiçago meçatchoa ençunda, ogui

18
çati bat janda, ur dsangada bi edan da beste baric; eta legorrean diranean (da
legorrean içaten dira beti errico jai nagusiraco) orduan içaten da euren eguna.
Arranondotarrac, mendi gainean, errira beguira dauquie, erriaren
çainçailea data, Ama Mariaren irudi eder bat, baseliça polit politean ondo
gordeta. Guztiz da maitegarria ta oso dabie maite arrançaleac: bera da euren
artiçarra, euren itcharopen, argui ta poça, euren biotzeco Ama cutuna. Ama
orren jaia da Arranondoco egunic andiena, ta egun orretaraco, lurbirearen
azquenengo mugarrietatic bada be, ta naiz cerbait irabazteco ereti bat galdu,
arranondotar guztiac inguratuten dira euren errian.
Icustecoa egoten da orduanche Arranondo. Iri edo caleac garbi, etcheac
çuri, suburuac quetan, guiçon da emacumeac dituen soinecoric onenac
jancita; erbestetarren batzuc baseliçarunz, Antiguaco Andre Mariari
esquinceco arguiçariac escuetan daroeçala; Mendaroco edo Ispasterco opil-
goço salçaileac emparançan, eliçondoan edo guiçateguiric gueien dabilen
irietan jarrita, balotzara çabalac aurrean dituela; ta errico nescato muticoac,
adurra dariuela ta otzaretaco goçoac beguiacaz jaten, euren orz da aguinen
cindotasuna eracusteco tchampon çarren baten jabe ezpadira.
Amar-amarretan, campaiac dilin dolon atseguinsuan da çotz-egalariac,
goietara igonda, tipi-tapaca asten diranean, urteten dabie abade guztiac
baseliçarunz urre-cidarrezco janciric ederrenacaz apainduta, Ave maris steila
goçoro erestuten; abadien aurretic, errencada bicotch naicoa bardinean
jarten dira arrançaleac; abadien urrengo, errico buru edo alcatea ta beste
udaletcheco guiçonac, urico soinularien aldrea edo Armonía de Arranondo,
mutico batec gora jasoten daben sedazco oial çuriac erderaz dinoanez, bada
erderea Aitorren izcunça garbia baino polit eta andiquiagotzat dauque
Euscalerrian bici diran sedazco oialçaleac.
Baseliçara abadeac eldu orduco, ezta tchiquia baina barru ta landa ondo
betea egoten da guztia, ta udaletcheco guiçonac euren aulquiraino
sartutacoan, berealache asten da mecea. Ta ez guero bertamberacoa. Andre
Maria eguneraco ia ilabetean ibilten dira meça barriren bat icasten
Arranondoco ereslari guztiac, erbestetarren aurrean cerbait badirala
eracusteco gurariagaz alcarganaturic, eta eguia esateco, ondo eracusten dabie
urtero. Itzaldi edo sermoia barriz onenetacoa içaten da, bada egun orretaraco
inguruetan danic itz leun da garbieneco abadea bilatu oi daroe. Icerditan da
lurrunetan egoten dira eliceac artu aldituan guiçaldrac eta gueiago, çutinic,
begui ta belarriac esna dituela, meceari beguira ta erestoquicoen deadarrac
eta iracasteguicoaren esanac gogoz ençuten.
—Mutilac —esaten daue, piperra baino gorriago ta buruco ule guztiac
tente dituela eliçatic urtetean,— ache da eztarria, eztul bat be eztau eguin.
Ezta içaten arranondotarrac ceinegaitic dinoen itandu bearric, danac
euquiten dabie gogoan gauça bat: erbestetic eracarri dan sermoeguilea.
—Eztauca jaquituria macala, areic gauça guztiac buruan gordeteco.
—Ta eztul bat bez, guiçona, eztul bat be eztau eguin.

19
Au içaten da gauçaric onena Arranondoco izlaria içateco: eztulic ez
eguin bear.
Baserritarrac ostera, danari irizten dautsie ondo, baina batez be eresi
edo cantuari.
—A! cer soinu ederrac jo dituen! —içaten da euren lenengo esan bearra.
Elizquiçuna amaitu ondorean, gazteac aldazberan aquitica, toqui
guztietan oi dabien leguez; emacumeac buruco oial balçac tolostuten;
guiçonac taqueta baino gogorragoco atzamarren artean cigarro bat eguinaz;
da guztiac icusi daben elizjaiaren gaineco jardunean, jachten dira
arranondotarrac euren etchietara. Etchean beti gueldituten da norbait meça
nagusitara baric, etcheco andrea gueinetan, sucaldeco topina lapicoari
beguira, ta, eliçatic datocenoc çamau çuria mai gainean çabalduric, ogui andi
bat egal batean, ardao bombil da ur tchanguila oguiaren ondoan edo lurrean
da burdinazco lauorcecoac eta coilarac mai-jira danean ipinita bilatuten
ditue. Jarri ta jan baino besteric eztaue, bada, içaten. Batec ebaguiten dau
oguia, beste batec ardaoa emon, da ogui errotadac aidean da edanoncia
escutic escura ibilten dira. inoc eztau auçoco jatunen nazcatasunic euquiten,
bada escutur mauquiagaz ezpanac igorci ezquero. garbi doa gaucea.
Ta olanche, janaz da edanaz, algaraz da barrez, da anchinetaco ipuinen
batzuc alcarri gogoratu eraguinaz, joaten jacoez Arranondoco arrançaleai
atsedeneco ordu çorionecoac. baserritarrai eurenetan joaten jacoeçan leguez.
Baina, len be esan dot eta, batzuetatic bestietara beti dago
bardineztasun andia. Itchas erricoac, guitchiago jan da be, gueiago jan
dabiela esan leique, eurac aguertuten daben poçari beguiratu ezquero: euren
mina, olango jaietan batez be, baserritarrena baino azcarragoa da ta...
lotsagalducotchuagoa, çoliagoac euren beso ta ancac, garbiagoa euren
beguiradea, andiagoa euren emon naia, saconagoa euren barruco poça:
coipea ataraten deutsie jai egunari, eurac dinoen leguez esateco. Baserritarrac
patchada gueiagocoac dira jaten, edaten da izquetan; eztira ain lotsabagueac,
eztirudie ain arguiac, eztirudie ain emoncorrac, ascotan arguiagoac eta
emoncorragoac içanda be. Baina danac alcar ondo arcen daquie ta
adisquidetasun onean igaroten ditue alcarregaz ordu luceac.
Juan be luce joaten dira gaztiençat, bada gazteac maian baino caleco
soinu ta olgueta edo jolasetan gueiago euqui daroe euren gogoa. Jolasac
arpegui bi badaucaz guitchienez: gaztearençat, goço, bigun, maitegarrizco,
dizdiraci, beti quinuca ta deiezca dagocona; çarrarençat, epel, motel, ganora
ta eracarde baguecoa; gazteari jolasaren atzetic joaten jacoz irudimena, burua
ta biotza; çarrac ezteutsie jaramonic eguiten; jolasa baino ardao ona gurago
dabie; lagun artean egoteagaitic ascotan daquie jolasaren deadar çoro
barregarriari ençungor eguiten; gazteac, bero ta sutsu, jolasaren atzetic
oidabilz; çarrac, aren bada-ezpadaco quinuari lepoa emon edo eracutsi oi
dautsie gueienetan.
Luce iritchi eutsen Mainasic be amabietatic eta iru ta erdietaco
bitarteari Arranondoco Andre Mariaren jai egunean. Etzan Mainasi buru

20
arina; etzan ibilcaria; maratza çan, ganoraduna, cençun andicoa; baina
gaztea, ta gazteac, landaco jolas aicearen durundia belarrira jatorconean,
barruco urduritasunen bat edo arimaco iraquite bici goçoren bat içaten dau ta
ecin deiteque orduan gueldiric egon.
Bazcarraldoac cituen etchean, da areiri beguira astiune acitchoa galdu
eban, da guero, etchetic urten baino lenago, onciac jaso gura, escaratza
tchucundu nai; uleai icututchu bat emon, escuac ondo garbitu ta janci barria
ipini bear, da onetan da orretan luçatu eguin jacon. Bere cereguinetan ebilen
artean, escu bustiac amantalpean gordeta edo erratza bazter batean itchiric,
amarren bat bidar atara eban leiotic burua. Bein tambolina beco calean
alboradea joten egoala, beste bein campaiac bezperetara deiez ciarduela;
guero, aurreco etchean erbestecoa baebiela norbait; ostera, calean cear eioala
urlia, betecada ederra eguin ondorean... dapa beti leiora, ta auçora
beguiradatchu bat beti, ta beti gogamen bat bere buruan: «eztau oraindaino
Anjelec etchetic urten». Da cer eutsan guero berari Anjelegaitic? Ecer bere ez,
baina... oriche dago ba.
Soineco barria janci ta guero, paparrean sedazco idun-çapi edo painuelo
urdin polit bat orratzagaz catigau nairic ebilela, etorri jacon deadarrez Josepa
laguna.
—cetan çagoz, emacumia? Gaur bezperetara baric eta...
—Eztaquiçu ba maiquideac daucaguçala? —Bai, baina daneraco artu
leique astia. Eztoçu tcharra galdu. Gaur cantau dan lango Manificat-ic... Gure
Gaiarrec eguin ditu garrasiac!... Ene! (paparreco orratzari beguiraca) Noiztic
eta ona?
—Nasa ondoco emparançan tutulu mundin alboan dagon salçaile ezquel
bati erosi deutsat.
—Ondo polita da berau. cembatean erosi doçu?
—Erreal bian.
—Orduan au be asco gueiago ezta içango —esan eban Josepac escua,
Manasiri, beguien aurrean ipinita.
—Eraztuna! Nori erosi deutsaçu?
—Nic eztot erosi.
—ceinec ba?
—Artoberoc.
—Aitaren, Semearen...
—Ja jai... Tira, tira, goacen arin, onezquero estropadia asico çan da.
Lagun biac urten ebien etchetic nasarunz. calean cear eioaçala,
—Agur, gure caleco nescatila gazte ederra! —deitu eutsan Tramanac
Mainasiri. —Esquerricasco Prancisca —erançun eban arec, gorri gorri eguin
da.
—Ta neu, Prancisca, neu? —itandu eban Josepac, olguetan.
—çu be bai, baina gueurea da lenengoa, lumero uno!
—Eceioçu jaramonic eguin: —cirautsan lagunac Josepari— olangochea
doçu ori beti.

21
—Eguia baino eztau esan: icustecoa çagoz guero çu orainche, Mainasi.
—Ichilic egongo çara, gangarrori!
Olango autuetan joan ciran nasarunz lagun biac.

__________

VI
ATSEDEN ORDUAc ORAINDinO

Barriro dinot benetan eder da maitegarria çala Mainasi.


Ule balz ugari ta ondo orraztua eucan, becoqui çabal leuna, açal çuri
garbia; beguiac bigun, garbi ta arguitsuac, ao tchiqui guztiz polito itchia, ta
gorputz lerden biurcor ez argal da ez maminsua. Orreçaz gainera gure
nescatile au errico icastetchean cerbait icasia çan, arima arguidun da biotz
samur senticorraren jaubea, oso mendu oneco emacumea, maçala berez, apal,
cinço, esaneco, ichil, baquetsu ta ona; itz batean esateco, jaureguiren baten
jaioa cirudian da ez arrançale tchiroaren alabea.
Josepa tchiqui ta loditchoagoa çan, balcerana, pitin bat bicitchoa,
cerbait berecorra, erriertaraco ausardi gueiagocoa; noicean bein, arrain
salçaileacaz, deadar ozpindu batzuc eguiten equiçana; Mainasi leguez,
mutilen aurrean lotsatia, baina emacumien artean pracadunagoa.
Nasa aldera lagun biac eldu ciranean, euren buruac sarceco toquitchu
bat ecin bilatu içan eben.
Itchasoa goi goian egoan, eguzqui beroa ur bici quiscurtuaren gainean
diz-dizca, ibai çabalaren erz bietan guiçate soca lodi trincoa, çubi çar da
barria guiçon da emacumez beteric, tchalopetan mutil coscorrac eundaca,
pleiteru çar batean tambolina ta «Armonia de Arranondo», bacotcha beren
tchandan, soinuca; ibaiaren erdi inguruan saretchalopa bi, itchas ainguirea
langocheac; eta euren barruan, alcondara çuri garbien papar leuna eracutsiaz,
Arranondoco mutil gazte bicainenac, erramuac escuetan cituela, estropadea
asteco laster emongo jacuen aguinduaren çain.
Eztot esan gura estropadeac edo gure arrançalien indar neurqueteac
celangoac diran, batetic nire iracurle guztiac ondo daquielaco, ta bestetic nic
eguingo neuquean baino mila bidar obeto besteren batec ceaztu ditualaco.
Gainera, celambaitecoa ta laburra içan çan egun ataco indar neurquetea,
ardura ta irabaci guitchicoa: erriac çaragui bat ardao emongo eutsiela ta,
ecandu çarrac etzirala galdu bear da, azquenengo eguin çan otsandico itchas
deman beste euscal uri batecoen azpian gueldituarren oraindino ende oneco
guiçon azcarrac Arranondon begoçala eracusteagaitic, gazteac euren artean
guertau eben bada ezpadaco estropadatchoa.
Beste erri batecoacaz barriro dematuten ciranean, orduan içango ciran
ipuinac! cinoenez.
Mainasic itandu be eceban eguin ceinec irabaci eban estropadea. Ez
aideric ez adisquideric eceucan bertaco tchalopetan da. Batera ta bestera

22
beguira ibili çan saretchalopen jira-bireac iraun eban arte guztian, cerbait edo
norbait beguiacaz idoro gura içan baleu leguez. Da gura ebana eceban bilatu.
—Goacen emetic emparançara —esan eutsan Josepari, andreteria ta
guiçataldea sacabanatuten asi baino lenchuago— ta emparançara joan ciran
biac.
Emparancea emacume ta guiçaseme gaztez bereala bete çan; tambolina
aurretic ebiela, etorri ciran estropadaco mutilac, batec besteari escuac emon
da aurrescoraco socaturic; maquilca çabalune andi bat eguin eban erriçainac,
eta asi çan aurrescoa. Ta asi orduraco
—Emen be ezcagoz ba ondo —esan eban Mainasic ostera.
—cergaitic baina?
—Eztoçu icusten cein dan aurrescularia?
—Bai, neure cera.
—Ba ceure Artoberoc çure esque bialduco ditu lagunac, çu atara ezquero
ni ataratea be içan leique, ta ni eznago gaur orretaraco.
—ceuc gura doçuna eguingo dogu. Neuc be, erri guztico beguiradac
neure gainean ditudala, emparançan tente egoteco gogoric eztaucat, santu bat
banitz lez, da goacen nai doçun toquira. Baina, Mainasi, ilunchu çacustaz ceu
gaur: cerbait badarabilçu çuc or barruan. Anjel inundic aguiri eztalaco eteda
guztia?
—Ez ba.
—Ez ba neuri?
Içan be mirarituteco gaucea çan Anjel lango mutil gazte sasoicoa
arratsalde atan inondic ez aguertutea. Goicean icusi eben, meça nagusitan,
ederto jancita, prestua ta iasacoa mutila; meça nagusitic urten da calean bera
etorrela ondo beguira egon jacoçan begui balz eder bi; baina arratsaldean
eceban inoc beguiz jo. Nun da nogaz etebilen? Badaquit neuc eta esango dot,
ichilean euqui bear dan ipuina eztan ezquero. Marquinaldeco aide batzuc
bazcaldu eben Anjelen etchean; aideocaz egon çan, batelchu baten,
estropadea icusten, erritic urrinchu, estropadacoac errirunz birau bear eben
toquian; da guero aideoi poz piscat emoteagaitic, an erabilen bere oncitchua
baga indarsuen gainean gora ta bera, barrucoen bildurrezco ai! ta oi!-ac
ençunda nai beste barre ta destaina eguinaz. Eceucan orduanche asco goguan
bere gomuteagaz da bera icusten ecebalaco emparançaldean ilunduta egoala
norbait!
Eta inori otuten bajaco eztala sinistutecoa Anjelec errico jaietan bere
burua ez eracustea, jaquin daiala orrec, itchaserrietan be eztirala guiçon
guztiac aicedun, tchaquilo ta buru arinecoac, eta badagoçala cençuna ta
burua tentunean dauqueçan guiçonac be; bada ecin leiteque, aoa betean,
çucen da eguiaz beti esan: «olango erritacoac çoruac dira edo beste atacoac
cençundunac». Danetaricoac dira edonun. Anjel, itchaserritarra içanarren,
mutil burutsua çan, gazte-çarra, gurasoen mendean pocic egoana,
lotsabaguequeria cer çan ecequian mutila, aingueruac langoche ona, balia
baicen indarsua, erramulari errimea. Ecequian jolasetic igues eguiten, baina

23
tuntunean edo tambolinean eceban jaquiten bere ancacaz cer eguin, da
gurago içaten eban erramuetan edo pelotan jocatu, ta aurrescoetan baino
guiçontasuna eracusteco beste edocer jolasetan ibili. Eceucan emparançan
bapere cereguinic eta cer icusiric, eta etzan joan emparançara: ondo ebilen,
ebilen toquian.
Baina Arranondoco emparanceac cer icusia beucan da bebilçan bertan
cereguindunac. Ango guiçadia, ango emacumetea, ango aquitica eguin bearra,
ango berbotsa, ango joan etorri ta gora berea, ango anqueai ta besoai
eraguitea cer çan! Urrinetic beguiratu ezquero, emparançaco bilereac molso
çabal bat cirudian, legorreco mandchuba gorri bat, içurde ta guzti; ta, inguru
guztian tente beguira egoçan atso, agure ta nescatila gatzbacoac eguiten ebien
uztai andia, saretzat artu eiquean. Urretic beguiratu ezquero, etzan icusten
sareric, baina gure arimen arerio balz oquerrac icusgatch da ezcutuco sare
sendoren bat eteucan otuten jacon Arranondoco abade nagusiari.
Baderitchat neuri be: inun içatecotan, anche egongo çan gaizquin
plaguearen sarea.
Mainasi ta Josepa, sareaz campotic orra ta ona ibilten asperturic
egoçanean, jo eban Abemaritacoac, eta gure nescatiloc, Ama Mariari arren
eguinaz, asi eben etcheraco bidea. Emparançan guelditu ciranac eceben
arrenic eguin, lenagoco euscaldunac eguin eroien ancera.
Alcarri agur esan baino lenago,
—Urtengo doçu guero suac icustera? —itandu eutsan Josepac lagunari.
—Ez nic, —esan eban Mainasic— gurean, badaquiçu, eztabie nai içaten
gabetan etchetic urtetea; ta gainera naicoa su ta gar daucat neuc barruan.
ilun, sotil da atsecabez betea sartu çan etchean Mainasi. cegaitic? Berac
be eceuquean esango erraz cegaitic. Aurreragoco gabean amesetan joan çan
oera: bigaramonean jai andi alaigarria çalata, au ta ori ta bestea icusico
cituala ta, numbaitetic poztasun andiren batzuc euqui eiqueçala ta. cer,
nundic eta celan, gauça garbiric etchacon gogoratu; baina çana çalangoa,
arimaco asete onen bat içango çan, bere ustez; biotzaren betecada goçoa. Ta
jai egun guztia igaro ta guero, biotza gosean eroian etchera, inoiz baicen gose
andiagoan...
Asco guran urten da utsean biurtu. Nori etchaco olango gauçaren bat
guertau, bere bician?

__________

Vi
LENGO BIDETIc

Erritchoetaco jaialdiac irucotchac içaten dira. Orregaitic, bigarren


egunean be bacirauen Arranondoco jaiac; baina lenengoan baino ascoçaz
motelago ta otzago. Eliçan etzan gauça barri andiric içan; erbesteco eçagun,
adisquide ta odolecoric gueienac alde eguin eben euren errietara; erritar

24
mutil asco, aurreguneco jan edan gueitchoagaitic eta lo guitchitcho eguin
ebielaco, guztiz çurbilduric egoçan; emacumeac ez ain ederto ta apain jancita;
guiçonic languilienac asi ciran euren cereguinetan. Gazteac eta edari
çaletchuac egoçan oindino irme iru egunac amaitu artean.
Goiceco amarrac aldean urten eben salina salinac eguiten. Alcondara ta
praca çuri ta guerrico ta tchapel gorriacaz, tambolina aurretic ebiela amasei
mutil ciran; da euren erdian, gona çarracaz barregarriro jancitaco ta arpeguia
quedarrez balciturico guiçon bi, lepoan çaragui bana euquieçala, auspezturic
eroieçan. Eritchuen toquietan gueldituric, artajorran bebilçan leguez,
artajorraco atchurchuacaz, tuntunac eguiten eban neurrian, aztertuten ebien
calea, ta azquenean, atchur quirtenacaz, dsartada galantac emoten eutsiecen
erdico çaraguidunei... çaragui gainean. Eztago esambearric aicez puzturic
egoçala çaraguioc. guiçonen atzetic ebilçan mutico nescatoac baciarduen,
bitartean, anchinatchuco eta cençumbagueco eresi au erestuten:

«Salinetatic etorrico da
Gure escola maichua,
Ai salina, salina salina,
Ai salina gaichua!»

Olanche ibili ciran caleric cale eguardi arte guztian. Arratsaldean


ançarrari burua quencea eguin eben, ibaian; da guero aurresco barregarri bat
agure çoro ta ganorabagueco atsoen artean.
Irugarren egunean jai itchuraric eceucan erriac: pelota jocoa içan çan
jolasquetaric icusgarriena. Tuntunera ia etzan inor joan.
Igaro ciran, bada, Arranondoco jaiac. Ençute andia ecarri eben euren
aurretic, guiçate guztiaren jaun da jabe içan balira lez etorri ciran campai ots
cindo ta caleric caleco soinuen çarata bicigarriacaz arimetarainoco sarraquioa
ta bicitasuna sarcen ebiela; baina laugarren eguneraco inoc eceutsien
jaramonic eguiten, da campai, tuntun da beste soinu bague, ichil ichilic,
lotsatuta leguez joan ciran barriro bere bidetan cear. Ona da jolasa, jolas ona
danean, guiçonari arnasea ta atseden bat emoteco; baina betico, bein be ezta
ona. Betico jolasac betico lanac baino gueiago necatuten dau edocein, da
gueiago lanetic bici bear dabena bada edocein ori. Ta Arranondotarrac,
guztizco jolas çaleac içanda be, lanetic bici bear dabenac dira guiçagaichoac
eta ecin içaten dabie jaso luçaroan jolasaren astuntasuna.
Asi ciran, bada, lengo bidetic. Eta cein çabala dan itchasoetaco bidea, ta
cein estu, larri ta queichu ibilten diran bide orretan arrançaleac! Egunac
ecatcheraco dagoçan garaietan, goibel da ilun bilatu oi daroe sarri cerua, odei
balcez jancia, odeien artean ezcutauric dagoçan tchimista erregarriz betea, ta
ur gainean barriz bici, ibilcor, erabilcor, indarsu ta itotzailea; egualdia
oneraco dagoanean, eder da içarsu idoroten dabe goi aldea, gabaz;
eguzquiaren errainu sutsuacaz itchas gain dana icusgarriro cidarturic egunaz;
baina beti da andi ta bildurgarria itchasoa, beti aurquituten dau guiçonac

25
argal, ciztrin, uts da ecereça bere burua itchasoco çabaltasun aulgarriaren
alçoan.
Baina arrançaleac badaquie, an, itchasoaren barruan dagoala euren da
etcheco guztien janaria, ta jan bearrac saiatu eraguiten deutsie icusi baric
sinistuco ezlitzatequean ausardi, neque ta arriscoagaz. Deituten deutsie
goicean goiz, gaberditic laster; jaguiten dira berealaco baten; jazten ditue
cirezco soinac, euria bada; ipinten dabie besapean otzaratchu bat, arraina
arceco tresnacaz da jaqui apurren bategaz, da badoiaz euren caletara... Ta
calan, euri truchu çaparradetan beratuten, aice otzetan gogortuten edo
eguzqui berotan quiscalcen luçaroco orduetan egon da guero, etchera
datocenean badatoz, cerbait dacarrenean badacarre: bada ezta gauça ciurra
beti atzera etortea ta arraina ecartea guitchiago.
Jaiac igaro ta lenengo itchasora joan ciran egunean, betoçan
arranondotarroc etcherunz, arratsalde erdi inguruan. Garbi garbi egoan
cerua; urdin urdin, bare bare ta baquetsu ur celai galant ederra. Marboilaren
azquenengo arian, ceru ta itchasoac alcarturic egoçan toquian, oial çuri
batzuc aguertu cirean, emen, an da arunçago guztiz polito banacaturic; danac
bardinac içan arren, batzuc andi ta besteac tchiqui cirudien; egoac çabalduric,
gueldi gueldi, patchada onean leorrerunz igari etoçan egazti aldra
beguiragarricotzat artu eiqueçan; gueroago, ascoçaz gueroago, tchalopen
balçuneac ego çurien azpian icusten cirean, azcarchuago etoçala; gueiago
urreratueran, edoceinec eçagutu eiquean alcarren atzetic tchalopac ecarren
abiadea ta aparra, etcherago ta arinago, bacotchac bere atzean bitsezco ari
çuri luce biurri bat itchiaz; ta azquenean, noizbaiten be, tchalopetaco
guiçonen arpegui balceran leguensuac eçagutu cirean banan banan da
garbiro.
Beste inoc baino lenago ta obeto eçagutu cituen guiçonoc eta tchalopoc
Arranondoco mutil sostorrac. An ebilçan icastetchera baric, ascotchu, (bada
ezta içaten gauça goço ta gogozcoa jolas egunaren ondorean icastetchean
sartuta orduac igarotea) batzuc isquiratan, atch çuloetaco osinchoetan besuac
sartuta

«izquira izquirea
dame la biçarra»

deituaz; beste batzuc urercean, «tchipli tchapla», olatuacaz jolastuten,


anquetatic gora celambait jasorico praca çar barrenac bustiaz; bat edo beste,
urac gora igoeran eguindaco çacar-aritic cear, lau oinean, narras, itchasoac
ecarririco pitchien bila; gueienac ondarrean etzinda, ondar goria gainera
boteaz soineco bustia etchera baino lenago legortu naian; ia danac orpocic eta
musquilea erioela.
Tchalopac urrinean aguertu orduco eztabaidan asi ciran mutilchuoc.
—Lenengo datorrena Moscorrondorena da.
—Ezta.

26
—Baida... Neuc eztot eçagututen?
—Nun guero?
—Nausian dacarren içarrean.
—Guçurra: orrec eztauca içarric, tchaplata bat dauca orrec; Pipersurena
da ori.
—Ezta Pipersurena. Arina be bada ta...
—Arina? çuena baino gueiago.
—Guria baino? Ezta... Nai doçu calatic ona ceinec arinago eguin?
Lenagocoan be atzian itchi eban guero.
—Guçurra. Gureric ezta egundo çuenaren atzetic etorri, batera urten
ezquero. Gutarrac çuentarrac baino gueiago dira edocetan.
—Edocetan?
—Bai. Urten gura badoçu arrica, gura badoçu auscan (burruca), gura
badoçu garçan.
—Goacen pelotara.
—Goacen. cer eguingo dogu?
—Tchacur tchiqui bat... daucagunean emotecotan. Baina egon pisca
baten, gureric aguiri etedan, aitari otzarea eruan bear deutsat eta.
Onetan egoçala, sartu çan eguinalean ondarrera muticotchu ule-gorri
arpegui çuridun bat, paper da liburuençaco çorrotchua lepotic bera ebala,
urrinetic deadarca, bestien gainera jausi bear eban cigorcadeaz aurrez
pozturic, eta surretic bera etorcon erionari çurrustada batean gorutz
eraguinaz, lenengo bere aurrean bilatu ebanari esan eutsan:
—Tcho, emongo deutsue maichuac. Escolara bez ceuec.
—Osticoaz popan (atzean) joten baçaitut u... —erançun eutsan besteac—
lenago be coasta (sudurra) ausita daucaçu guero.
Euren esan bear da eguin bear guztioc itchita, inguratu ebien
icastetchetic etorren ori itchas ondoan ebilçan muticotcho danac, bada jaquin
gura euquien icastetchean cer igaro ete çan.
—cer esan dau, cer esan dau Biçardoc? —itandu eutsien— icenic artu
dau?
—Bai, icenac artu ditu, ta esan dau ece biar dançan eguin bearco
doçuela.
—Ni eznaz juango, lenagacoan be iricilagaz çambroac atara eustaçan da,
esan eban pelotaraco guertau ciranetatic batec.
—Ni bez —besteac— moscaranac euqui nituanean, ia escua çatitu eustan
da.
Baina beste gauça bat gueratuten jacoen barruan. Bequien lengo bidetic
asi bear çala ta amaren aurretic joan bearco ebiela icastetcheco ateraino, bada
gurasoac, lenengo susmau, guero itandu ta guero jaquin eguingo eben euren
semeac non ibili ciran, da urrengo egunean, esan dana, çapladac artuaz joan
bearco...
Au gogoratu jaconean, lenengocoac esan eban:

27
—Gure amari ecer esaten deutsan tchotchin ozquil barritchuari
çaputzac ataraco deutsadaz.
—Da nic —besteac— maichuac (iracasleac) icuturic eguiten badeust,
bere biçarrac atara.
—Ez be —erançun eutsan ule-gorridun muticotchoac, beste
çurrustadatchu bat eguinaz.

__________

Vi
ARRAIN SAlçailEAc

Arraina polito ecarren da, potinac errira sartu ciraneco, an egoçan nasa
gainean emacumeac.
Euren eguitecoa da, Arranondon beinçat, arraina tchalopetatic atara,
garbitu ta gacitutea, tchiquia bada. (Sardina ta anchobea). Andia danean,
(besigu, legatz edo atuna, batez be) saltoquira eruatea dabie asco, bada
tchalopa guztiac dacarren arraina batera salcen jacue mandaçainai.
Emacumeai jagoque, gainera, erdalerrietara bialceco lanteguiac erosi
daroen arraina oriotan erre ta upelchuetan tolostutea.
Ta, azquenez, euren eguitecoa da, errian da inguruetan jateco bear
dana, caleric cale salcea.
Iru erataco salçaileac eçagutzen ditut: tchalopa jaubien emazteac,
emacume ichil da onac gueienetan; potinchuac dacarren arrain tchiquia, erre
edo egosi baric luçaroan euqui ecin dan arraina, errian bertan caleric cale
saldu oi daroenac; eta besteai erosita auçoetaco errietan aldan arrain mueta
guztia eruaten dabenac: astodunac deritchue azquenenguoi, astoacaz
doiaçalaco erriric erri.
Astodunac ciran Tramana ta Brich, edo obeto esateco, asto jaubeac,
bada errietara aloguerecoac bialdu oi cituen; languileac biac eta biotz
onecoac, baina eçagutu ciranetic bata bestearen arerioac edo arerio leguez
bici ciranac, eztena baino min çoli ta çorrotzagocoac, aora jatorcoen
çatarqueria edoceini esan bear eutsienac, alcar icusi orduco beti erriertan
ciarduenac, atzamarcaraco beti prest egoçanac. Eurac ciran emacume
aguiracari guztien buru ta nagusi; aguiraca eguitea çan euren poça; nasan
batuten cireanen artean gogorrenac eta gaiztoenac içatea euren arrotasuna.
Orain bat eta guero bestea esan arren eceutsien ardura; guçurretan inoc
artuagaitic etziran lotsatuten, bada deadar andiena eguiten ebanac edo
atzamarric sendoenac eucaçanac irabaci oieban aucia. Ta deadar, garrachi ta
tchilioac eguiten, orretanche ciran ba eurac mutilac... eda emacumeac! Utsa
bear içaten ebien aserratzeco, ta aserre egoçanean, ençutecoac içaten ciran
euren destainazco esanac... edo ez ençutecoac, icusgarria euren gorputz, buru
ta escuen eraguin auquerazcoa.

28
Aitatu dotan egun onetan be, ecerez bategaitic asi ciran, da Jaungoicoac
daqui celan amaitu eben aserraldia, eztarriac itchi ta ceresanac eta indarrac
amaitu jacoeçanean.
Otzaracada bat atunegaz etorrela, nasa gainean egoçan emacumien
artetic igarotean, bulçada bat emon eutsan otzara orregaz Brichec Tramanari,
uste bague edo naita, ori eztaquigu, bada era bietara guertau ceiquean.
Tramanac, burua biurturic, icusl eban bere arerioa ta asi jacon:
—Nor da berau, aimbeste lecu bear dabena? Erreguina dalacoan birau
natchaco ta Brich sorguina baino ezta.
Tramanaren esan garratza ençun orduco, itchi eban Brichec lurrean
bere otzarea, ipini cituan escu biac guerrian, da inguruetacoai beguira,
buruari eraguinaz, esan eban:
—Ara, ara oin be celan asten dan cascamotz, ciquin, ordiori.
Ta arerioari ausarditsu arpeguia emonda, jarraitu eban:
—Ençuiçu, Traman çabala, atso popandia, cein sorguinsutan icusi naçu
neu? ceu içango cinan sorguinsuan çu, baina ordituric, eta ecenduan
eçagutuco ceugaz ebilçanac be çuc.
—Ordituta neu? cegaz guero ordituta? ceuri atzo amantalpetic calean
jausi jatzun bombilecoagaz?
—Eee? ceeer? Neuri bombila jausi jatala atzo calean? Guçurra dinoçu,
çasquil, çantar, tcharri, urde, çorritsu, lotsabagueorrec.
—Min emoten deutsu eguiac, min? Alperric ucatuco doçu ba,
Mariconcec be icusi cenduçan da.
—Mariconce escailu, tchatchala, ezquel, petralari ta çuri, biori,
arpeguico narrua quenduco deutsuet nic, neure atzamarracaz, lodia daucaçue
baina.
—ceeeuc? Ja jai! Etzaite aztu guero, buruan çorriric ezpadaucaçu. neuc
lenago barçac (ligarrac) ausi neutsuçalaco dala.
—ceuc barçac quendu neuri? Eztago toqui tcharrean. Nire buruan
eztago barcic. Burua garbi daucat nic, Tramana: çuc, cital ciquin orrec,
egundo ceure bician euqui eztoçun bestean garbi.
—cegaz garbituta? Tchanton caiuanetic ceroiaçun pattarragaz? Obeto
eguingo cenduan beguietaco macarroc be garbitu bacenduz.
—Tchantonenetic pattarra baneroian, ondo neroian; neuretic, ez çuc lez
inoren lepotic...
—Ja jai! Len eztoçu ba esan eceroiaçula?
—Len, da orain, da beti, neuria eguia, neuriaa...
—Uutic, mielga ustel gosequila! (goseac ila). çuaz nire aurretic, bestela...
—Bestela cer? Neu joango naz, nai dotanean, çulango emacume baldar,
coipetsu. cetacaz beterico bat neure aurrean ez icusteagaitic...
Etzan onembestegaz amaitu Brich da Tramanaren arteco equinaldia:
aldendu ciran alcarregandic, jardunean; bana bilatu eben barriro alcar bi, iru
ta lau bidarreraino, ta an içan ciran angoac azqueneraco, batac besteari oratu
eutsienean.

29
Ascoc usteco dau çatarqueri gueiegui ipinten ditudala emen: içan
leiteque; bana Brichec eta Tramanac esandacoen laurenic eztot ipini; ta alan
be, erritar guiçonac euren tchalopetaco araço ta cereguinetan, eceri jaramonic
eguin baga jarraim eben. Beticoa çan da! Beste batzuc içan baciran baina,
Tramana ta Brich... Ba!...
Saldu ciran arrainac. Astodunac erosi cituen çatitchu batzuc;
mandaçainac gueitchuago; lanteguietaraco guelditu ciran emparauac.
Maneau cituen bacotchac bereac, astodunoc ipini cituen eurenac asto
bacotchean otzara binaca, ta arre azcar, arre, asco ibili bear ebien da.
Arranondoco astodunac ençute andicoac dira. Astoric bizcorrenac
baicen bizcor, oinez beti ordu lucietaraco bidean, naiz uda ta naiz negu,
gueienetan gabaz, inoren bildurric bague, ain laster Arrateco, Iciarco,
Gardotzaco edo Antiguaco Amari arrenez, ain laster alcarregaz aguiriquetan
da batac besteari citalqueriac esaten; errien sarreran alai ta pozcor, eresi çar
da barri ederto esanacaz lotan dagoçanac esnatuteraino, gabaz bada; ta eguna
arguitu ezquero arrain ederrac eta merque! luce, çoli ta garbi deadar eguinaz,
belarriric sor da gorrenari ençun eraguin artean; çorci, amar, amasei asto
aurretic dituela, an doiaz Arranondoco arraindunac goierrialdeco urietara,
itchas ercetaco azcartasuna, oiua, çarraparradea ta gatz ale lodia cale
guztietan çabalduaz.
Amaica bidar Marquina ta Durangon, edo Elgoibar, Eibar, Ermua,
Placencia, Bergara, Mondragoi ta Oinatin ençun ditue Arranondoco
astodunen esaquera latzac eta baita euren canta edo eresi eztitsu ta ederrac
be; amaica bidar, erritic campora eioaçala, ençun deutsiet nic, arrançaleac
lotaraco dagoçan orduan, ilunceco aice bigunac Arranondoraino ecarren
olango eresi-oiarçuna:

«Itchasoac urac andi,


Eztau ondoric aguiri:
PASAcO ninçateque andic
Maitea icustea gaitic».

inoiz, eresi au aitu ondorean, lanteguico ate ondoan, besoac lotuta,


barrura sarceco deiaren çain egoan eibartarren batec, tchanchetan esan
badeutsa astodunari:
—Baina maiteric badaucaçu guero ceuc, maiteric?, laster asco ençungo
eban arrain salçailearen era onetaco erançuera çorrotza:
—Emen daucagu gueure mustur balz, eta maiteric daucagun dino berac.
Bai bost, çu baino morrosco obeac eta maitegarriagoac.

__________

Ich
GURE GAZTEAc

30
Eztaucadaz aztuta Anjel da Mainasi. Bai cera aztuta! Euren ipuinac
esateagatic artu badot escu artean darabiltan arloa.
Ara emen euren barri batzuc.
Itchasorateric içan etzan goiz baten, Anjelec tchibi corainac eguiten
ciarduala, bere ama Tomasa Andiac, etcheco araçoetan ebilen bitartean, bera
(ama) çarra çala ta, lan asco eguina, necatua ta osasunean biguna be bai ta,
ona içango litzatequeala etchera andre gazte bat ecartea esan eutsan...
Anjel irribarrez guelditu jacon, ecer erançun baric.
Eta ama orrec jarraitu eban ostera:
—çure biotzeco atean eztau oindino inoc deitu, ta orregaitic eztoçu ceuc
be inori oles edo jeupada bat esateco asmoric artu içan. Baina cerbait
eguiteco garaian çagoz, da beguiz jota daucat nic guretzat ondo datorren
nescatilatchu bat.
Anjelec, corainera macurturic eucan burua jasota, beguirada bategaz,
cein da? itandu eutsan bere amari.
Ta onec, semeac cer itandu gura eban igarri orduco,
—Antoni errota da —esan eban— Mari errotaren alaba bacarra.
Barriro macurtu eban Anjelec burua, corainera, ta amac, oquerquera
beguira jaocon baina, ecin eutsan semeari eçagutu celan artu eban albistea.
Ta jarraitu eban, berac auqueratutaco emacume ori cein egoquia çan
obeto eracustearren:
—Bere bicicoa doçu Antoni ori, guztiz languilea, macur bacotchagaz bat
eta erdi eguiten daquiana ta aberatsa gainera. Ia ba, Antoniren amac berreun
ducat ecarri cituan Artolatic, urretan, orduan oin baino urre gueiago egoan
egon be ta; aitac barriz atunsu onac içan ditu ta bere potin andi biacaz gura
daben aina diru irabaci dau urte batzuetan. Etchebicitzia be eztauquie macala
orreic. Eguingo neuque erri guztian beste lauc obea euqui ecetz. Ango erropa
çuria, ango araça ederrac, ango jarlecu barriac eta ango burdinazco lomaietan
dauqueçan oe garbi tchucunac icustecoac dira, tchotcho. Eztau ez, Antonic,
ezconsari macala eruango ezconcen danean... cer dinostaçu ceuc, neure
semea?
—Nic oindino ecer bez, ama. Orreic gauçoc ardurazcoac eta ondo
gogartetu bearrecoac dira. Bein ezconcen da bat betico.
—Alanche da, ondo erançun doçu, gogartetu içu gura doçun beste, ta
guero ceuc erançungo deuscuçu.
Orretan guelditu çan autua.
Anjelec, bada, eceban erançun ez baietzic ez ecetzic, gaucea guero
icustecotan guelditu çan; baina bere amac aitari ta Antoniri cerbait aitatua
içan bear eban, guerora jaquin çanez. Sardinçarrec, ardanteguian, bere semea
laster da ondo ezconduco çala esan eieban: Antonic, lagun artean, errico
mutilic ederrenac bera gura ebala.

31
Esanoc eldu ciran Mainasiren belarrietara, ta orduanche eçagutu eban
gaichoac bere barruan Anjelenganaco euqui eban cera etzala maitetasuna
baino besteric.
Naigabe sacona artu eban albiste orregaz Mainasitchuc, samin gogorra
sartu jacon bere biotzaren erdira; baina bere biotz orren erdian gordeco eban
bere naigabearen ozpin-beaztun guztia.
Arima andico nescatilea çan Mainasi, bada arima andicoac eztira
aberatsen artean edo asco icasitacoen artean bacarric aurquituten. Mainasi
etzan aberatsa, asco icasia bez. Bere aberastasuna oe bat edo bi, amabiren bat
içara ta beste orrembeste burco açal, sucalde-tresnençaco aracea, soineco edo
janciençaco cutchatchoa ta gaztaina maquilacaz baserrian eguindaco lau edo
sei esar lecu içango ciran: bere jaquituria, errico icastetchean icasi eban
apurra, edo beren guraso ta errico abadien aotic arturicoa, eusquerazco eliz-
liburu batzuetan icasitacoagaz gainera.
Baina berez jatorcon garbia ta çucena içatea, berez jaioricoa eban gauça
guztiac argui ta ondo cirean leguez icustea, Anjel ganaco maitetasuna berez
sortu jacon ancera.
Bai çoritcharrean. Igarri baric erne ta aci jacon maitetasun ori, baina
mingostasuna barruan ondo eçagutu baric etchacon joango, inoc campotic
eceutsan igarrico baina. Jaungoicoac daqui an barruan cer igaroco jacon
Mainasiri ta cembat irunsi bearco eban gure nescatila onec; baina açalean,
arpeguian, esaquera edo ibilqueretan, eceutsan egundo inori ecer aituten
emongo. Eceutsan inoc ileta, inques edo çotinic ençungo.
inoiz baicen goiztarrago, eliçaracoago, baztertuago eguin çan, da
jolasetara eceban bere bururic aguertu gura. Amesai ate guztiac itchi, lurreco
poz guztiai agur eguin, gazteric çar itchurac artu, ta Jaungoicoac emonico
curutze astuna ondo eruanaz bici gura eban. cein mingarria içan oi dan
olango gaztien bicitzea! cein naigabezcoa çan Mainasirena! Jaio; biotz bero ta
ederraren jaubea içan; umetasuneco egun lausotsuen ondorean
maitetasunaren argui pozgarria norbere barruan idoro; argui ori gueroago ta
ederrago asten icusi; berari beguira, urte ascoan, goçotasunez çoratzen bici;
bera gura içan, çurrac urrea baino obeto, goseac janaria baino gueiago;
norberetzacotzat euqui argui ori, azqueneraco; gurarizco ames eztitsuetan
egunero beragaz ibili... ta, usteric guitchien danean, goicetic gabera, argui ori
beste batena dala ta beste bategana daroiela ençun; au da, ezti guztiac
mingostasun biurtu, barre alai danac malcotu, itcharopen bigunac galdu
betico, arguia amatau ta eguna gautu. A! Olango naigaberic içan eztabenac
eztaqui naigabea cer dan!
Mainasic eceban inoiz icasi gaucen azterren edo sustrairic ataraten, ta
ecequian, etzan errez be ta, celan jausi çan bera maitetasunaren laquio
artean; baina icasi eban maitetuten, bai ondo, bai gueiegui, ta cer eguiten
eban ondo ecequiala, an egoan beti etche çocoan arima-barruco mina
gogoramenagaz icutu ta icutu, aztertu ta aztertu, ta, azquen aldera, beti negar
da negar.

32
Mainasiri bere biciquera barria eçagutu eutsanean Josepac esan eutsan:
—Nic, neuc daquit cegaitic, eztotsut ecer aitatu; baina norbaitec esan
deutsu çuri Anjelegaitic cer dinoen.
—Bai ta alanche da.
—Ta?
—Ta ondo deritchodala. Egundocoa da Anjelençat Antoni.
—Alan içango da... edo içan leiteque; baina orainche çaitut nic çu inoiz
baino gueiago erruqui.
Eguia cinoan Josepac. inoc icusten eztaben barruco curutzea mila bidar
astunagoa da aguirian darabilguna baino ta barruan erabilen berea Mainasic,
inoc icusi eceion bildur.

__________

ch
ATERPEN

Etorri çan barriro negu balça, ta beragaz batera aguertu ciran


iparraldeco aice otz da meiac guiçadi çar aulduai açurretarainoco icarea
sartuaz; curutzemendic laino tchapela janci eban; Arno ta Oiz sendoai buruac
çuritu jacoeçan edurrez; cantauriaco ur ugariac berde ilunez janciric egoçan;
baga indarsuac arcaitz gogorracaz burruca bician ebilçan egunero; caio
çuriac, eundaca, jira ta bira necusan goicetic gabera Arranondoco ibai
gainean; da potorrac, milaca ta milaca, sare lodi andi baten irudira, itchas-ate
edo barra ondoan, uretan jarrita icusten ciran noicean bein.
Besigutaraco eretiric onenean egoçan arranondotarrac.
Anjelec eceban oindino erabagui senartu bear eban edo ez, da ecer
erabaguico eban itchuraric be ecegoan. Itchasoraco arloetan cereguinduta
ebilen beti, itchasoan bici çan goiceco orduetatic ia gabecoetaraino, itchasotic
campora Anjelec ecegaz cer icusiric eceucala esan ceiquean.
Bein baten, masteac oina çapaldu eutsalata, minez etorri çan itchasotic
etchera ta etchean guelditu bearra içan eban sendatu arte, luçarotcho,
itchasora baric. Baina etzan alperrerian egon, ori ez. Arranondon, itchasoraco
eztanari, legorrean emoten jaco lana, danençaco egon oi da ta. Legorrean
irabazten dabe aloguer laurena edo aloguer erdia (soldata laurena ta soldata
erdia esan oi daroe) itchasoraco indar guitchi dauquien mutil coscorrac,
guiçon çar lanean lenago amaituac eta erdi gaichoric dabilçanac; batzuc
lambasacaz tchalopac urez garbituten, beste batzuc arrançalien upelchoac
iturrico urez beteten, edo tretzetaraco basoan urculac bilatuten, edo amoac
arrain andien janariz beteten, edo olango cereguin danetan bear bada.
Anjelec, oineco minac iraun eutsan arte guztian, beste indar-galduco
guiçon da indar-guraco umeacaz batera, euren etche azpico upalateguian
eguiten eban lana.

33
Languile danac lurrean çabal çabal jarri ta, lau aldietatic bardinac diran
otzaratcho çapalac ancartean arturic, anchoba, sardin edo lançoi çatia amoan
ipini ta errescada çucenean otzaretan tolostu, edo aurreragoco egunean
itchasotic ecarririco mocoloiac ascatu, arildu ta urculetan sarcen ebeçan,
euscal eresi batzuc esaten cituen bitartean.
inoiz bein, gazteac eresian aspertuta guero, guiçon çarrac, anchinetaco
ipuinen bat edo euren gaztegunetaco guertaerac esan eroieçan. Begoçan
batzuc, azcar ta sendo içan ciranean, cala-potinac baino acitchoagoetan,
Espainia guztico urerça icusi ebenac, eta baita onci andien barruan urrinetaco
itchasoetan cear, Ameriquetaco ugartietaraino eldu ciranac be; ta olangoai
arrotasunaren aiceac icututchuren bat eguiten eutsenean, ençutecoa içaten
çan euren arteco eztabaidea.
Ez miraritu, iracurlea, Arranondoco arrançaleac, noicean bein,
arrotasunaren icuturen bat içaten ebiela jaquiteagaitic.
Arrotasuna edonun bici da, edocein toquitan eguiten dau bere abia
cutuna, edocetatic artu oi dau bere burua apaindu ta andi eguiteco eracaia:
jatorri onecoa edo odol garbicoa dalaco, jaquinsuagoa dalaco, adimen obecoa,
aberatsagoa, ederragoa edo indarsuagoa dalaco. Gaucea da cerbaitetan
besteac baino norbera gueiago dala ames eguitea, besteai goitic bera
beguiratutea.
Ta inoc eztau uste içaten cerbaitetan besteac baino gueiago eztanic.
Arrotasunac icen asco daucaz, erderazco izcuncetan batez be; baina beti
da bat jazquera ezbardin ascogaz janciarren.
Isilic egon oida gueienean, bera ezpalitz leguez aguertu gura içaten dau
batzuetan, baina edonoc eçagututen dau beingoan da edocer eratan.
Mila bidar icusi dot arrotasuna guiçonen etchietan, guiçonen
beguirunean, jancian, izquetan, ibileran...
Oial barri ederracaz euren gorputza apainduric daroenen biotzean
leguez bici da tchapel çar coipez da ezcata edo escamaz betetacoaren azpian
da soineco baldar arabaquinduacaz estalduric.
Erbesteco çalpurdi aberatsa Arranondoco calean cear arradaca ta autsac
jasoaz doanean, çalpurdicoac, nasaco guiçate arlotea icusiric, erruqui
urrungarriagaz beguiratuten dautsie, ta nasacoac barriz aoa betean dinoe
çalpurdicoacgaitic: «Olango tchancame bi ucabilcada bategaz amaitu
leitequez. Eztira orreic ascoraco igarian, erramuetan edo arrainac arcen.
Tchibiari laster jaten emongo leusquioe orreic»...
guiçon bacotchac bere arrotasuna dau, etchadi ta erri bacotchac berea.
Ni esaten da aldan guztian, ni ecin danean gueu, Arranondo ecin danean
Bizcaia.
Peru ta Micol-en arteco eztabaidea (upalateguian egoçan aguratcho bi
ciran Peru ta Micol) ceinec ur da lur gueiago icusi eben içaten çan, biac be
gueien icusi ebenac etziran baina.
—çu nun içan çara guero? —itanduten eutsan, dinodan egunean,
lenengoac bigarrenari.

34
—Ni? —cinoan besteac—. Baionan be bai, Saanderren (Santanderren)
be bai, inoiz quijonen (guijonen) be bai.
—Baiona, Saander, quijon! A ce!... Orreic errioc edocein umec be icusi
ditu... coruina nun dagon be eztaquiçu çuc.
—Jaquin ez ostera? coruina quijon baino arutzago dago.
—inoiz egon çara bertan?
—Ez.
—Ni bai.
—Baina ni arutzago be içan naz.
—Nun guero?
—Lisburun. (Lisboan).
—Bai ta ni cadicen, Tancarren (Tanjerren) da ceruetan (ceutan),
moruac dagoçan lecuan guero.
Moruen icena ençun orduraco, mutilcho guztiac ernaitu cituen
belarriac, eta eztabaidaco aria urraturic, asi ciran itaunquetan:
—Moruac cadicen dagoz?
—Ez, cadicen gatza: gatzetara joaten guinan Jochantonion oncian.
Amaica joan etorri eguindaco oncia gueure San Pedro çarra! Maiteago
guenduan a. ..
—Moruac nun dagoz ba?
—Tancarren da ceruetan.
—ceuc icusi doçuz, Peru?
—Bai, eun bidar be.
—celangoac dira ba?
—gueu langoche guiçonac.
—Gu langoac? Balçac eztira ba?
—Balçac edo balceranac. çorqui bat erabilten dabe buruan da janci çar,
luce, ciquin bat soinean.
—Moruac balçac dira; —esan eban onetan amalau urte inguruco
mutilcho batec— neuc icusi neban bat bein, Saanderco ilamean (Alamedan
esan gura eban, erderazco icenagaz). Arpeguia ta paparra ta escuac eta dana
bal-balçac eucaçan, ezpanac durdo durdo, aguinac çuri çuri ta quiscur quiscur
ulea.
—Orreic e eztira moruac —esan eban Micolec.
—cer dira ba?
—Apricainuac (africatarrac) dira orreic.
—Aprica ezta ba moruen lurra?
Micol itaunera oneri cer erançun ecequiala guelditu çan. Etzan
guitchiagotaraco be. Itchasoan aci, itchasoan indartu ta itchasoan
indarguetua çan. Bequiçan cembat ordu bear ciran Arranondotic cadicera edo
cadiztic Bilbora, bequiçan ce aice ciran aiceric onenac joan-etorri edo osterea
arin eguiteco; Barcelonatic asi ta Donostiaraino egoçan urerceco erri guztien
sarrerac celangoac ciran ondo equian, nun egoçan tirainic gogorrenac eta
ondar-mairic andienac be bai; bequian noiz da ce aicegaz ipini mastetan

35
olango edo olango aice oiala; itchas guiçon azcarra içan çan, itz baten esateco:
baina eceban inoiz liburu bat escuetan artu, eceban iracurten icasi ta ecituan
egundo ondo jaquin erresuma edo dierrien mugac. Nun cein aguintari çan
ecequian, nun cein enda edo arraçacoac bici cirean bez. Micolec eta aren
guisaco beste itchasguiçonac iluntasun da naste andia euqui eroien buruan
olango gaucen gainean. Ameriquetan içan ciranençat, America guztia Abana
edo Beracruz edo icusi eben erria çan: Espainia ingurutic urten ecebenençat,
Espainia ta Portugal, Francia ta Inglaterra, or arunzco aldean egoçan erri
batzuc. Orreic gauçoc onciguidari edo onciburuac icasi bear cituanac cirean.
Alan da guztiz be eceban gura Micolec bere jaquineça muticoen aurrean
aguertu, ta ecençun edo ençungor eguinda beste gauça batera birau eban
autua.
—Amaica arriscu erabili doguz itchasoan! —jarraitu eban—. Irurogueta
amaçazpi urte içango ditut datorren Abenduaren seian, da orche, uretan igaro
ditut guztiac. Arnasei urte neucaçanean sartu nituen San Pedron. Orduraco
iru edo lau lagunegaz neurtu neban neure besoen indarra, ucabilca, ta
tchopapeco tchacurra baino tchacurragoa ninçan. San Pedron eguin nituan,
cadicera osteran, çazpi urte; guero Santa curutzen beste iru, ta ezcondu
ezquerotic emenche ibili naz beti.
—Beraz gaiztoa cinan çu gaztetan? —itandu eutsan Anjelec.
—Gaiztoa, gaiztoa esateco bez; arro samarra ta lotsagabetchoa, neure
buruari gueiegui neritchona, betondoren bat balcitu ta euren toquitic aguinen
batzuc ataratea baino beste calteric ezteutsat inori eracarri.
—Ta eztoçu bein be tirabiraric eguin?
—Onci andietan ez, estualdi asco eruan arren: tchalopetan bi bidar;
baina Jaungoicoari ta Antiguaco Amari esquerrac, beti urten dot onean. Eztot
nic egundo itchasora urten, Antiguaco Amaren baseliçatchoa icusten dan
toquian, tchapela quenduta, Agur edo Salbea esan baric. Eguia da, danoc
eguiten guenduan gaucea çan, lenago, gueure gurasoac alanche eracutsi
euscuelaco, eta, gainera, guztioc ecandu çarren gordeçaleac guinalaco. Gaur
u... gaur eztaquit. inoiz somau ditut nic gazte batzuc atzecoac Salbe
deituarren, tchapela eranci baric eta berbetan. Da guero, larri dabilçanean,
Andre Mariaren laguntasuna gura.
—Antiguaco Amari laguntasun asco çor eideutsie ba Arranondotarrac.
—Asco, guztiz asco; mila bidar atara ditu berac estutasun andietatic
arrançaleac, oneic celan ecequiela. Nic badaquit guertaera polit bat, neure
aitaitari ençuna. Eguia bada, guçurra bada, eztaquit; baina nic eguitzat
daucat.
—Esaiguçu ba, Micol; tira, esaiguçu, —deadar eguin eutsen muticoac.
—Or doa ba. «Bein, beste ascotan leguez, arranondotarrac urten eieben
itchasora guztizco egualdi garbi onagaz; baina arratsalderaco ceru guztia
goibeldu eieban, da aicea, truchua ta euri çaparradea asi eiciran Jaungoicoac
lagun. Tchalopac eceiciran aguiri, ta olango eretietan oi dan ancera, errico
guiçon da emacume danac, oso artega ta arduratsu baeioaçan, batzuc eliça

36
nagusira, beste batzuc talai-etchera ta Antiguaco baseliçara norbait edo beste.
Ta emen asten da gaucearen arrigarritasuna. Antiguaco Ama garbi ta ona
eceiegoan bere toquian! çurturic urten eieben ara joan ciran emacumeac
eliçainari itaunquetan, da eliçainac, concorturic eta bildurrez, esan eieutsen,
goicean, argui-oncia ipini ebanean, an egoala beti baicen eder da goçoa, ta
ecequiala gueiagoco barriric; itandu eieutsen abade-arçainari, ta arec be
ecequiala berac ecer. çabaldu eiçan aida baten erri guztian albistea ta an joan
eiciran erritar danac, çar da gazte, Antiguaco inguru ta bazterrac
aztertutera».
«Alperric: Antiguaco Ama ecegoan Arranondon: edo norbaitec ostu
eban edo berac igues. Baina ceinec ostu, lenago be ostutera joan jacoçan
lapurrac cirquinic ecin eguinda guelditu baciran elizmai ondoan? Gainera
cetaraco eben lapurrac Andre Mariaren irudia, asteguneco soinecoacaz
baegoan orduan? Da cegaitic igues berac, arranondotarrac aimbeste maite
baeben? Gauça iluna çan, guztiz iluna, ta inoc ecin eiquien esan celan
guertauricoa»...
«Antiguara igonico guiçadiac menditic bera jatsi ciraneraco, baeietocen
tchalopac, parra parra, patchada onean, ecaitzic eztagon egunetan etorten
diran guisara. Batec bacarric eguin eieban tira-bira, urrinean; baina bertaco
guiçonac Ama Mariaren irudiari munga ta arrenetan asi ta laster, uretan
egoçalacoan, celan ecequiela, Arranondoco ondarçan arquitu eieben euren
burua, inongo min baric. Norbaitec aidean ecarri citualacoa edo esateieben».
—Mila ainaninua! Baina celan?...
—«Egon apur baten, eztot amaitu ta. Euren içugarrizco guertaerea
esaten ciarduela, Antiguaco eliçaina emen eidator arin aringa, arnasestuca ta
deadarrez: aguertu da, aguertu da Andre Maria!»
—«Nondic? celan?»
—«Eztaquit, baina bere toquian dago».
—«Igoten ei dabe barriro, ioranean, Antiguara, erritar guztiac, eta
benetan, an eiegoan Ama maitea. Baina, auche da içatecoa! Soineco guztia
bustiric eta barrenac ondarrez beteta eieucaçan!»
—Mila ta mila aingueruac! Oriche bai dala gauça miragarria!... Orduan
Antiguaco Ama arranondotarrac olatuen artetic ataraten ibilico çan.
—Alan da ustea. Beste ereti gaizto ascotan be ibili ei da urercean, da
sarri bilatu eideutsez soineco barrenac bustiric eta ondartuta.
Micolen esana nai ainan aracatu ta aotan erabili ebenean, bere tirabirac
celangoac içan ciran esan eiala escatu eutsen ençuleac.
—Nireac eztauque cer esan andiric: ençungarriagoac dira quitolisenac
eta orrec esan daiaçala bereac —aguertu eban Micolec.
—Tira ba, orain quitolisen tchandea da ta quitolisec itz eguin daigula.

__________

chI

37
quiTOLIS

guiçon tchiqui polit macur bat çan au, bere sorbaldetan larogueta bi
urte andi jasoten cituan guiçona. Iru edo lau uletchu çuri-balz eucaçan buru
soil cetacaz betean, çutin çutinic; ascoçaz gueiago ta çuri quiscur quiricolauac
garondoan, bildots edo arcume baten irudira; bepuru luce betien azpian
begui urdin-abar bigun bigunac; arpegui balceran guztiz cimurtua; oial lodi
çacar arabaquinduagaz eguinico jaca çarra soinean; praca urdin cengle
batzuei eusteco guerrico tendelchu bat mocor gainean, onci-soca lodi
sendoaren ancera biurtua; ta olezco çapata, oinçorro edo trauscoac oinazpian.
Jaiegunetan obeto jazten çan, eliçaraco. Urdai çatiagaz, crusailoco
orioagaz edo içurdearen çainagaz noicean bein bigundu oi cirean narruzco
oinetacoac, alcondara çuri garbia, çarra baçan be, ta tchinchonezco jaca-
pracac: oriche çan jaiegunetaco jancia.
Itchasoraco gauça etzala guelditu çan ezquerotic, egunero ençuten eban
meçatchu bat, egunero içaten çan ilunceco errosarioan; gaichoren bati Jauna
eruan bear jaconean, an joango çan quitolis, argui bategaz; Jaunaren aurretic
elizjiran ibili bear çanean, an urtengo eban Jaun estalquiaren maquila bat
jasoten; elizquiçun guztietan, an egongo çan quitolis alcate-aulquidaren
atzean, belaunico.
Erritar danac gura eutsien: ain çan bera cinçoa, apala, baquetsua ta
mendu onecoa.
—«Ni eznaz içan, Peru ta Micol leguez, urandico arraina —asi çan
esaten beren aterpeco lagunai—. Toleta baino andiago eninçala, bederatzi
urte neucaçanean, eruan nituan lenengo neure aitac masira: neguco içotzac
gogortu eustaçan açurrac, orecan; udaco eguzqui beroac balcitu eustan açala;
besigu ta atun tatoacaz aci ta loditu ninduen; ni be, Micolen ancera, itchasoan
bici içan naz legorretan baicen gueiago; baina onci andietan eznaz egundo
ibili ta cantaurico uretatic eztot urten, nai ta naiecean edo arribadaren baten
içan ecic. Alambe naicoa neque igaro dot itchas orretan.
«Iru aldiz eguin dot tirabira. Lenengoan, Arno atzean, besigutan
guengoçala; bigarrenean, aorche (ara orche) errico sarreran; da bietan
berialache artu guendueçan erritar lagunac. Baina irugarrengoa!, itzala ta
icaragarrizcoa içan çan irugarren ori. Ain çucen, ibaian cear camporunz
guinoiaçanean, uraguea edo erramua çala ta etzala, beste tchalopa batecoacaz
aserratu guinan; deadarca, çarataca ta arroquerizco berbac alcarri esanaz
urten guenduan ur-celaira, ta inori etchacon gogoratu Antiguaco Amari beti
esaten jacon Agur edo Salbea esatea.
«Gabon aurretchoa çan. Bagagoz, bagagoz ilunabarrean, potin tchiqui
baten lau lagunchu, berdeletan, Orioco aurrean. Bacarric guelditu guinanian
a, berandu be baçala ta, otz be begoala ta, arrain pisca bat be bagueucala ta...
asi guinan etcherunz. Terralchoa egoan, legorretic datorren aicea. Jaso
guenduan triqueta, ta baguetoçan quezca baric, atzecoac escuac besapean
berotuten cituan bitartean, escota tosta bati lotuta guencarrela... ta, alaco

38
baten, brast, joten gaitu aice bumbada gogor batec, eta dsaust danoc
itchasora, tchalopa barruco arrain, otzara, soca ta tresna guztiacaz batera ta
nastean. Alan be urten guenduan urazpitic, or batac eta emen besteac, danoc
otzac icaraz; inguratu guinan, igarian, popaz gora egoan tchalopara, ta itandu
gueunçan alcarri: «guiçonac, cer içan da au?» Baina inoc erançun bearric
ecegoan, guztioc guenquian da. Ardurabaguequeritchu bat, ustequida
gueieguia. ceini baina otuco jacon alangoric, itchasoa bare bare baegoan?...
«Egundo alango negargarriric inoc eztau icusi. Gure urrean etzan inor,
da anche egon bearco guenduan ur gainean, goicerarte. Goicerarte! Ta
oraindino, gueienez be, etziran seirac içango!... Otzac eta bildurrac dardaraca
gueuncaçan, ta amabi, amairu edo amalau orduan egon bear alanche! Ta,
gainera, goicean inor etorrico jacun ez jaquin!... «Ia, mutilac, —esan euscun
atzecoac, gu pitin bat azcortuteagaitic— esqueini daiogun Antiguaco Amari,
danoc orpocic eta erramoac lepoan ditugula bere eliçatchora joatea, emendic
onean urteten badogu, ta asi gaitean orain errosarioa esaten»... Ipini neban
neuc Icomes (Nicomedes) neure amabi urteco seme ederra, quila gainean
auspez, da asi guinan arrenetan... Jaungoicoac badaqui guc cembat arren
eguin guenduan. Errosarioaz ostean, ceruco done guztiai Aitagurea ta Agur
Maria ta mila biotzeco escari luce ta labur eguin gueunseçan, alde batera ta
bestera gueure gorputz mimberatua biratuteco utsunetchu batzuc artuaz...
Onetan guengoçala, amarrac aldean, aiceac ecarren indarrean da
tchalopearen çabunetan igarri guenduan itchasoac iraquin bear ebala ta gure
urrean ebilela eriotzea. ilun egoan; belarrietara etorquigun aicearen tchistuari
destainazcoa neritchon; guetariaco ta çumaiaco itchas-arguiac aguiri ciran
lurrean, da niri, ilen arguiac iruditu jataçan. gueu guengoçan ilten osasun
guztiagaz!... «ce ordu ete da?» —itandu euscun Matchin çarrac, eriotzondoco
soinuagaz! —«Amarretatic amaiquetara» —esan gueunsan. Da berac,
oraindino belarrietan daucatan esateco eraric ilunenagaz —«cein lucea dan
gaba! —jarraitu eban— cein lucea! Nic ecin neique iraun, laster amaitu bear
dot, eta çuec icusten badoçue gurecoric»... Eceban gueiago esateco astiric
içan, bada olatuaren bulçada batec quendu euscun albotic. Orratino ecarri
guenduan atzera ta esondu gueunsan oratu eiola gogor carelari; baina
ecertaraco eceucan adoreric eta aotic bitsa eriola, damu dot Jauna, damu dot
Jauna esanaz, an joan çan ondora... Itchasoa gueroago ta andiagoa etorren,
olatuac gueroago ta indarsuagoac, gueroago ta mecotuagoac guengoçan gu.
Neque guitchiagoco egoera bat bilatu naian, ain laster ipinten guenduan
gorputzaren astuntasuna escu baten gainean, ain laster bestearenean, orain
igoten guenduan quila gainera, orain carelera jatsi, gainean ecin egonda. . .
Gau lucia çala esan eban Matchinec. Bai ondo lucea! Ta cer ete da
beticotasuna, saminetan egon ezquero?... Neure semetchua, neure
Icomestchu, otzicara andiac artu eban, da negar muchinga, inquesaca ta
çotinez, aita bai aita asi jatan deiezca ta deiezca... Ache çan
erruquigarritasuna! Aitac ecin ecer eguin bere seme cutunaren alde, biotzeco
negar goria baino besteric; aitac ecin goiça ta laguntasuna eracarri, bere

39
bicitzea emonda be... Etsi guenduan, ezquinan luçaroraco. Jo guenduçan
beste baga batec burutic bera, quendu euscun tchalopea escu artetic, eta
aldebanatu guinan iruroc barriro. Urpetic açalera urten nebanean, asi ninçan
igarian semearen bila. Ez neucan neuc orduanche indar ascoric eta arroqueri
andiric bez! Idoro neban semea, ta tchaloparaino eruan be bai, ta esan
neutsan tchalopeari gogotic eutsi eiola; baina alperric. «Ecin, aita —cinoan—
ecin!» Artu neban orduan neure bularraren ondora, potinaren da neure
gorputzaren bitartean ipini neban, da bere soinari ta potinari aleguinacaz
elduten guelditu ninçan... Ichilic guengoçan danoc, bildurgarrizco
ichiltasunean. Icomestchu —deitu neutsan andic apur batera— Icomestchu,
ondo çagoz? Eceustan ecer erançun. celan ba, ilda egoan da!»
Negar malco lodia erion quitolisi bere arrigarrizco jaçoerea maila
onetaraino eldu jaconean, da ençuten egoçanac be eceben urrinean negarra.
«Nic eztaquit ce ordu inguru içango çan —jarraitu eban— beste olatu
batec tchalopea ta semea besartetic quendu eustaçanean, eztaquit celan oratu
neutsan ostera be tchalopeari, eztaquit celan egon ninçan goiceco çazpi ta
erdietan guetariaco potin batec artu guenduçan arteraino. Azqueneraco, sena
ta conorta galdu jacuçan, taquet batzuc guinan atzecoa ta ni, çoraturic
guengoçan, cer eguiten guenduan ezguenquiala eutsiten gueunsan
tchalopeari, lapeac atchari baino gogorrago, atzamarretatic odola eriogula...
Gaichoric egon ninçan guero ia ilabetean, da sendatu ninçaneraco... itchasora
barriro. Baina ez gueiago Agur edo Salbea esan baric».
Isil aldi bat eguin ondorean, quitolisi biotzeco naigabea quencearren,
asi ciran aterpeco gazteac eresian, da etziran gueiago isildu euren lan guztia
amaitu arte.

__________

chi
BEDAR TchARRAc

quitolis, Micol, Peru ta beste lagunac egoçan aterpetic urretchoan, nasa


gainean çutinic, ondo jancirico bost guiçon egoçan, alcarregaz autuan,
eguzqui epela artuaz batera.
Isquilos edo armaduna çan bat, contrabandoa galeraçoteco Arranondon
egoçan beste armadunen burutzacoa, ta erdalerricoa bera, cer esanic be
eztagota; biçardun baserritarra beste bat (Indianoa esaten eutsien),
Ameriquetan aberastua, ez erderaric eta ez eusqueraric ecequian mutil çarra,
cerren aztu eguin jacon bata ta bestea eceban icasi, baina bere buruari asco
eritchon arro andia, siniscorra ta sinisgaiztocoa, beren esaquera nastau,
mordoilo ta gatzbacoac gauçaric adjutu ta çapalgarrienac leguez astiro esaten
cituana; Arranondoco dendetan oialac salcera, lancian bein, Bilbotic etorten
çan gazte polit, guri, buruarinchua beste bat; itchasoetan luçaro ibilirico
onciaguintari azcor, cinço ta bicia beste bat, condaira onen asieran itchas

40
aurrean eçagutu guenduana; ta bostgarrena, besigu, atun, sardina ta
emparauac maneaten cituen lanteguico nagusia, erdalduna au be.
Arranondon lanic guitchien euquienac leguez, or da emen alcar bilatu
oieben da alcarregaz egoten cirean sarri, oial salçailea ez besteac, eta au be
bai areicaz, Arranondon çanean.
Gure Itchasguiçona becoqui balz samarrecoa çan, itz latzecoa batzuetan,
biotzean eucan guztia erraz campora botaten equian guiçona, edoceini eguia
andiac esaten eutsaçana, bear çanean; baina oso arima leinargui ta onecoa.
Aserre çalea içan eçarren, Euscal-erriari edo Eliceari icuturen bat inoc eguin
ezquero, aserretic urrinean etzan ibilten.
Lelo, cio edo gai orregaitic, au da, Eliceari ta Euscal erriari baquean ecin
itchi eutsielaco, Itchasguiçonac ascoetan emon eutsen min beragaz batuten
cirean erbestetar edo erbesturico batzuei; baina alan da guztiz be eceben
beragandic igues eguiten, maite ebielaco, edo dirutsua, Arranondon guztiz
ondo icusia ta escubide andicoa çalaco.
Bost guiçonoc erderaz ciarduen, baina nic euscaldunençat eguiten dot
neure lancho au ta eusqueraz ipinico dot beren jardun guztia.
—Nic eztaquit —cinoan Ezpatadunac, ceinen aurrean egoan azturic
numbait— ce deabruzco eresiac esaten dituen or barruco astuoc euren
tchacur-izcunça orretan.
Itchasguiçonac, arpeguia beingoan ilunduric:
—Etzeuncan ona etorri baino lenago eusquerea icastea baicen: dana
ulertuco cenduan orduan ederto: Nic, erbestetan ibili içan naçanean, euren
izquetan itz eguin dautsiet erbestetarrai, erdizca ta motel bada be. Etchat
egundo gogoratu eurac eusqueraz itz eguin bear deustiela neuri.
Isquilosdunac: —Baina, guiçona, cer dinostaçu? Gogoratuiçu, alde
batetic, çuen eusquera ori, erdi-izquera ezquel çatar bat dala, ta beste aldetic
espainatar guztioc gaztelarrez icastera naita naieztuac gagoçala. Gaztelarrez
bacarric itz eguin bear da Espainian da beste izquera danac osoro ta betico
quendu.
Itchasguiçonac, berotuten asita: —Eztinoçu ondo, çalduna. Eusquerea
anchinetaco izquera-guraso, eder, maminsu ta sacona da, atzerritar jaquitun
ascoc daquien leguez, çuec jaquin eçarren. Da gainera, ceinec esan deutsu
çuri nai ta naiez icasi bear dogula guc Gaztelaco izcuncea? Eztinot gura
dabienac icasi eztaiela, icasia beti dator ondo ta; eztinot gaztelar
aguintariacaz Euscal errico gaucen gainean cerbait erabagui bear daben
euscaldun nagusiac eztabiela icasi bearco; baina euscaldun guztioc? ceinec
nai ta naiez itz eraguingo deuscu gura eztogun eran? cer dala ta? ceinec dauca
Espainian gu orretara ipinteco escubidea? Ezcara gu içan gueurecorrac eta
ascatuac, gueure gurariz da gueuc ipinirico cercelada batzucaz, Espainiaren
lagunçat, ez mendecotzat, jarri guinan artean? Noc dauca gu macurtuteco
escubidea, dinot ostera be? Indarrac? Indarra doçue escubidien iturburua?
Bada orduan ondo eguin eban Napoleonec Espainia menderatutera etorri
çanean. Baina itchi daiogun alde batera euscaldunen gueurecortasun da

41
ascatasunari. cegaitic quendu bear jaco guiçon, etchadi edo erri bati beren
endaco itchurea, beren aberastasuna, inoren on baric? cegaitic quendu bear
jacu guri gueurea? Ezta naicoa norbere lurrean daucagun ondasuna ez
eçagututea; ezta naicoa, alperreri ta naguitasunagaitic izcunçaric çarren da
maitegarriena ez icastea, arrotzac icasi oi daben leguez; ezta naicoa
bazterturic euquitea, ençun bere ez gura içatea; il da lurperatu eguin bear da
gainera? Eztoçuez ceuec bandera oial da burdin çarrac gordeten guertaera on
batzuen gomutagarri leguez, edo ceuen asabienac diralaco beste baric? Bada
cegaitic itchi ez guri ceuen da gueure asabien izcunz ederra mendi tartean
gordeten?
Isquilosdunac: —Etzaite aserratu, guiçona; baina jaquin eiqueçu
eusquereac eztabela çuc uste doçun aina edertasun.
Itchasguiçonac: —çuc celan daquiçu eusqueraric icasi ezpadoçu?
Oial salçaileac: —Neuc be eztot icasi, Bilbotarra içanarren, gurasoac
eceusten eracutsita; baina eztot damuric be. Euscalerritic campora eusquerea
ezta ecertaraco, ta Euscalerrian bertan edoceinec daqui gaur gaztelarrez.
Itchasguiçonac: —çuc eusquerea ezjaquinagaitic damuric ez içatea,
mirarituteco ipuina ezta. çuec, bilbotarroc, anchina galdu cenduen asabien
izquera biguna ta anchinatic çagocie erdaldunduric; eta gainera, çuretzat, sal-
erosquetaraco ona eztan gaucea ezta inoiz be ona içango. (ceuc salceco gaucea
balitz, ederrenetacoa dala be laster esango cenduque çuc). Baina jaquin
eiqueçu, lenengo, salçailiençat onac eztiran gauçaric asco badagola lurrean,
da bigarren, gueure eusquerea eztaucagula salceco. Euscal-errian barriz
edoceinec itz eguiten badeutsu erderaz, aimbat gaiztoago: neu dendaria
banitz, icasi bearco cenduquie eusqueraz, oialac eta emparauac esquinica
çatocenchuoc.
Indianoac, cucurrucu eguitera doian oilarrac leguez burua jasota, sudur
azpico biçarrac quiscurtuaz, guztiz astiro ta benatsu:
—Neuc esan neique inoc baino obeto, lur asco icusi ditut eta:
eusquereac eztau oguia irabazteco balio. (io puedo desir mejor que nadie,
porque ha visto muchos tierras: bascuence no vale para ganar pan) .
—celan irabaci doçu ba çuc gueldotzarrorrec? Erderaz jardun ederren
batzuc eguin da? Eçagun doçu.
—Nic neure oguia lan gogorrean da ondo irabacita daucat.
—Eztinot ecetz, baina lanean eguiteco eztot uste eusquereac calteric
eguingo eutsunic, eta erdereac indar andiric emongo eutsunic bez.
Baserritar biçardun edo Indianoari cer erançunic etchacon otu,
Ezpatadunac eta Oialsalçaileac eceben ecer esan gura Itchasguiçona aserratu
etzedin, da guztiac ichilic guelditu cirean apur baten. Bitartean aterpecoac
baciarduen eguinaletan Berrio-Otchoaren bicitzea erestuten, da lanteguico
nagusiac gure Itchasguiçonari itandu eutsan:
—Jaquin leique cer dinoen or barrucuoc?
—Bai, guiçona, bai: len Amar Aguinduac erestu ditue, itz neurtuetan;
orain, Berrio-Otchoaren bicitzea.

42
—cein çan Berrio-Otchoa ori?
—Abade eguin da laster praileteguian sartu çan elorriotar guiçon done
bat. Apezpico edo Abadearçain içatera eldu çan guero, ta Jesusen sinistea
çabalduten ebilela, Tonquinen quendu eutsien burua, ezpateagaz,
Lanteguico nagusiac: —Ba, ba; abadien gauçac.
Baserritar-biçardunac: —Oriche bera, emen eztago besteric.
Ezpatadunac eta Oial-salçaileac: —Eguia da.
Itchasguiçonac: —Eztaquit abadienac diran edo ez aterpecuoc erestuten
dituen itz-neurtuac. Emen, eusqueraz, edonoc eta edocer gaucen gainean
daqui itz neurquetan, buruz da errez; guztiz egoqui ezpada be, erestuteco
erara beinçat: naiz Eliçaco eracutsien gainean, naiz errian içan dan guertaera
bategaitic, naiz erramuetea, idiquitea, aizcoraquetea edo pelota jolasa galdu
edo irabaci dalaco. Ta edocelan be abadeac eguindaco itz neurtuac erestuteari
obeto deritchot erdalerritic eracarten dituen itz ciquin nazcagarriac deadarca
jarduteari baino. Ezteritchaçue?
Indianoac: —Bai, baina eztabie gauça danac abadeac eracutsitacoac
bacarric içan bear.
Ichasguiçonac: —Eresiacaitic badinoçu, len be esan dot eta bigarrenean
dinot edoceinec atereac içan oidirala: arrançale bat da naicoa, beragaz
ezconceco egoan nescatilea beste bategaz ezcondu bajaco, itz neurtu batzuc
nescatila orren contra berealaco baten eguiteco.
Indianoac, Itchasguiçonaren esanari jaramonic eguin bague: —
Jaquituriac iturburu on asco daucaz.
Itchasguiçonac: —Estu estuan ecetz esango neusquiçu. Orain, icasbide
asco dagoçala esan nai badoçu, ori eguia da. Baina, abadien etsai çarean
ezquero, erançuidaçu: ceinec daqui eurac baino gueiago Arranondo lango
erritchuetan? Noc eracutsico deuscu ceruraco bidea eurac ezpada?
Indianoac: —Niri ezteustie egundo ecer eracutsi.
Itchasguiçonac: —Sinistuten dot: çuri ezteutsu inoc ecer eracutsi, ta
gainera ceuc be eztoçu egundo ecer icasteco burubideric artu. Alan çara
çarean langoa.
—Tcharra, ezta? campoetan cerbait icasi dogun guztioc gara tcharrac
çuençat.
—Ori ez, tchotcho, ori ez. campoetan icasiac eçagutzen ditut amaica,
ondo Jaungoicozcoac eta eusqueraçaleac. çu ibili çarean lurrean,
Ameriquetan bertan, badira Begoinaco Amari elizqui ederrac eguiten
deutsieçan euscaldunac, eta euren jaioterrico minçoerea guztiz maite
dabienac. Ez guitchi guero, asco baino. Bicibearrac eruan cituan urrinetara,
baina euscaldun bici dira ta euren biotza Euscal-errian dauquie.
Ezpatadunac: —Baina eguia esan gura badeuscuçu, gu be çuc gaiztotzat
gaucaçuz.
—Nic ezteutsuet ceuenetic ecer quendu gura, ta orregaitic esango dot
cerbaiteraco onac içango çariela. Batori, leguezcoa dana (edo leguezcotzat
daucaçuena bada Euscalerrian eguiten doçuen ori ezta leguezcoa) legueac

43
dinoana ornidu baric inoc ecer ecarri eztaien, errien mugarri ta itchas
inguruac çainceco; besteori diru piloac ortic edo emendic laster irabazteco;
besteori, or numbaiten eguinico oial menguelac ingueles oial sendotzat
emoteco; beste au, errico arrainic merquiena oriotan cerbait erre ta erbestean
diru andiagaitic salceco. Orretaraco onac çarie, baina ez Eliça Donearençat
eta Euscalerriarençaco. Sinisteric eztauquien guiçonac, izqueta, ecandu ta
eracuste gaiztoac eracarri oi ditue errietara; ta çuec, guiçon argui jaquinsuoc,
eztaucaçue siniste onaren izpiric. Beste aldetic barriz, gure izcunça, oitura ta
içateco erearen arerio diranac, gueure areriotzat daucaguz, da çuec ecin
ençun doçue gure izcuncea, gure oiturac ta içaquerea ecin doçuez icusi:
orregaitic beguiratuten deutsuegu gure arerioari lez. Erbestetic ecarririco
aciagaz emen ernetaco bedar tcharrac çarie çuec.
—Danoc?
—çuec bai, çuetaricoac ez, Jaunari esquerrac.
Era onetaco esate gogorrac bere aotic ençunarren, itchasguiçon
çarraren lau ençuleac coipequeri andian da irribarrez egoçan. Irribarrez
campotic, barruan cer erabilen eztaquigu baina.
—çure gauçac —cirautsien cigatro bana esqueniaz.
Urren egoanari bat artuta obeto lotuten egoan bitartean, arrast
ichiotuaz joan jacon Indianoa, ta Itchasguiçonari esan eutsan belarrondora,
eusqueraz:
—çu abadeacaz abadetuta çagoz.
Da besteac Indianoari:
—Ta çu abereacaz aberetuta.
Itchasguiçonaren ciricadea eceban Indianoac ulertu. Aberea cer çan
ecequian. Animalia esango euquean berac eta...

__________

chi
ALcARREN AURREAN

Ura, gatza ta ezcata edo escamea darioela ibilten dira Arranondon


tchalopa jaubien emazteac, euren alabac eta aloguereco emacumeac,
besigutaraco bear dan arrain tchiquia upalateguietara eruan da gacituten.
Baina berez garbi dana edocetan oi da garbi, ta gure Mainasi, arratsalde
baten, trauscoac oinetan da belaquizco (aice-oialezco) gonea janciarren,
olango cereguinetatic, ondo orrazturico ulea buruçapi polit bategaz loturic,
ezcatac ondo astinduric, eta iturrico uretan erabili cituan escuac oial-
çorquiagaz legortuten eioan etcherunz, alçaneraino tchucun da beste edocein
baino garbiago.
Ain çucen, beren aterpetic urten da, orduanche eioan Anjel be cale
batetic besteraco mailetan gora, errenca, errenca, ta uste uste baric jo eben
alcar gazte biac.

44
Mainasiri, arpeguico açal çuria berealacoan gorritu ta, barruco çarrada
andi bategaz, taupadaca jarri jacon bere biotza; cer esan ecequiala ta erdi
motelduric guelditu çan emacumetchoa. Anjelec, orma ondoco egur latzari
elduta igoten joiala, alboquera icusi eban auçoco nescatilea.
—cer doçu, Anjel? —itandu eutsan onec, celambait arnasea artu
ebanean.
—Gauça andiric ez, baina emenche nago iragoco egunetan, ecertaraco
eznaçala. Lenagoco baten, (bariacua çala uste dot) tchalopan, maste nausia
erasten guebilçala, escuetatic igues eguinda, ezquerreco biatzac çapaldu
eustaçan.
Mainasic, cençun guztiac ezpanetan ipinita:
—Baina ausi-ateraric eztoçu içango?
—Ez ba, çapaldua bacarric. Alan esan eban osaguileac.
—Eta cegaz ipini deutsue?
—Linaciagaz edo eztaquit neupe.
—Orio ta ardauagaz nastean?
—Baietz uste dot.
—Orioa ta ardaua guztiz onac eidira olango çaurietaraco.
—Alan esaten dabe, baina neuc eztaucat oberic. Anditu eguiten jat
ibileran.
—Ez ibili.
—Ta etchean egon, alperrerian?
—Etchean be içaten dira araçoac.
—Atzo ta arainegun eguin nituan neucaçanac: escu-çurda ta tchibi
corain batzuc, bear diraneraco. Orain eztaucat gueiago berunic eta loro ta
tançaric bez.
gueure aitac daucaz, da emongo deutsudaz gura badoçu.
—Ez, ez, esquerricasco. Badaucat cereguina tretzacaz.
—çuc, u, danari itchita, Arranobatecoagana joan bear cenduque, Anjel.
—cer edo cer eguin bearco dot, obeto ezpanoa.
Anjelec, necatu eguiten çan da, gueldi gueldi igoten cituan arrizco maila
çarrac, bidean bilatu eban lagunari cearquera beguiratuaz; besteac, etcheraco
gogoric eceucan edo, oraindic Anjelec baino astiroago igoten cituan. Asieran
eucan bildurra bota ebanean, gueroago ta erreçago eguiten eban itz,
Erriberatic goragoco calera lasterregui igotea eceban gura, ondo egoan
Anjelegaz jardunean, da au dala ta ori dala, orcoa ta emengoa, urlia ta cendia,
esan da esan, tchutchu ta putchu, aleban guztia luçatu eraguiten eutsan
mutilagaz eucan gatzbagueco autuari. Ta gatzbaguecoa içanagaitic autua, edo
beracatza, edo porrua, edo quipulea, baeban cerbait, bada mutilac gueroago
ta gueldiago igoten cituan mailac, eta azqueneraco, Mainasiri aurrez aurre
beguira, atseden andiac eguiten ebaçan maila bacotchean.
Arpeguico gorritasuna joan jaconean, çurbilchoa guelditu çan
nescatilea; begui bitarte ilun lausotua eucan, baina beguirada bat bai

45
bigunagoa! Anjelec eceban alango beguiradaric icusi, ta pocic icusten eban
orduanche.
cer esan andiric eceuquen euren artean, baina etchera joan bear andiric
bez, itchuraz beinçat, ta gora ta bera ebilçanai «agur» edo «arratsaldeon»
eguinaz, baciarduen euren amaibagueco jardunean.
Onetan, len gorunz joiala icusi eben Tramana betorren ostera berunz, ta
escuac guerrian cituala, autodun biai apur baten beguira gueldituric,
—Gazteaaac —esan eutsien irribarrez— lucea doçue aria ceuec. Ecin
eten e, ecin eten?
Da Mainasi, lo goçotic esnatuten dan bat leguez, barriro gorri gorri
eguinda, begui andi çabalacaz beguira jarri jaconean,
—Ez lotsatu, nescatilatchua, —jarraitu eban Tramanac— ez lotsatu,
garaian çagoz da. Auqueracoac çarie çuec bata bestearençaco.
Arrituric guelditu çan Mainasi bere barruco amesac icusi ta aguertu
eutsieçalacoan: Anjel, inoiz baino gueiago ta obeto nescatileari beguira.
—Ençun doçu cer esan daben? —itandu eutsan onec Mainasiri.
—Edocer gauça orrec —erançun eban besteac— lotsabague andia da ta.
—Bai, lotsabaguea da.
Ta auche da ipuina. Tramanaren esana lotsabaguequeria çan, baina
gure gazteoc eceben tcharçat artu.
Barrez asi ciran arrain salçaileac esan cituan itzen gaineco autuan.
—Ezpaguenqui lez —cinoan Mainasic— Anjel eztagola Tchanogorriren
alabearençat.
—cegaitic ez?
—çagoz ichilic: gauça asco gaitic ez. Erri guztiac eztaqui Antoni Errota-
gaz ezconduten çareana?
—Errietan, emacumien minean batez be, barritchuqueri andiac ibilten
dira. Neuc dinotsut eta sinistuidaçu, Mainasi: niri oindino inogaz ezconceric
etchat gogoratu.
—Ee? Eguia dinostaçu, Anjel?
—Egui eguia.
—celan, bada, egoten çara Antonigaz?
—Asco ascotan eznaz egon. ceugaz be banago.
—Baina nigaz beste era batean.
—çuc cer daquiçu?
Au ençutean, Mainasiri begui biac malcoz bete jacoçan, da Anjeleri bat
batera bereac arguitu. Baina gueiago itzic eguiteco asti bague, nescatileac,
tchalopetaco otzaracaz mutilchoac betic gora etocela icusi cituanean,
—Ene! Tchalopac etorri dira, ta aparia eguiteco oraindic, ama errecan
da ta —esan eban— da asi çan arin-aringa etcherunz, Anjeleri agur eguin
baric. Onec be eceutsan agurric eguin, baina bere artean esan bai:
—celan otu etchaco lenago aparia eguin baric eucala?
cer dinostaçu, iracurlea? Amesetan egongo çala gau atan Mainasi?
Jaquina ba.

46
Baina amesac ames içaten dira beti, itchurazcoac içan arren.

__________

chIV
NAIGABEAc

Sarri daquie gurasoac etcheco seme-alaben çorigaiztoa eguiten: batzuc


umeai çucembidea eracusten ardura baguecotchuac içan oi diralaco; beste
batzuc icasgarri oquerrac emoten deutsieçalaco, euren aurrean edocer gauça
esan edo eguinaz; onec norbere umearen utseguite ta grina tcharrac icusten
eztituelaco, beste batenarenac icusteco begui çabalac euquiarren; arec bear
dan orduan astinalditchu batzuc emoten ezteutsecielaco, aserre baric eta
euren onean dirala eracutsiaz; da, gueienac, semealabac bici bide barria artu
bearrean edo ezconguei dagoçanean, umien çorionari baino euren (gurasoen)
uste ta gogoari gueiago ta obeto beguiratu oi deutsielaco.
Alperric da esatea osoro ta gueiago ecinean maitetuten dituela euren
umeac. Ori danoc daquigu, baina, nire ustez, maitetasun guztien azpian,
sustrai barruan, biotz maminean, bacotchac norbere ondo-naia, norbere
buruaren maitetasuna idoroten dau bestienganacoagaz nastean, da gurasoac
be bai eurenean.
Orregaitic, seme alabac ezconceco egunetara elduten diran eretian,
gurasoac eztira euren guraria ucatu gura, euren gogo betecoa eztana eztabie
nai etchean, naiz da içan semien guraricoa, ona, adjutua, elizcoia, ta languile
maratza etchera ecarri gura dan mutil edo nescatilea. Ta guraso ascori gogoa
beteteco, dirua ta ondasuna içaten dira gauçaric onenac. Euren iritchiz,
etchejaunçacoac etchejaunçacoacaz ezcondu bear dira beti, maizterracaz
maizterretacoac.
Eguia da, semien gainean, Jaungoicoac eta Içaquiac emonico
aguimpidea dauquiela gurasoac, eurai jagoquela esonde ta eracusmen
çucenac emotea; baina eztabie aztu bear euren aguimpide ta esanetan
Jaunaren legueari ta seme-alaben onari beguiratu bearrean dagoçala. çarrago
diran aldetic argui gueiago euqui daroe, ta eracutsi daiela euren gogamena:
baina ez beti jarraitu eraguin, seme alabac errucarri içateco çori ta aguinean
ipiniaz.
Anjelen aita ta ama beste ascorenac leguezcoac cirean. Gure mutil onec,
bere barruan cerbait erabiliarren, eceutsan inori ecer esan, da Arrenobaten
oina sendatuten egoan bitartean, Sardinçarrec eta emazteac, emazteac batez
be, euren mutila lotsatia çala ta egundo berez etzala aurreratuco
gogamenduric, Antoniren gurasoacaz egon da arautu ebien gaztien ezconcea.
gueiagoco bague gaucea eguinda egoala uste içanic, atunetara baino len,
Donibanetaraco, ezconduco cireala çabaldu eben erri guztian, da etche bicitza
barriraco bearquiren batzuc eguin eieçala aguindu be bai, ichil isilic.

47
Antoni pocez çoratzen egoan. Etzan bera inoganaco maitetasunac
urtuco eban emacumea, Anjelegaz leguez beste edoceinegaz ezconduco
citzatequean, au baino gueitchoago içan ezquero besteren bat; baina,
Arranondon, mutilic eder da aberatsençat egoan Anjel, nescatila guztiac
gauçaric onena çala cinoen, da orregaitic egoan ain pocic Antoni, gauçaric
onena beretzat çalaco. Errico adisquide guztiac ondamuz beguiratuco eutsien
berari: oriche çan Antoniren gogamen bacarra.
Ençun daigun orain, Anjelec, Elgoibartic etorri çanean, Amagaz euqui
eban izquetartea. Aita itchasoan çan.
Amac. —Astia emon deutsugu, seme, ta onezquero cerbait erabaguico
cenduan.
Anjelec. —cer erabagui, ama, ceren gainen?
Amac. —Ori dinostaçu? Ezconcearen gainean ba.
Anjelec. —Aa!
Amac.—Guc u, ceuri bideac edeguiteagaitic, Antoniren gurasoacaz itz
eguin dogu, Antoni bera be prest dago, ta eztaucaçue abadeagana joatea
besteric. Ara ama on batec celango lanac eguiten deutsaçan seme onari.
Anjelec.—Baina, ama, nic ecer erançun ezpadot!
Amac. —Eta etzenduque erançun be eguingo. Lau ilabete bada gauça
onen gainean itz eguin neutsula, ta mutic ezteustaçu esan, da nic i... Beti
ezconguei egon bear aldoçu?
Anjelec.—Eznaz oraindino çarra.
Amac.—Baina ni bai, ta gure etchean neque asco dago emacume
bacarrarençat.
Anjelec.—Artu bei oguipeco nescame on bat.
Amac.—Etchecoa doçu nescameric onena, tchotcho.
Anjelec.—Ezcara ondo bici, ama? Bici gaitecen olanche, oraindino.
Amac.—Ta cegaitic eztoçu ezcondu gura Antonigaz?
Anjelec.—Eguia esateco, etchat biotzera sartu nescatila ori; arrotchoa
dala uste dot, apainduri çalea, lerdeneguia.
Amac.—Ta cer esango dabe gugaitic Antoniren gurasoac?
Anjelec eceutsan itaune oni ecer erançun. Bequian amarena berea çala
errua, baina eceutsan arpeguira bota gura.
Aita itchasotic eldu çanean, iluncho bilatu cituan ama-semeac, eta bere
itauneri «bai» edo «ez» besteric erançuten eceutsiela. Igarri eban nundic
etorrico çan iluntasunaren asierea, baina euren aotic ençutearren,
—cer içan doçue? —itandu eban.
Amac.—cer içango da? Gure seme oni arrotchoa irudituten eijaco
Antoni Errota, lerdeneguia, apainduri çalea. Lerdena içatea obea da corcoicha
içatea baino, ta apainduten bada barriz, bereagaz apainduten da: berac dauca
arec apaingarriac erosteco ta gueiagoraco.
Sardinçarrec semeagan ipini cituan bere beguiac, arec cerbait esango
ebalacoan. Anjel suaren garrari beguira egoan, ichilic.

48
Baeucan mutilac cer gogamendu. Alde batetic bere buruac cirautsan
tcharra çala gogocoa etzan emacume bategaz ezcondutea; beste aldetic
eceutsan bere amari naigaberic emon gura; ache çan bene benetaco estualdia.
Sardinçarrec barriz, gauça guztien gainetic etcheco baquea ta semearen
ona gura eban. Eguia, bera ibili çan, aimbeste bidar, ardanteguico lagunai ta
tchalopa barrucoai esaten, Antoni Errotagaz ezconcen jacola semea, ezconça
ori gauça andia çalacoan; baina etzala ezconcen esateco be laster jarrico çan,
alan bear içan ezquero.
inoc aoric ecebaia edeguiten icusita guero.
—Ia ba —esan eban— guc u, Anjel, eguin doguna ceure onagaitic eguin
dogu; baina ceu çara ezcondu bear doçuna ta ceuc gura ezpadoçu...
Amac, negarrez.— Auche da ordaina! Beragaitic buruausten jo ona ta jo
orra ibilita, auche da ordaina!
Amaren ganorabaguequeri ta bidebagueco esateac min andia emoten
eutsien Anjeleri. Ecequian cer esan, ecequian estualdi atan nundic urten.
Beguiac itchi ta ezconduco çala esateco be baegoan. Azquenean, egonaldi bat
eguinda,
—Ona da —itandu eban— norberac nai eztabela ezcondutea?
Aitac.—Ez, tchotcho, ori ez. ceuc gura ezpadoçu, len be esan dot eta...
Anjelec. —Nic badaquit esquer asco çor deutsiedala neure gurasoai ta
esquerbaguea eznaçala uste dot: euron mendeco nago, ta euroc aguindu ta
gogo baric ezcondutea ona dala esan ezquero, ezcondu be bardin eguingo
nitzateque; baina ezta ori neure guraria gaur beinçat, eta nire iritchia da
luçapena emotea Antoniren gurasoai. Olan eztira euroc inogaz tcharto
gueldituco ta nic arnasea euquico dot.
Aitac.—Ondo esan doçu, seme, ederto. Goacen orain errosariora ta ¡biba
la pas! Andrea, ipini eiqueguçu gaur apari on bat.
Amac eceban gueiago ecer esan. guiçon biac joan ciran eliçara. Andic
urtetean, gure mutil oni, aparitara eioala, «Anjel» deitu eutsan cale
bazterchuan eliz-çapia tolostuten egoan emacume gazte batec.
—Ola, Antoni, —erançun eban mutilac.
—cer barri? Noiz etorri çara?
—Gaur arratsaldean.
—Ondo?
—Bai, sendatu naz.
—Eliçan icusi çaitut eta itanduteagatic urten deutsut bidera.
—Esquerricasco.
—Ta? Ecer esan deutsue etchean?
—Bai.
—cer deritchoçu?
—Oraindino eztogula olangoric bear.
—Ee! cegaitic? Donibanetaraco ez? Noizba?
—Eztaquit noiz.
—Eztaquiçula noiz?

49
—Ez.
—guitchi gora bera bez, guiçona?
—guitchi gora bera bez.
—çoratuta alçagoz? çuc eztaucaçu ezconceco gogoric.
—Oraindino ez.
—Oraindino ez? Neuc be ez ba... Nai baneu çu baino obeac badaucadaz
edonoiz da edonun.
—Euquiçuz ba, emacumea. ceinec esaten deutsu ecetz?
Onembestegaz aldendu cirean nesca mutilac bata besteagandic: azcar
nescatilea, batbatera esnatu jacoçan quirioac emoten eutsien bicitasunagaz,
aserre ta muquer, etche bazterrean negar eguitera, errico mutilic ederrena
beretzat ecegoalaco; baina calearen erdian quezca baguecoaren ancera
aguerceco ustean, berac itchi ebala mutila esateco asmoagaz: Anjel, astiroago,
amaren bildurrez, baina pocic, gurasoac ipini eutsien locarria ain laster
urratu ebalaco. Eceban uste berac alango guertaldiric ordubete lenchuago.
Bear bada gurasoai aurre arcea etzan ondo eguina içango, baina cer eguingo
eban ba, gaucea escu artera etorri jacon ezquero?

__________

chV
USTEGABEcO JAçoERAc

Antonic baino negar mingotchagoac eguin cituan Mainasitchuc.


Ecequian onec cer igaro çan Anjelen etchean, au etorri ta urrengo goicean
goiz, bera, Mainasi, Bilboraco çalpurdian sartu çanean. Ençun eban lenago,
Anjel Elgoibarren egoan artean, au ta Antoni laster ezconcen cireala. Ecin
sinisturic, alde ascotan itandu eban eguia ete çan albistea, ta alde guztietan ao
batetic cirautsen baietz da baietz: gauça ciurra çala. Antoni ta Anjelen
gurasoac eurac ciran barri ona toqui guztietan çabalduten ebenac. Artoberoc
cinoanez, Sardinçarrec be tchalopaco guztien aurrean autortu eban.
Lenagaz gainera asco argaldu çan Mainasi: bere buruan erabilçan
gogamen tamalacaz da biotz barruco naigabe saconen indarrez, oso uldua
guelditu çan gaichoa. «cetaraco —gogoratuten jacon— cetaraco esan eustan
Anjelec niri Erriberaco mailetan esan eustana? Neure lepotic barre
eguitearren? Ai orduan bilatu ezpaneu! Eceban jaquingo gaur daquian beste.
Ai, tchatchala burubaguea ni! Negarrez eninçan ba asi, Antonigaz eceucala
ecer ençun neutsanean? Dana igarri eustan orduanche. Aimbeste urtean ondo
ichilic euquitaco gaucea...! Orain Antoniri esango deutsa ta laster jaquingo da
Arranondo guztian. cer lotsaria! cer barriac eguingo dituen orain nire lepotic!
Ez, ez nau ni emen gueiago inoc calietan icusico, Bilbora joango naz nescame,
anche ezcutauco dot neure burua ta eznaz gueiago Arranondora etorrico. Ta
nic, çoruonec, cer poça artu neban bere biotza catigau baric egoala
jaquiteaz...! Ez cirudian guçurtia ba, baina»...

50
Lortu eban celambait gurasoen baimena ta bajoian Bilbora. Amac eta
Josepac lagundu eutsen çalpurdiraino. çalpurdi barrura sartu baicen
lenchuago, Josepac belarrondora esan eutsan:
—Atzo etorri çan bera, ezta?
—Bai.
—Icusi doçu?
—Bai, besteagaz. Bart, calearen ercean egoçan biac, aurrez aurre.
Jaungoicoac adu oneco ta çorioneco eguin daiçala.
Eceben gueiago itzic eguin. Bularraren contra Mainasi estutu, malco
gori andi batzuc igorci, barri onac eta laster bialceco sei edo çorci aldiz esan,
çalpurdia bidearen jira batean estaldu çan artean egon, bidezcoari sudur
oialac agurca, ta negar ondoco arnasestuagaz banatu cirean euren etchietara
Josepa ta Mainasiren ama. «Ori burubidea artu dau —cinoan onec— ori
burubidea artu dau neure alabeac, irabaci eguingo dabela ta! Jaungoicoac
daqui cein etchetan içango dan, celan beguiratuco dautsien da cembat negar
eguin bearco daben. Jesus, Jesus! Naiago neban baimenic emon ezpaneutsa.
Esquerrac bera pocic doanari».
Pocic! Ecequian asco bidezcoac eroiaçan naigabe ta çotinac.
Bilbora eldu çanean, arranondotar eçagun bat eucan arec Atchurico
guelunean çain, da beragaz batean, beti erri andietan oituric dagoan
emacume baten ancera, gueluneco guiçon da emacume narrasen deadar.
esquince ta morroiquinceari jaramon baric, calietan cear joan çan aurretiaz
bilatuta eucan etchera.
Andic jaquin eraço eutsien amari ta Josepari guztizco toqui onean
egoala ta ez beragatic quezcatan egoteco.
Alache çan. Berezco arguia eban Mainasic gauça danac errez icasteco,
oso apala ta beguiratua çan, lenengo egunetic asi çan berari jagocoçan
eguinquiçun, arlo edo araço guztiac alebanic ondoen eguiten, da beren nagusi
ta etchecoandreac icusi ebenean nescatilea ain azcar, cinço ta gogotsua, ain
leun, garbi ta itchura ederrecoa, etzirudiala nescametaraco jaioa cinoen, da
begui biac emongo eusquioeçan pocic.
Nagusioc guztiz cirean elizcoiac, eta egunero, goicean goiz jaguita,
meçatara joaten itchiten eutsien, çorcian bein autortuten çan, euscaldun
abade on baten oinetan; amabostetic amabostera, jai arratsaldetan, urten oi
eban edo eliçara edo itchasaldera, beste bideric eceban icasi gura ta. Benetan
egoan ondo, ta nescame içatecotan, eceuquean egundo etche atatic beste
batera urtengo.
Arratsalde baten, çaldi-mandoen indarrez burdin aritic ebilen burdian,
Ondarcetatic Bilbora etorrela (oraindic tchimist-indarric ecegoan orretaraco,
Bilbon), Arranondoco guiçon biçardun bat bilatu eban burdi barruan:
Indianoa.
Norbere lurretic campoan bilatu ezquero, naiz da errian agurric eguin
ez, arpegui ona ipinten jaco erritar bati, ta alan, Mainasic eta Indianoac,
guztizco arrera ona eguin eutsien alcarri, ta biac, bata itaunga ta erançuten

51
bestea, Arranondoco gaucen gaineco jardun luce batean asi cirean. Mainasi
çan itaunle, berac nai eban aritic eruaten eban jarduna, ta ain buru-ta-biotz
arlotu cirean euren autuan ece, eceri be jaramon baric, ez bide inguruco
burdin lantegui quetsuai, ez Ibaiçabalgo oncite ugariai, ez gora ta bera oso
astiro eroieçan gabarra astun beteai, ez edonun aguiri ciran guiçadi
çamatzaileai, ez burdi barrucoen barregarrizco esanai, ez Bilboco sarreran
egoçan jauregui barri ederto apainduai; eceri beguiratu baric, ecer icusi baric,
uste baino lenago eldu cirean çalpurdia gueldituten çan caleraino Indianoa ta
Mainasi.
—Nun bici çara? —itandu eban guiçacumeac çalpurditic jatsi ciranean
bereala.
—Emenche bertan, aurreco etche onetanche.
—Naigabe dot.
—cegaitic?
—ceuri apur baten aconmpainatea gura nebalaco.
—Esquerricasco. Etchatorquit ondo çulango lagunic calean. ce esango
leuquie? Banoa.
—çagoz pisca bat. Dos de Maioco corridac icustera etorri naz ni, ta
alcarregaz joan bear dogu biarcora. Neuc artuco deutsut biletea, Maçantini da
primer espada, guztizco toriadore abila.
—Jesus, Mari ta Jose! Ezta... Esquerricasco. Eznaz cecençalea. Agur,
eztaucat astiric egoteco ta, Arranondon gurecoric icusten badoçu, goranciac.
Bideco laguna aoa bete aguinegaz itchi ta, sartu çan etchera Mainasi.
Indianoa egon çan, etche ari beguira, ordu laurenean bai, bere artean
esanaz: «arrano-arranoa, oriche da nescatila ederra dagoana Mainasi».
Andic egun batzuetara, nagusiençaco eioaçan escutitzen tartean,
Mainasirençat eldu çan beste bat. «Niretzat ete da», esan da, bi edo iru aldiz
beguiratu eutsan estalquira. Aots edo letra andi oquer batzucaz Maria inasi
Iraçabal, Estupa, lumero 6, Bilbao, cinoen estalquiac. Eregui eban jaubeac
escutitza, ta ara emen cer eucan barruan:

«Arranondotic 18...co Maiatzaren 7-an.


Iraçabalgo Mainasitchuri.
Mainasitchu neuria: Anchinatic beguiratuten neutsun ondo, luçaroan
çaucadaz neure biotzean sartuta, aspaldietan nerabilen ceugaz egoteco gogoa;
baina çugaz itz eguiteric eztot içan joan dan jaiegunerarte. Orduan be
eneutsun esan neuc gura nebana, ta orainche escutitz onen bitartez dinotsut.
Ezconguei nago ta ezconceco ustean nabil, neugaz pocic bicico dan
lagun baten bila. Beste ascoren artean ceu auqueratuten çaitut: ceu içango
çara niretzaco lagunic onena. Ezta alan, Mainasi?
Ia berroguei mila oguerleco daucadaz, Bancoan ondo gordeta: ni ilten
naçanean, ceureac içango dira danac, eta bitartean, eurac emoten dabenagaz
bicico gara bioc ederto. Erançun daidaçu baietz da ceruan sartuco doçu
escuac munga dagotsun

52
Egurbideco Joche Antonio».

Arrituric guelditu çan Mainasi escutitz au iracurtean. Etchacon inoiz


berari alango gauçaric otuco, ezta, ezta. . . Bere bila Egurbideco Jose Antonio,
biçardun baserritarra, Indianoa! Ecin ceitequean sinistu. Andiqui bila etzan
ba ibili? Jaquin içan baleu aurreragoco domecan!...
Mainasic jaquin eçarren anchinatchutic beguiratuten eutsan begui
onacaz Egurbidecoac. Eguia da, andiqui etchetaco alaba bateri baino
gueiagori itz eguindacoa çan gure mutil çarra, euracandic ecezco biribilac
arturicoa be bai, baina beti euqui eban biotz bazterrean toquitchu bat
Mainasirençat, eta andiquiric içan ecean... Ezcutuco uste ori eucan
Arranondon; baina Bilbon icusi ebanean ain polito jancia ta ederra, urretic
eçagutu ebanean bere izquetearen soinua, egoquitasun barriac idoro eutsaçan
nescatileari, etche andico alabaric onena baino obea iruditu jacon bera, ta
orregaitic berealaco escabidea, besteren bategaz lotu etzedin Mainasi.
Orain icusi daigun nescatileac Indianoari emon eutsan erançuerea:

«Bilbon...
Egurbideco Jose Antoniori.
Neure jauna: Esquerricasco, baina etzaitut bear. Berroguetamar urte
inguru euquico doçuz onezquero: çarra çara niretzat. cristinau otza ta
euscaldun badaezpadacoa çarean ençutea dot: ortic be ezquinaque ondo
etorrico.
Gordeiçuz, bada, ceure diruoc beste batençat, eta parcatu eguioçu bere
gordinqueria
Iraçabalgo Mainasiri».

Ondo eguin eban onec alan erançutea? Nic neure aldetic eztot ecer esan
gura. Olango gaucetan biotza içan oi da aguintari, ta biotzac bere legueac eta
bere eguitadeac daucaz. Daquitana da erregueri be Egurbidecoari leguez
erançungo eutsala orduan Mainasic. Bere erreguea Anjel çan: eceban
besteren bearric.

__________

chVI
ALDERDI ARGALETIc

Min andia emon eutsan Indianoari Mainasiren erançuereac.


«Asco da guero —cirautsan bere artean guiçon orrec, Mainasiren
escutitza artu ebanetic laster— asco da famili bearsuco nescame pobre batec
nire aberastasunari ez beguiratutea... çarra naçala ni! Oriche da guiçonari
arpeguira emoteco arraçoia! inoiz bein acordau jataz neuri be neure urteac:
icusi ditut, naigabez, ispiluaren aurrean nagoala, becoquico cimur da

53
arpeguico biçar batzuen çuritasunean; baina olango gauçaric etchaco inori
esan bear... ¡Sin educasión! Neuc eracutsico deutsat ari. .. Nic eztot gura
çartasunaren gomutaric. cetaraco da edadeac bere atzetic dacarçan eritasun,
gaicho ta eriotzeagaz gogoratuten egotea? Berez be badatoz bai olango
pensamentu gaiztoac, gueiegui, ta naicoa garraztasun emoten dabie.. . Olango
contuac aztu eguin bear dira cerbait ondo bici içateco, ta orregaitic etchat
gustetan gaichoacana ta entierroetara joatea. Gustoco personac ezleuquie
joan bear egundo... Beste gauça bat da erromeri ta bodetan ibiltea!... Ta noiz
celebrauco ote dodaz neure bodac?... Egui eguia neure buruari esateco, ez naz
gaztea, ez; baina ezconduten dira çarragoac amaica... —cristinau otza naçala,
gainera, ta bada ezpadaco euscalduna! inusentea! cer dauca orrec cer icusi
ezconduteco edo ezcongai egoteco? Au ecin leique Arranondon esan, baina
eztira bici asco munduan ondo ederto, Jaungoico baric? cetaraco dogu guero
Jaungoicoa?... Ta cer gaucea euscaldun içatea! cer costumbreac eurenac!
Artoa jan, soquila jo ta inoc eztaquian lenguajean itz eguin, Ameriquetan
icusi ditudan salbajeac leguez, guitchi gora bera. Oriche da emengo
baserritarren bicimodua: oriche içango çan neurea, mendi tartetic urten
ezpaneu. Ta bicimodu ori maitetu! ¡Parese mentira!... Abadeac dauquie
culpea, abadeac. Eurac dabilça beti emengo abueloen uso costumbreac
conserbau bear dirala deiezca; eurac eidinoe eznaçala ona eliçara sarcen
eznaçalaco. Eçagun da bai arguiçari jaleoc ni lez estranjerian ibili eztirana.
Nic aina lur icusi balebe, jaquingo leuquie ilustracinoia dauquien guiçonac
eztirala joaten elicetara... Lastimea da Mainasi lango nescatila bat abadien
esanera egon bearra, lastima andia. quenduco deutsadaz nic elizquerioc nire
escuetan jausten bada. Ta jausico da. cegaitic ez? Maitetasunaren eztena,
biotzaren erdian, gueroago ta biciago daucat, cirica-cirica, ta eguin bear dot
cerbait. Mainasiren biotzac gaztelu sendoa dirudi, baina badaquit nun dagoan
gazteluaren alderdi flacoa, badaquit, eta alderdi orretatic sartuco naz
gazteluan. Bai, Jaungoicoac gura badau, Jaungoicoric eztago baina».
Esan da eguin. inoiz ez da egun atan, Indianoa, egualdi tcharrari
arpegui ona ipini oi deutsienen guisa, barrez barrez, Tchanogorriren etchera
joan çan ilunabarchoan.
Tchanogorric musquilea eriola eçagutu eban Jochantonio;
Tchanogorriren emazteac amaica bidar erosi eutsan iru errealeco egur
tchortea emparançan; baina guero, Egurbideco mutil ori, campoetan ibilita,
Arranondora barriro aguertueran, andiquiacaz batu oi çan beti; ta D. Jose
Antonio esaten eutsan erri guztiac.
Tchanogorric eta emazteac gure janci apaineco baserritar-çalduna,
urrezco catedun guiçona, etchean icusi ebenean, ecequien beragaz cer eguin.
Emacumea, çarrapastaca, eçarlecuric onenaren bila ebilela,
—Baina, Jauna, cer dacar gure etche çarrera berori lango guiçon batec?
—itandu eutsan Tchanogorric.
Indianoac.—Niri ez çuc jaunic esan. çuc niri seme esan bear deustaçu.

54
Tch. eta E., concortuta. —cer dino, Jauna? Seme? celan içan leiteque
ori?
I.—celan? Era batera bacarric. Etchaçue gogoratuten?
Tch. eta E., alcarri beguira. —Ez... edo bai... baina... ori..
I.—Ecin leiteque? Eceusquidaçue emongo Mainasi emaztetzat?
Tch. eta E. —Baina badaqui berorrec cer esaten daben? Ondo ulertu dau
escabidea? Gulangoacaz berorren burua bat eguitea...
I.—ceuec gura badoçue beinçat...
Tch. eta E. —Guc bai, Jauna, guc bai pocic.
I. —Bada Mainasiri esan eiqueoçue.
Tch. eta E. —Bai Jauna, ta berorrec be, esan beio.
I.—Nic esan deutsat.
Tch. eta E.—Eta?
I.—Eznabela gura erançun deust.
Tch.—çoro arraiua!
I.—cein?
Tch. —Neure alabea, Jauna, neure alabea. Eztaquie gazteac oguia
irabazteco cembat icerdi bota bear dan. Berorregaz ezconcen bada, oguia
içango dau.
I. —Nigaz ezconcen bada, seinora içango da Mainasi. Ia berroguei mila
oguerleco daucadaz nic.
Tch. eta E. —Ee?
I. —Ia berroguei mila oguerleco.
Tch.—Jeseuus!
E.—Ecin contau ala diru!
Tch.—Ez bei bildurric euqui, Jauna. Nire alabea berorregaz ezconduco
da, berorrec gura badau.
I. —Nic gura dot ba.
Tch. eta E. —Guc be bai, ta ezconduco da.
I. —çuen escuetan gueldituten da nire escabidea.
Indianoac oso alai urten eban Tchanogorrinetic, bere artean esanaz:
«neurea da, diruac edeguiten eztaben ateric eztagota».
Tchanogorri ta emaztea barriz tchotchinduric egoçan. Aberatzac içango
cirean, guztizco aberatsac. Nai aina jango eben, nai aina edan, gura aina lo
eguin, da lanic baperez. Etzan içango gueiago gaberdian jaguiteric, etzan
içango besigutara edo atunetara joan bearric: besigu ta atunic onenac etchera
ecarrico eutsieçan aurrerancean. Atuna ta besigua? Baita oquela çati ederrac,
ardao çar ona ta tabacoric indarsuena be. Ache çan erea! Neguan jaca-gona
bigun lodi berogarriac jancico cituen; udan, auqueraco oial mei çuritsu argui
ta garbiac; egunero ençungo cituen meçatchu bat edo bi, iluncean joango
ciran, biac alcarregaz, Antiguaco Ama maiteari esquerrac emotera, ain
çarçaro ona jaditchi eutsielaco.
Euren lenengo çoroaldian, albiste ençungarria erri guztiari esateco
gogoa etorri jacoen, baina guero, gauça guztiac orapilotu artean ichilic

55
euquitea obeto içango çalata, egun batzuetan ichilic euquitea erabagui eben.
Deitu eutsien Josepari, escolaua leguez, escutiztcho bat eguitera, ta atean
sartu orduco asi jacoçan senar emazteac:
—Josepa, çuc be gaur gueugaz batean poztu bear doçu.
J. —cer dala ta?
Tch. eta E. —Mainasiri escutitz bat eguin bear deutsaçu barri on bat
emonaz.
J. —Baina cer da bera?
Tch. eta E. —Guc be ecin sinisturic gagoçan albiste çorionsu bat.
J. —Esaidaçue ba ia cer dan.
E. —Ara. Eçagututen doçu Egurbideco Indianoa, D. Jose Antonio?
J.—Araco agure motroilo ganorabacoa?
E., arpeguia cerbait ilunduric. —Emacumea, ezta oraindino ain agurea
ta guitchiago barriz motroiloa.
Tch. —Ta ganorea, Josepa, ganorea dirua da.
J. —Ganorea dirua? Noiztic ona?
Tch. —Anchinatic eta beti... ta orrec dirutza andia dauca; gure etcheac
artu ecin ala bai.
çorrozqueri bician cerbait erançuteco gogoa etorri jacon Josepari, baina
bere lagunaren gurasoac cer eterabilen jaquingureac atzeratu eutsan minaren
ercean eucan esaquerea.
Tira —jarraitu eban— arguiratu daidaçue ipuin ori, ta Indianoaren
diruacaz nundic daucaçuen cer icusia.
Tchanogorric, barruco eztitasuna ecin gordeta, irribarrez, lurrezco pipa
motza atzazcal lodiacaz beteaz:
—Eiçu contu D. Jose Antonioren diruac neureac dirala.
Mainasiren ama, beso biac bular azpian curutzetuta, beguira jaocon
Josepari, onec ce arpeguiquera ipinten eban icusteagaitic.
J. —Ecin dot ulertu ori celan içan leitequean.
Tch. —gueure alabea D. Jose Antoniogaz ezconduta!... Berbera etorri
jacu, emenche egon da, berac esan deuscu Mainasi nai leuquiala emaztetzat.
J. —Baina Mainasic eztau naico senarçat Egurbideco agurea.
Tch. eta E., batera, aserrezco arpeguia ipiniaz:
—cegaitic ez?
J. —Burutsua ta ona ta biotz andicoa dalaco Mainasi, ta biotz, buru ta
Jaungoico bagueco guiçon bategaz ecingo litzatequealaco ondo bici.
Tch., aserre andiagoan. —Ta ceinec esan deutsu ceuri buru ta Jaungoico
baguea ta biotz gogorreco guiçona dala D. Jose Antonio? inoren ona ecin icusi
daben doilorren batec, satorraren ancera edonori azpiac janaz bici dan ozquil,
salatzaile, guçurtiren batec. Eleuzquit neuri arpeguiz-arpegui esango.
E. —Ta, Josepa, cer da burutsua içatea, cer? Etchera datorquigun
ondasuna leiotic bera jaurtitea? çulango escailu burubacoa içango litzateque
Mainasi be, ezcondu guraco ezpaleu...

56
J. —Etzaitece aserratu, baina eztau guraco ba... Ezta naicoa nic esatea,
berac erançungo dau.
Tch. —Ba, ecezcoric erançuten badau, eztau gurean gueiago ancaçurric
sartuco.
E. —Ori ez orraitino.
J. —Paperic eta lumaric badaucaçue?
E. —Ara or: beco andreac emon deuscuz.
J. —Ia ba, eguin daiogun escabidea.
E.—Baina dana ipinico deutsaçu guero.
J. —Dana.
E.—Ezteila burubacoa içan.
J. —Bai.
Tch. —Seinora içango dala.
J. —Bai, bai.
E. —Gure çarceari beguiratu daiola.
J. —Baita.
Tch. —Ondamutsuen esanari ez jaramonic eguiteco.
J. —Baita.
E. —çoriona etorrico jacula.
J. —Dana, çuec dinoçuen guztia... ta cerbait gueiago.

__________

chVi
JARDUN-ETchEAc

Emacumeac, bicico badira, jarduna nai ta naiezcoa dabie.


Orregaitic bilatu oi ditugu beti autuan, edocein aldetan da edocer
aquiaculagaz.
Iturrian, buruco edarriaren çabunac ecin çainduric eta sudur aurretic
bera ta becoquian cear, ituchuraren irudira, ur tanto lodiac datorcoeçala;
erosquetaco emparançan, etcheraco bear diran elicaturac erosita guero,
otzara çamatua, besoac eten arteraino, ecin jasoric dindilizca dauquiela; nasa
gainean, euren umeai bularra emonaz, edo calearen erdian çabal çabal,
bidezco guztiai bide-aritic ibiltea galeraçoten dagoçala; errecan, elizpean,
etcheaurrean, leioetan; goicean, arratsaldean edo gabaz, asti apur bat
dauquien tarte danetan; bic edo lauc, ichilic edo deadarca, deadarca sarri, itz
eguin bear dabie edocetara ta edonun, noiz nai ta edocergaitic.
Norbait inora joan bada, beste norbait errira etorri bada, urlia errico
guiçona edo emacumea erbestean icusi badaue, galanta badago, gaichoric
badabil, eztul tcharra badauca, alborengoa badau; auçoan jaiotzea, ezconcea
edo eriotzea guertau dalaco, jaiobarria aitaren edo amaren itchuracoa dalaco,
orco edo ango nescatileac ezconsari ona daroalaco, gorpuari olango edo
alango iljancia ipini deutsielaco; goico ta beco bicilagunacgaitic, tchalopa

57
jaubeagaitic, eracusleacgaitic, osaguileagaitic, udaletcheco aguintariacgaitic;
tchancame, tchotchapaindu, buztanicara, diruçale, andinaico, coipelustre,
equin beti ta eraguin mingain çorrotzari. —Jaquingo leuquie barri edo albiste
bat lurpean gordeta egongo balitz be, ta usqueria içan daroe naicoa luçaroco
jardun gogotsuetan egoteco.
Orretaraco, guiçonac euren batzar-toquiac dauquieçan irudira,
emacumeac be baditue euren jardun-etche jaquinac.
Lenago, oraindic ez ancina, udaco jai arratsalde ta neguco eguzqui
orduetan, etcheco atarian eguin oi cituen bileratchoac, lauciri laumaricoac
oguetamaican jocatuaz edo batac bestea orraztuten euen bitartean, cerren
bitarte orretan be ecin dira ichilic egon Arranondoco emacumeac... beste
lecuetaco guztien ancera. Gaur eztira aimbeste icusten atarietan, baina ecin
itchi daroe gabeco jardun-etche auqueratua, batez be neguan. celan ba,
sucalde batean danac inguratu ezquero, beste guztietan egurra ta arguia
aurreratuten badira?
Ta esan daigun euren goraldiraco. Aurreratute orretan Euscalerrico
emacumeric gueienac mutilac dira, ta orregaitic, guiçonac, irabaci aldietan,
ardantegui edo sagardanteguian bear baino erreztchoago tchampona emoten
dabien bitartean, emacumeac ascotan oidabilz buruausten, tchamponari
nondic iraun eraguingo edo tchacur tchiqui bat gueiago celan irabaci edo
ataraco. Baina gauceari iraun eraguiten edo diruari ondo beguiratuten
Arranondoco emacume cinçoari eruango deutsanic ezta inun jaio. Ori bai,
eralgui ta çabalduco daue itza ugari, imilaunga edo iminaca; baina ez diruric.
Diruric ez eralgui, batu albada. Esangura andiacaz joaten dira batzarretara,
baina beti doiaz esculan, araço ta irabazbideren bategaz.
Eztaroie gaur nire ume-urte goçoetaco ardatz, goru ta mataçuzquiric;
eztira orain Arranondoco escaratz sucaldeac sapio, mulo ta amucoen autsagaz
loituten; ezta inun icusten ez mataçaric, ez ardazquetaric eta ez arilquetaric,
eta ezta ençuten be niri aimbeste ames eraguiten eustien lamina ta sorguinen
ipuin itzal bildurgarrizcoric. Orreic gauçoc, sainez beterico crusailu balz
coipetsuaren egunetaco ecanduac, joan ciran betico, beste oitura gomutagarri
asco joan diran taiuan. Gaurco egunean andrazcoac batzarretan daroien
cereguina, sarea edo galcerdia içan oi da, edo gona, praca ta atorra çarren
arabaquintea.
crusailuaren egunac ancina joan ciran, baina oraindino, gure
andrazcuoc, sucalde bacotchean argui motel bat euqui daroe danençat,
merquiena. Ezta gueiagoren bearric sarea edo calcerdia eguiteco, muticoaren
atorreari aitaren çarrenagaz idun, escutur, mauca barriac ipinteco;
senarrarenari arratadaric andienac josi ta paparrean soin-ale bat edo bi
eçarteco, ta nescatoarençat, amaren goneari aloz batzuc artu ta guerria
cerbait estutuaz, gona polit bat eguiteco. Eztala ona içango? Tramanaren
alabac eceuen oberic euquico jaio ciranetic amabost urterainocoan.
Batzarrean batu ondorean errosarioa esatea da lenengo eguin daroen
lana. Lan lucea: nic eztaquit norainoco Aita gure ta Abe Mari-en errescadea

58
esaten dauen azquenean, bidietan da itchasoetan dabilçanacgaitic,
gaisoacgaitic, il çorian dagoçanacgaitic, etchean il diranacgaitic, aide ta
eçagunacgaitic, Garbitoquico Arimacgaitic eta neque preminetan dagoçan
beste ascogaitic.
Danac aspertu baric jarduten dabie lan luce done orretan; Tramanac eta
Brichec be bai, bada, cer esanic be eztago, olango bilaldiac egoçan toquian,
Tramana ta Brich içaten ciran nagusi edo etchecoandre, biac etche banatan.
Etziran çorro bateco urunac.
Eta inoc eceuquean esango, Tramanori arrenetan egoanean, nasaco
Tramana bera çanic; ain samur-itchuran eguiten eban arrena, goi goitico
deadar me ta erdi negarrezcoan, catuaren aueneco miauaren irudira, baina
guero, errosarioa esandacoan, biurtuten çan bere betico senera; goi-goitic be
beraino erasten eban, eztaquit nic celan, bere itza, ta loditu, sendotu ta
garraztuten jacon berealaco batean. Errequisto bico orgainua eucan eztarrian,
bere lagunac cinoenez.
Arrenac amaitu ondorean asten ciran lagun urcoai narrua quenceac, eta
orduan eracusten cituan bere grina gaiztoac gure atso çabal onec.
Berau joaten çan etchean, gau baten, errico gauça guztiac goicoaz bera
ta azpicoaz gora erabili ta guero, nor edo norc itandu eban:
—cer eguin çan Mari Errotaren ezconceagaz?
—Eztaquigu. Galdu eguingo çan edo... Ichilic dagoz beinçat
Sardinçarrenecuoc.
—Ondo bero ebilçan ba eraldi batean. Beste cerbait egongo da or. Mari
Errotac esan ei dau...
—Mari Errotac edocer gauça. Gurasoac bai, Anjelen gurasoac ibili ciran
beroric; baina semea guztiz otza eida olango gaucetaraco.
—Otza, e, otza? Antonigaz içango da ce, neuc icusi dot inoiz besteren
bategaz ondo gogozcoa.
—ceinegaz?
—Mainasigaz.
Onetan, bilaldira besteac baino beranduago eldu çan atsotchu batec,
albisteric onenaren jaubea bailirean, bere burua jaso ta escuari eraguinaz,
—Mainasi! —esan eban— Ai enetchoac! Mainasic orain gora
beguiratuco dau. Ecer eztaquiçue?
—Ez.
—Bada ecer ez içatea içan leique, baina niri gauça bat otu jat.
—cer dala baina?
—Atzo iluncean Egurbideco cimarroia Tchanogorrinera joaten icusi
neban.
—Indianoa?
—Bai, ta berac urten da laster, Tchanogorriren andrea, poz itchura
andian, Joseparen bila ebilen, Mainasiri escutitz bat eguin bear eutsielata.
Ortic artu neban atzo susmoa, ta gaur, Tchanogorriri barri onac daucaçan

59
itandu deutsatanean, baietz erançun deust, guztiz onac. Eztot astiric içan
gueiago jaquiteco, baina...
—Aita ta semea ta!... Apetaldia da! Icustecoa içango litzateque.
—Icustecoa, esatecoa ta ençutecoa. Egundo olangoric!
—Oriche da açartona!
—Açartona cergatic?
—Ia ba, miloi bat baeidauca cimarroi orrec eta...
—Miloi bat! Aunçaren gaberdico eztula da!
—Ta miloiagaitic cimarroia edo içurde ustela artu bear da senarçat?
—Ja jai! Içurdea ostera? Benetan, aren lepo lodi balçac içurdearen anz
pichcat badauca. Baina oraindino itchurazco guiçona dagotsu.
—Itchurea bai ta quemenic ez. Orreic, Ameriquetan içandacuoc,
osasuna galduta etorten dira. Suldarrez beteta eidauca gorputz guztia, ta
gainera guibeleco gatcha ta cunçurrunetacoa be baeidaucaz. Eztabil ba beti
cestuaco ta çaldibarco urac edaten?
—Bai, ta orregaitic itchi eben Aceritchuneco Petrac eta Birigarroneco
Micailac, ez diruric nai ecebelaco.
—Ezconceco gogoaren biçarra dauca agureac.
—Ta lausotasuna andia ari alabea emon gura deutsienac. Ainguerua
lango nescatilea judioac baino oquerragoco guiçonari!
—Ori da bildotsa otsoaren auan ipintea beste.
—Icho, icho, eztaquigu gauça ciurric eta!
Baina etzirean ichildu. Bai cera! Ecin eben. Ain çan albiste ori
jaquingurearen esnagarria ece, ençun ebenetic eta biguirea amaitu arteraino,
bera içan çan gau ataco jardunguei bacarra. Erruqui baric astindu cituen
Indianoa ta Mainasiren gurasoac; ecin gueiagoan mutildu, bilostu ta
barregarritu cituen irurac.
—Icustecoa egongo da —cirautsen— Tchanogorri balaunetarainoco
lebiteagaz! Da emaztea sedazco parpailadun soineco luce lucea janciric?
Tramanac jasoco eutsan atzetic, caleco autsetan loitu etchaquion. Ja, jai!
Amona mona se quera.... Indianoa barriz itzain ibili eiçan Ameriquetan, ta
andic etorri ezquero be, çaldun jancia euquiarren, itzaina baicen besteric
etzan. Baina arroa andia, bizturico çorri guztien senera. Eceiequian bearsuari
arpeguiric emoten, da aurreragoco egun batean, Tramanaren agurrari muu
erançun eieutsan... Eceucan Mainasic lan macala izquetan ari eracusten Da
Aitearen eguiten gainera, ecequian da.
Besteac baino cençun gueiagocoa edo biotz obecoa çan andrazco batec.
—Gazteac —deitu eban azquenean— larreguia be larregui da ta itchi
daiogun gauça orri baquean, eguia dan edo ez jaquin arte bada be. Onec
Tramanonec nastuco leuque...
—Ee? Nic orain? Nic ecarri aldot albistea?
—Ez, baina ceuc ciricatu doçu gueiembat eta ceuc esan doçuz esatecoric
andienac.

60
—Ondo eguin dot, eta albiste orrec eguiac urteten badau, obeac ençungo
ditue, arpeguiaren aurrean esan da.
—Baina beti içan bear doçu?...
—Bai, beti, Tramana tcharra dalaco, ceuec be etzara onac baina. Ez,
ceuec bez. Tramanac emen tcharria ilten dabenean, ceuec egoten çarie
tcharriari anquetati eutsica, ta ceuec jaten doçuez guibel-odolosteac.
—Ba danoc eguiten dogu tcharto, cerren ezquenduque lagun urcoa
aimbestean iraindu bear.
—Iraindu ez? çucitu, banatu, birrindu ta itchasora jaurtico nituque nic
iruroc; batzuc, euren neurritic urten gura daben çoroco, itsu, asto, gambelu
dongueac diralaco, ta bestea, len be esan dot eta, pamparroi, judio, ustel,
içurde, çorribiztua. Eztinot nic guçurric: niri eguin eustan erançuerea, bardin
bardin neuc dinotan langoa çan: muu!, olanche.
Biguiraco guztiac Indianoaren lepotic barrez estanda eguiten jagui
cirean. inor etzan aserratu, Tramana bera bez, itchurac eguin arren; inoc
eceutsan ecer erançun, «çugaz ecin leique» baino besteric.
Eta baçan norbait, jardun etcheco atetic urtetean, Tramanari barriro
itanduten eutsana:
—celan, celan esan eutsun?
—Muuuu! —eguiten eban ostera be arec, lagunac algaraca eucaçan
bitartean.
Ain çucen, orduanche eioan Indianoa guiçonen batzar toquitic etchera,
ta urrinetic eçagutu ebanean murruscadaduna, bacirautsan bere artean: «niri
espiritista batec esandacoa eguia bada, gu içate batetic bestera biurtu
albaqueiquez, Tramana beia, idia, edo cecena içango çan emacume baino
lenago».

__________

chVi
ATchETAN

Mendien egalean da itchasoaren ondoan Arranondotic L...raino dagon


iru orduco bidea, nic icusi ditudanetic ederrenetaco bidea bada.
Bide orren alde batetic icusten da, orain aldatz bera datorren solo gariz
betea, guero sagastitcho bat, laster baserri eder bat, beingoan iratza çabal
berdea, gaztainadi andia urrengo, arizti tantaitsua ondorean, errecondo sacon
bat noicean bein, sagasti andiac ostera, soro landuac barriro, ta bidearen
biurri batean, usteric guitchien dan orduan, buru alde guztia arrano goitarrez
inguraturic daucan icaragarrizco atch andi balz sendo ta arro cerurutz jasoa.
Beste aldetic cantauriaco itchas bardimbaguea aguiri da bere betico
edertasunez apainduric, ain laster urdin, bare ta baquetsu urercean
tchiplitchapla jolasean dagoala ta Bilborunz edo Donostiarunz, Franciara edo
Santander aldera doiaçan onciac eta Euscalerrico arrançalien potinchoac bere

61
mocorren gainean maitero darabilçala; ain laster gaizto, aserre ta
bildurgarria, bitsez betea ta iraquina, bere gainaldeco gauça guztiac ondatu
nairic eta legorreco atch irme gogorracaz burruca indarsu bici ta amorratuan
orroaca.
Bide orren itchasaldetic dagoçan atch çati andiac, batzuc, tchucuntasun
bagueac, acatsez beteac eta çulotsuac, beratuten dagoçan artalacatz lodiac
dirudie; beste batzuc, leun leunac, odoldi berde bigunez janciric dagoçanac,
bedar tchondorren itchurea dauquie, urrinetic beguiratu ezquero. Atch asco
dira bertan sustraia dauquienac, baina gueiago goitic bera jausiricoac, eta
celan inoc eztituan alcarren gainean tolostu, itchasoaren barezco egunetan,
çulo, tarte, utsune ta inguruetatic sarcen jacoe ura polito, ta oni bai ta orri ez,
alderdi batetic bai ta bestetic ez, azpiac eta alboac miazcau naian edo betico
igorci bigunaren indarrez ondartu ta ecerecera eracarri bailirean ibilten jacoe,
ciliboca ta bairatsu; baina itchasoaren aserre orduetan, urazpian ezcutauric
edo alderdi guztietatic bitsa darioela egoten dira arcaitz danac, esnetan
egosten dagoçan arto çati lodien ancera.
Atch tarte orreitara jaurti oi ditu itchasoac, bere amorroaren ezpanetara
jatorcon bitsagaz nastauta, ibaiac legorretic eruaten deutsaçan egur, mailasto,
abere-il da çacar guztiac; tchalopetatic jausten direan edo baga ausarditsuac
ataraten dituan balde, tosta, panel, tolet, estropu, lambas, caco ta treotzarac;
an bertan sortuten dira lapac eta mutchiloiac, marrasculu, lamperna ta
itchastricu edo morcotzac, eta bertan dauquie gainera euren bicitzea izquira,
amarratz, olagarro ta beste janari mueta goço ascoc. Orregaitic joaten dira
atchetara Arranondoco emacume ta muticoac egurbila; itchasoraco gauça
eztiran aguratchoac, cainabereagaz atcharrain batzuc atara naian edo lapa,
marrasculo ta lamperna esque; eta inoiz bein, errico jaunchoac be bai,
erbesteco tchancame batzuecaz nastean, etchetic campora ta arrançalien
itchurac eguinaz, ordu alai batzuc igaroteco ustietan.
Mainasiri bigarrengo escabidea eguin jaconetic laster, arache joan ciran
goicean goiz, egun guztia bertan emon bear ebelata, beste ascoren artean,
gueure eçagun batzuc: Isquilosdunen Nagusia, Indianoa, Lanteguico Jaubea
ta Onci Aguintari çarra.
Au eben guztien buru. «Ia mutilac —asi çan esaten eldu ciraneraco —
equin danoc lanean. Emen eztago ostaturic eta itchasoari quenduten
deutsaguna jan bear dogu gaur. Orainche icusico da bici içaten atara
aldaiquegun. çu, Jose Antonio, escu-çurdea artuta, çoaz araco an dagoan atch
lerdenaren gainera, ia arrain batzuc ecarten doçuçan. çu, Fernandez, beste
alde onetara, ta etzaite etorri lupina bi baric. Orche egon bear dabie, ta
badaquiçu guztiz ederrac dirana. Batec egurrac batu ta sua eguin daiala, te
besteoc gura doçuen toquietara joan çaitece. Ni, ura beian dagoan bitartean,
lampernatara noa».
Oinetacoac quendu ta praca barrenac gora jaso cituanean, ezquerreco
galçarpean çorrotchoa ta escumaco escuan burdina luce bat arturic, asi çan
lasterca, atchetic atchera, lagunetatic aldenduten. Bequian itchas guiçon

62
orrec nun egoçan lamperna çuloric onenac, baina eceban gura beste inoc
jaquiteric, urrengoraco be. Ezcutuan euqui gura cituan berac idorotaco
lamperna goçoen sor-lecuac, umeac tchori abiea inori esan baric ezcutuan
euqui oi daroen ancera.
«Arrapauco aut» —bere artean esanda— jarraitu gura içan eutsan
Lantegui-Jaubeac, baina alperric: bidean eucaçan labantasun, traba, utsune
ta min arceco arriscoac icusi cituanean, atch batetic bestera joateco bi edo iru
aldiz jira-bira nequetsuac lau anquetan emon da guero, erderazco ¡moino!
batzuc esanaz, bertambera guelditu çan, lan erreçagoco batean: lapac eta
mangolinoac batzen. Areic etziran guiçona ibilteco toquiac.
Bitartean, mutil sostor bat sua eguiten itchita, sacabanatu cirean
besteoc ara ta ona, ioranic andienagaz, bada gueienac eceben egundo
arrançaric eguin, da euren adjutu ta cinçotasunez arrainac arceari gauça
andia eritchoen.
cençun guztiac euren arloan ipinita, ur açal biciaren cimurretan batera
ta bestera, gora ta bera ebilen artalacatzari beguira, edo ur garbi barru
maminean aguiri ciran arrainchoen igari politac icusten, luçaroan egon ciran
batzuc, ecer artu ecinic. cembat emongo eteuquien arrain andienetaco bat
euren escuetara eracarteagaitic! Bada anche be, beste edocein toquitan lez,
arrotasunchoa euquien guiçonac, eta bacotchac içan gura eban errimiena.
«Elduco baleutsa jaquiari araco buruandiac! —cirautsan berarengo gure
Indianoac itchascabra bateri beguiac boteaz—. Eztabil ba urrinean...! Et... et...
cer naigabea! Apapuan, jausi eguinean, ia-ian çanean, bira ta igues
itchascabreac... Baina betorren, betorren barriro... orainche, orainche...
gora...! Bai, gora!, baina utsa, ta jaquia galduta. Jaqui barria ipini bear, da
ipinten egoan bitartean, arutzagoco lagunac carraspio andia escuetan...!
Ainaninuena!»
Olanche joan jacoecen orduac, cerbait artuco eben itcharopenez beteric,
eta arrainchuren bat escuartean icusi ezquero, poçarren, Napoleonec gudaric
andiena irabaci ebanean baino poçago.
Goiz-berandutchoan aguertu çan Onciaguintaria, inoc ecequian
ezcutuco bere atch-çuloetatic; çorroa bete lampernagaz; jeupadaca ta
escucinuca deitu eutsen lagun guztiai; sartu cituan lampernoc ur guesalagaz
orduraco sugainean egoan topina balcean, da asi çan lagunoc ecarren
arrancea celangoa çan icusten... ¡Marari marariena! Lupinaric ecetorren.
Panchoac ecaçan batec; beste batec itchascabrea, durdo bi ta iru carraspio;
Indianoac, tchanguila ta mustoa. A, ce janaria, aimbeste guiçon andirençat!
Lapac eta mangolinoac egoçan ugari, ta besteric ecean, lengo arlotearena
esan bearco:

«Lapa. i mangolinos,
Tchanton Erreca,
Ondo goçoac dira
Sutan erreta».

63
—Erre, erre, —esan eban Aguintariac— erre jatecoac diran gauçoc.
Galsuaran baserritic ardao ta oguia dacarrecen bitartean. Tchanguila ta
mustoa gorde daiçala Jose Antonioc etcheco catuarençat.
Galsuarandic oguia ta ardaoa baino cerbait gueiago ecarri eutsien:
lapico andi bat bete baba balz, urdai azpico ta lucaincaz ondo goçaturicoac.
cerbait bear çan egun bateco arrançaleon urdailac beteco baciran.
Goseturic egoçan gueienac, ia guztiac gogo andicoac, Lantegui Jaubea
bacarric jancarchoa.
Onec cinoanez, astaqueri andi bat eguin eben atchetara egun guztiraco
joateaz. Eguzqui galdatan arpeguia erre jacon berari ta burua berotu,
tchirristadaca escuac eta praca belaunac urraturic eucaçan, querizpean
jarrilecu on bat ecin eban idoro, baba balçac ecin cituan irunsi, arrainac
tcharto erreta egoçan, itz batean esateco, dana çan beretzat gogorra ta latza,
ta etcheco querizpe ona, jarrilecu egoquiac eta jaqui goço guranaicoac izteari,
çoraqueri andi bat eritchon. Alan ecin ceitequean guiçonic bici.
Indianoa eban cerbait bere alde, baina beste lagunac, sendocoteagoac
eta oituagoac, patchada onean ciarduen aurrean euquen danetic jaten, da
Lanteguico Jaube argal, macal, bigun, guiçagaichoari, marmarrean toqui on
bat bilatu ecinic ebilen bitartean, barre eguiten eutsien, barre algaraca, ta
adarra jo gainera galanto.
Baina guztien artean ciricariena Onci Aguintaria jaocon.
—Oituco cinaque, itchasotic bici bear bacenduque —cirautsan—. Au
beingoa da bildur bagueco arloa, gueure gurariz eguiten dogun jolasa. Ondo
alaitsu etorri gara, naicoa lo eguin da guero; eta gainera, ostaturic eztagola
esan deutsuet, baina ostalari ona bilatu dogu Galsuaranen. Baina gure errico
arrançaleac, çuri sardinea ta besigua salcen deutsuenac, gogo asco baric, lo
guitchiago eguinda, egunero, eguzqui beroagoaren azpian quiscalcen, ia
janari bague, tosta gainean jarriric eta lepoa nun ipini eztauquiela igaro bear
içaten ditue ordu aspergarriac, erramuari tenga ta tenga. Icasiçu, (beguiari
quinu eraguinaz) arraina cembatean erosi bear dan jaquiteco.
—Jolaseraco gogo andia daucaçu, ceuc, bana erruqui guitchi. Ecatzuz
lamperna batzuc, orretchec dagoz onenac eta.
—Errucarriari erruqui ez çuri. (Escua bete lamperna emonaz). Ez nic
erruquiric çuri ta beste onaco icerdi coipetan dagoan oni, (Indianoagaitic)
muquercho dacust berau baina. çuec ainaco bicibide onic eztaroa inoc
Arranondon. Goicean çorcirac aldean jagui, buruco uleac eta arpeguico
biçarrac orraztu, ta egunaren orduac ecin emonic guero: oriche da çuen
bicibidea.
—gueure lengo lanari esquerrac.
—Len eguingo cenduen ce, gaur beinçat icusi da cembat daiqueçuen.
Batorrec lapa ta mangolino batzuc ecarri doçuz, besteorrec tchanguila ta
mustua, ta emen çagoce bioc aulduric eta ecer gueiagoraco etzariela.

64
Isquilosdunac. —Jose Antonioc arrançan badaqui, itchasoan ezpada,
legorrean. Nic ençun dotanez, arrain ederren bat catigau eijaco bere... diruan.
Azquenengo itz au ichil ichilic esan eban, Indianoac ez ençuteagaitic.
Itchasguiçonac. —Bai ete? Neuc be cer edo cer ençun dot, baina eztot
sinistuten. Barriro be lenagocoa içango da: usain eguingo deutsie arrainac
amoari, ta guero igues.
Isquilosdunac. —Baina masia jaurtiten badau?
Itchasguiçonac. —Masia onec jaurti? Eracutsi bai, baina emon?
Indianoac. —cegaitic ez? cetaraco ditut ba neure diruoc? Eznaçue çuec
ondo eçagutzen.
Danac. —Bien, Jose Antonio, ederto dinoçu!
Itchasguiçonac. —Benetan, etzaçauz gaur inoc.
Indianoac. —Nic i, bear danean, masia botaten badaquit.
Itchasguiçonac. —Beraz, badarabilçu cerbait.
Indianoac, irribarrez. —Bai, cerbait bai.
It~asguiçonac. —Manasigaz?
Indianoac. —Mainasigaz.
Itchasguiçonac. —Bazcari onen bat emongo deuscuçu orduan.
Indianoac. —Bai, gaurcoa baino obea.
Isquilosdunac, edanonci bat escuan artuta. —Jaunac, edan daigun
ezcongueiaren osasuneraco!
Lantegui Jaubeac, albocoari, belarrira. —¡Tabaco! Gaur danoen artean
eguin dogun astaqueria baino, onec bacarric andiagoa eguin bear dau.
Barrea ta esangurea ezpanetan guelditu jacoen guztiai maquiladun
guiçon bat aquitica ta icerditan eurecana etorrela icusi ebenean.
—Pedro erriçaina da —esan eban—. cer ete dacar?
Berialache jaquin çan cer ecarren. Alcateac bialdu eban Bilboco diputau
guei bat erriratu çala ta Jaun guztiac udaletchera joateco esatera.
Guztiac. —cein da bera?
Erriçainac. —Eztaquit.
Lantegui Jaubeac. —Danadalacoa, goiçago dabil. Oraindino lau egun
ezta Sagastac aguintea itchi dabelata...
Itchasguiçonac. —Danadalacoa, agur Arranondoco alcartasuna ta agur
gure arteco baquea!

__________

chIch
MASIA

Gau atan bertan, ucabil sendoa lotuta Indianoaren etche-atean


dambada batzuc emonaz, Ave Mai Puichima! deituten eban guiçon arrançale
batec.

65
Atea eregui ebenean, barrutic etorren arguiagaz eçagutu guenduan
deiçalea cein çan: Mainasiren aita, Tchanogorri.
cer eteroian berac Indianoaren etchera?
Aurraldeco beste etche batean celataca egoan atsotchoac ecequian, gura
içanarren; baina neuc daquit eta esango deutsuet, iracurleac.
—Ara, Jauna, —esan eban Tchanogorric Indianoagana eldu çanean —
lotsatube eguiten naz, baina, laguntasuncho bat escatutera nator. Eguia da,
berori gure Mainasitchugaz ezconcen danean, legatzetarata joan bearric eztot
içango; baina, edolabere. itchasotarra naçalaco itchasoari guztiz ecingo
deutsatala itchita, orretaraco potincho barri baten bearrean nago, erri
aurrean da atchondoetan ibilteco baicen ezpada be. Lengoa çarra daucat,
çarra ta sorra, ascotan arabaquindua, sutaraco baino gueiago ia eztana, ta
barria neuc eguiteco eztaucat naicoa diruric. Irabaci tchiquia içan dogu
aurten, Jauna, ta jan bearra, janci bearra ta etche-saria emon bearra edocein
urtetan leguez... Berorrec mila bat errealegaz jancico banindu, nic potin
barria euquico neuque. Tchampon arotzanean icusi dot gaur bat, ondo polita.
Indianoa, becoquia cimur cimur eguinda, ezpanetaco biçarrari tenga
guelditu jacon, beguira beguira.
—ceuc eztaucaçu diruric bape? —itandu eutsan guero arrançaleari.
—Bape, bape bai, baina nescatileac ezcondu bear badau escu utsean
ecingo dogu etchetic bialdu, ta orduraco cerchobait gorde nai guenduque.
—guiçona, ceuec dirua euquita beste bategana diru esque joatea, ezta
itchurazco ibilerea.
—Baina, Jauna, esan deutsat ba, eztaucagu tchalopea erosteco aina,
eztaucagu naicoa. Tira, estu estuan onezquero Mainasic be cer edo cer
aurreratuco eban da, berac daucanagaz... berorregaz ezcondu bear içan ecic...
Indianoac, mila erreal emotea baino aoco aguinac ataratea gurago eban;
baina, ezconçaraco bidea oquertuco ete jacon bildurrac icutu eutsanean,
jarrita egoan toquitic aida batean jagui, inguruco guelatcho batean sartu ta
atara cituan numbaitetic diru-paper batzuc.
—Nire izquetea esate bat baino besteric ezta içan, —esan eutsan
Tchanogorriri, paperoc bere escuetan ipiniaz—, baina ara emen nire
borondate onaren pruebea.
—cer da au, Jauna?
—Dirua, mila errealac. Onec paper batonec eun peseta balio ditu, onec
beste eun, da onec sincuenta, berroguetamar.
—Eun da eun... berreun... da berroguetamar... berreun da
berroguetamar dira oneic.
—Bai.
—Mila erreal eztau esan ba?
—Bai, berreun da berroguetamar peseta mila erreal dituçu.
—A! Bai. Eun lauco... (buruari atz eguinaz) eun lauco laureun... beste
eun lauco beste laureun.. ara non diran çorcireun... da berroguetamar...
çorcireun da berroguetamar.

66
—Baina berroguetamarreco au berreunecoa doçu.
—Berroguetamarrecoa bada celan içan leique berreuneco?
—Berroguetamarrac pesetac diralaco.
—A! Bai, pesetac... Baina... Ara, jauna, nastau eguiten naz ni, baina
ondo egongo da. Iracurten be eceuscuen eracutsita... Mainasic bai, arec
ederto daqui, escolau andia da.
—Neuc be badaquit orrembeste ta gueiago. campoetan asco icasten da.
—Bai, Jauna, bai; gueu gara ecer icasi eztogunac, itchasoco gaucea
ezpada. Esquerricasco, Jauna, (diru paperac tchapel coipetsuaren egalean,
pipa motz çarraren ondoan gordeaz) esquerricasco ta aguindu. Esan deust
niri andreac berorrec eceustala ecer ucatuco.
—Ecin ucatu neiçu.
—Alan esan deust berac; nire andrea be arguia da, Jauna.
—Bai, arguia içan bear, Mainasiren ama data. Baina eztau berac ecer
abisau?
—ceinec?
—Mainasic.
—Oraindino ez, Jauna.
—Ba escribidu eioçue biar barriro, ta esan neuc emon deutsuedaçala
mila erreal potina erosteco.
—Ta potina da guero bera, nic beguiz jota daucatana. Ezta errian beste
bat politagoric egongo. Matchin coipec beretzat gura ei dau.
—Alegretan naz potin ori gustocoa dalaco. Baina escribidu guero.
—Bai, Jauna, bai, Jauna, oriche bai!
Gure arrançaleac, poçarren, bere etcherunz urten ebenean, Indianoac,
ezquer escuma len baino gogorrago ezpanetaco biçarrari tenga,
—Arraio, arraioa —cirautsan— mila erreal, mila erreal andi atara
deustaz dirua cer dan be eztaquian agure ciquin orrec!... Masia bota bear
baçan bota dogu masia ugari, ondo ugari guero! Baina ezta ecer galduco:
laster içango da neurea Mainasi, ta potina be bai.
Tchanogorri ta emaztea, onen asmoac ondo urten ebielaco, diru-
paperetaco santuai luçaro beguira egonda guero, çorionezco ames goçoac
eguinaz sartu ciran oera, ta urrengo goicean goiz, Jochepac baino obeto
equialata, errico iracasla edo maisuaren bitartez, egundoco escutitz larria
bialdu eutsien Mainasiri. «Indarguetuta egoçala senar-emazteac, oso
indarguetuta, inondic ecegola eceren irabaciric, çorpean sartuta egon bearco
ebiela, ta laster gaichotegui edo ospitalera joateco bideac eguin bearco
cirala... Don Jose Antoniori baietza emon ecic. Au çala guiçona, au. Ondraua,
emoncorra, biotz andicoa, bardimbaguea. Mila erreal emon eutsieçala berac
tchalopa barri bat erosteco! Baina, danac betico ondatu etzaitecen, ondo
erançun bear jacola, ta ondo erançuteco, arren! Jaungoicoagaitic, Antiguaco
Amagaitic, guraso çar errucarriacaitic!...»
gueieguitchoa çan, guc badaquigu, gurasoac Mainasiri esaten eutsiena;
baina norbere gogoaren alde cerbait jaditchi nai danean, edoceinec daqui

67
gueiegui esaten. Eçagutzen ditut nic amaica euren gogoa ta iritchia indartu
gura dituenean, esan-alac esaten bein be aspertu ecin diranac, guçur da abar.
Gogoa bada neurri, ezta erraz neurria beteten.
Tchanogorric berberac bota eban, elizpeco escutitz oncian,
Mainasirençat eguinico escutitza, ta bereala, pozcor, irribarrez da urduri
Tchamponen onciteguira joan da, ordu erdi baino lenago, eguin çan beguiz
jotaco tchalopatchoaren jaube.
Ecegoan oraindino ain indarguetua gure agurea. Edoceinec artuco eban
guiçon gordin, çail, sendotzat, tchalopea, narras, uretara eruaten eguin cituan
indarrac icustean, da guero, ibaian jira-biraca, ain laster arraunean, ain laster
aice-oialchoa jasoaz; potin orren azcartasunac eracusten ibili çanean.
Lan orretan ebilen bitartean, itchasorateric etzan içan da, arrançale
asco jaocoçan beguira, ta danac equien da guztiac cinoen nundic etorcon
aguratchoari onec ecin gorderic erabilen poça ta goçotasuna: Indianoagandic,
Indianoac berac esan ebanez.
Beste arrançalien artean, anche nasa gainean egoan Anjel be, besoac
tolostuta, adisquidien jardunac ençuten, da anche jaquin eban, gauça ciurra
leguez laster ezconcen çala Indianoagaz Tchanogorriren alabea. cergaitic
ecequiala queriz andi bat sartu jacon mutilari biotzaren erdiraino. Alango
gauçaric! cer joacon berari Mainasi ezconduagaz? Ecer bez, baina gogoratu
eban bat batera nescatila orregaz Erriberatic calenagusiraco mailetan bein
euqui eban jarduna, etorri jacon beguien aurrean egun ataco Mainasiren
beguirada goçoa, gomutau cituan aren orduco malcoac, esangura andico
malco lodi garbiac, eta gueroago ta samin andiagoa jarten jacon biotz
barruan. Egundo ez da orduanche icusten eban Mainasi lango emacumeric
ecegoala ez errian da ez erbestean: ain çan tchucuna bera, ain itchurazcoa, ain
languilea, ain... Da bear bada, Anjelec bere escuetan euqui eban Mainasiren
biotza. Garai onean otuten jacoçan olango gogamenac, garai onean! Ura joan
da guero malatua.
Gure mutilau, eguardi aurretchoan, bere lagunac nasa gainean itchita,
itchas aurrera joan çan, bacar bacarric, bere arimaco saminac astindutera.
Aurreragoco egunean ain bare guelditu çan itchasoa guztiz egoan arro,
bere çabaltasun danean quiscur, bici ta aparsu; aicea, neguco egunic
tcharrenetacoaren ancera, gogor, cematzaile ta soinulari; odei molso lodiac,
balçac gueienac eta itchura itzalecoac, inoizcoric azcarren joiaçan Francia
alderonz, norbait atzetic jarraica baleue leguez; guipuzcoaco mendi ta
arcaitzac laino ta bisuts azpian estalduric egoçan; Matchitchaco
ençutetsuaren mustur çorrotza itchasoac irunsi ebala esan ceitequean, bada
etzan inondic aguiri; ur maila sendo galantac eten bagueco errencadan etoçan
erri aurrera, Arranondori bereci gaizto bat ipini naian leguez; da caio çuri
lumatsuac, egoac çabal çabalic, cerutic etorrico curutzeac bailirean, or jausico
emen galdituco ebilçan baiecean, ecaitzaren orruari jaramon baric.
Anjel, eçarlecu batean urrinera beguira jarrita, bere barrualdea cearo
icusteco asmoetan guelditu çan.

68
Beguiac urrinera beguira dagoçala ascoçaz obeto icusten da batzuetan
norbere barrua.
Jaquin bear eban, noizbaiten, celango arpeguia eucan beretzat
etorquiçunac, noizbaiten aracatu bear eban bere biotza. gogamendu bear
cituan noiz edo noiz arimaco gogo ta iritchiac. Eceban orretaraco bein be
astiric artu, gauça danac berenez, euren bidetic, nai eban erara etorrico
jacoçalacoan.
Gogamenetan asi çaneco ai! eçagutu eban ederto Anjelec Mainasi çala,
ordurarte ondo igarri baric, beretzat aspaldietan auqueratuta eucan emacume
egoquia. Bai, garbi egoan, oriche içan çan bere iritchia, oriche bere gogoa,
nescatileagaz itz eguin eban ezquero beinipein. Orretchegaitic naigabetu eban
bere ama maitea, orretchegaitic emon eutsan Antoniri bidebagueco
atzerapena. Bere gogo au eceban inoiz ondo jaquin, baina orain, aspaldietan
jaquinico gaucea cirudian. cetaraco içan eban burua ain argui egoçan gauçac
lenago ez icusteco? cetaraco mingaina bear çan orduan Mainasiri cerbait ez
esateco?
Anjelec, gogamenocaz, çauri sacona eguiten eban bere biotzaren erdian,
da alan da guztiz be luçaroan egon çan jarrilecutic jagui baric, biotzeco
çauriari gueiago ta gueiago icutuca. Baina cembat eta icutu gueiago aimbat
eta min andiagoa arcen eban guiçagaichoac, eta azqueneraco, minaren minez,
itchi eutsaçan arguiari beguiac, eta astaqueri andiac etorcoçan burura.
Min danean itchi oi dira beguiac eta orduan astaqueriric andienac
eguin.
Mutilorren esaqueran, ecatchac itchasoaren erdian artu daroan
tchalopa baten irudira egoan bera: ecatchac urten baino len, edocein toquira
joateco escubidea baeucan; orain ez, orain al çan portura sartu bearco, naita
naiecean, arribadan. «Neure erruz nago ni galduta, —cinoan— baina, dana
dala, neu saminez nagoan ezquero, emongo neusquio nic orain samintasun
bat Mainasiri be... Ta nire susmoac eguiac badira, ari min emoteco eguiteric
andiena, bera baino neu lenago ezcondutea içango litzateque, Antonigaz... Ta
guero Bilbora joan, bera, Mainasi, icustera, erritarra leguez... Eguingo ete dot
bero beroan?»...
Eguardico amabiterdietan, bestetan baino berandutchoago, sucaldeco
maitchoaren ondoan bazcaitara jarri çanean,
—Ama —esan eban— Indianoa ezconcen dala ençun dot.
Amac. —Alan dinoe, seme... Ta ceu. noiz ezconduco çara ceu?
Anjelec. —Ni be noiz edo noiz ezconduco bearco.
Amac. —Eztaquit ba nic, aserratuta daucaçu ceure ezconguei ori ta...
Anjelec. —Aserratuta badago, aisquiretu leique.
Amac. —Lambide ori pocic artuco neuque neure gain.
Anjelec. —Artu bei ba.
Amac. —Benetan dinoçu?
Anjelec. —Benetan.

69
Amac. —Jesus, Maria ta Jose ta Aita San Antonio bedeincatua! Bein edo
bein, bein edo bein! Gaur bertatic asico naz lanean, baina, Anjel, ceuc be
coipequeri batzuc esan bearco deutsaçuz Antoniri.
Aitac. —Bai, amac amoan ipinten daben jaquiagaz bacarric ezta jausico:
masia bearco da or, masia.
Anjelec. —Masiori be emongo jaco.

__________

chch
gueROAGO TA TchARRAGO

Masia emongo ebala esanarren, ecin eban Anjelec inondic inora


Antonirençat masiric emon; ecin eutsan, naita be, nescatila oni oparitcho bat
esquini, ecin eutsan eregutcho bat opa, ecin eutsan eztiro itz eguin.
Atsecabetua ebilen mutila beti nescatilearen iguesi, ta bicitzeac irauten
eutsan artean çorigaiztocoa içan bear ebalacoan. Indianoaren dirutic aguertu
eijacon çorigatcha. «Urreac indar andiac ditu, —cinoan sarri beretzat— baina
oquerreraco gueienetan. Urreric ezpalitz ezlegoque lurrean aimbeste gauça
oquer, aimbeste çapoqueri, aimbeste grina gaizto. Urreric ezpalitz ezlegoque
aimbeste lagun salçaile, aimbeste andinaico, aimbeste lapur. Urrea içan
ezpalitz, guiçonac ascoçaz onagoac, çucenagoac, eta apalagoac içango cirean.
Urrea gueituten danean gueitu oi da guiçonen arroqueria, itchasoa gora
datorrenean ibaico ura gueituten dan leguez. Eztago gueuri atunsuco
irabacitchoac dacarguçanean beguiratutea baino. Andre Marietaco egunac eta
ecer eztan gariçumacoac eztira emen bardinac içaten... Urre madaricatua,
biotz samurren gogorçailea, adimen arguien itchumena! Bai, urreac itchutu
ditu nire ama ta Mainasi be. Au, itsutua dagolaco, gambelu bategaz
ezconduco da, ta nire amac, neu aimbeste maite içan da, emacume arro,
buruarin, gueldu, epel bat emon gura deust emaztetzat... Urre asco baric bici
leiteque ondo. Bicico ninçan ni Mainasigaz. Nic lana eguingo neban gogotic,
eta berac etchea tchucundu, ataracoa da ta. ce garbi euquico eban arec gure
etchea! Jateco ta jazteco lain irabacico neban nic, eta berac jatecoa ipini ta
janciac çaindu. ce goçoa içango çan arec egosirico lapicotchoa! Jateco ta
jazteco aina euquico guenduqueala uste dot, eta cer gueiago bear dau
guiçonac? A! Bai, etcheco poça, etcheco baquea, arrera ona, maitetasuna;
orrec emoten deutsa osasuna guiçonari, orrec laneraco arnasa barria, ta nic
ecin neique ori Antonigaz içan».
Anjel olango buruausteacaz ebilen bitartean, Mainasi, Arranondotic
bialdu eutsieçan albisteac iracurrita, negarrez egoan Bilbon.
A ce albisteac gurasoenac eta Joseparenac! Onenac batez be. «Ichil aldi
andia içan da, —esaten eutsan Josepac— guçur asco ibili dira emacumien
aoetan, danon uste içan dogu galduta egoala, baina eguia da oraingoan, ciur
ciur daquit: Anjel laster ezconcen da Antonigaz».

70
Gurasoen estutasuna, bai, tcharra çan; baina nasaitu ceitequean
celambait Mainasic berac aurreratuta eucaçan diru apurchoacaz.
Bestearençat ecegoan inungo osabideric.
Mainasiren negarra eguiazcoa çan, barru barrutic berez etorcona, ta
nagusien aurrean eracutsi naieçarren, arpeguico iluntasun da begui ederren
gorriunean eçagutu eutsien bereala.
—cer darabilçu, emacumea, ain muquer da tamal egoteco? —itandu
eutsan etchecoandreac.
—Ecerez, andrea.
—Bai cerbait. Lagunacaz aserratu alçara?
—Ez, andrea.
—Gaichoric alçagoz?
—Ez andrea.
—Naigaberen bat emon aldeutsugu?
—Ez, andrea, esatea be!
—Ia ba, cer edo cer esan bear... Barri tcharrac artu aldoçuz ceure
etchetic?
—Bai, andrea, eztira ain onac be.
—cer dinotsue ba?
—Ecerez, andrea.
—Ecerez? Ecerezgaitic çagoz olangoa? Esaidaçu niri cer daucaçun.
Badaquiçu emen ondo beguiratzen deutsuguna, ta guc cerbait eguin
badeiquegu...
Nescatileac, bere etchecoandrearen biotz da gurari ona icustean, ecer
erançun baric, negarrari emon eutsan barriro.
—Jaquin bear dot nic, Mainasi, —jarraitu eban arec— çure etchetic cer
dinotsuen. Eracarri daidaçuz gaur goicean artu doçuçan escutitz biac, ichileco
gauça astunen bat ezpadaucaçu.
—Ez neuque nic, andrea, berorregaz ichileco gauçaric euqui gura, berori
nigaz gurasoa langoa da ta, baina... lotsatu eguiten naz.
—Gauça lotsagarrietan nastauric alçagoz?
—Ene bada ta, Jaungoicoaren icenean! Ez, andrea.
—Emoidaçuz, bada, ceure escutitz bioc.
Emon eutsaçan, da etchecoandrea iracurten egoan bitartean, gure
nescatila apal bildurcorra, epaia emon bear dabenaren aurrean dagon
gaizquile baten taiuan, icaraz jaocon beguira.
—Emacumea —esan eban epaiçaleac bere arloa amaitueran, escutitz
biac estalquietan sartuaz— emen eztaucaçu aimbesteraino naigabetuteco
gauçaric. çure gurasoac çarrac badira ta irabaci guitchian badabilz, emongo
jacoe cerbait, eta. . .
—Ezteust, andrea, aimbeste ardura orrec emoten. Gurasoençat dira
neuc aurreratutaco guztiac, eta euroc içango dira naicoa nire aitamac
dauquieçan premina laburrari arpegui emoteco. Beste alde batetic dator nire
samina.

71
—Emen dinoen D. Jose Antoniogandic?
—Bai, andrea.
—cein da bera?
—Indiano bat.
—çugaz ezcondu nai aldau?
—Bai, andrea.
—Ta çuc etzenduque gura?
—Ez, andrea.
—çarra dalaco?
—Ezta ain çarra.
—Diru guitchi daucalaco?
—Berroguei mila oguerleco baeidaucaz.
—Eliz-emacumea içan gura doçulaco?
—Ez, andrea.
—Beste Anjel orregaz cerbait içan doçulaco?
—Nic eztot ecer euqui Anjelegaz.
—Etzarie alcarren adisquideac içan?
—Adisquideac?
—Bai.
—Ezteutsu berac ezconçaraco itzic emon?
—Ez, andrea, ori ez.
—Da ezta mutil ori Antonigaz ezconduten Josepac dinoanez?
—Itchurac alan dira.
—Bada orduan. nescatilea, Anjelec egundo ezconduteco itzic emon
ezpadeutsu, ta gainera beste bategaz ezconceco aurreratua badabil; Indianoac
ostera ceu gura baçaitu, aberatsa bada ta ceure gurasoac beguietatic cear
sartu gura badeutsue, cetan çagoz da ceri daucaçu cer negar eguin? Niri
ezjatorquit ondo, gure etchearen caltean içango da; baina maite çaitudalaco
ta ceuretzat ona dalaco, gurasoac dinotsuena bera esango deutsut,
Indianoagaz ezcondu çaiteçala. Eztoçu olango beta onic egunero içango. Asco
guelditzen dira ezconguei euren auquera ta gogobetecoaren çain luçaroan
egonda guero. Ez ibili irudimenetan da eztabaidetan: beguiac itchi ta aurrera.
Beguiac çabal çabal eguinda guiçonai ondo beguiratzen asten baçara, etzara
inoren emazte içango: senarguei batzuc çarcoteac dituçu, beste batzuc
gazteguiac; batzuc tchepitch burudunac, beste batzuc becoqui balceguicoac;
batzuc çatarrac, beste batzuc emacume itchuracoac. Danac dauquie acatsen
bat: edo andiac dira edo tchiquiac, edo arloteac, edo jocalariac... beti dabie
cerbait. Amesetan icusitaco guiçonac eztira lurrean bici, edo eztira beinçat
etorten gure bila... (Jesus! Gure Pacoc ençungo baleust... Niri gura ainacoa
etorri jatan, Mainasi, eguia da; baina ori noicean beingoa baino ezta içaten).
Guacen aurrera. Gaur Indianoari gura içan eçarren, emendic urtebetera maite
cutuna leguez euqui ceinqueçu. Ara or alboco Maria Mendata, goicero eliçara
çalpurdi ederrean joaten dan andre apaina; jostun bat çan ori ta naiecean lez
ibili çan luçaro çubiaur çarragaz ezconceco, baina ondo pocic eta maitero bici

72
da gaur bere guiçon cinçoagaz. Ara or Josefa Olite, Bidebarrietaco alargun
aberatsa: orrec be Barrencaleco cigarro-salçailea çanean, eceieban gura
senarçat Eguren indianoa; bana eztau orain damu bere gurasoen esondeari
jarraitua. Gogobetecoaren çain egon balira, norc daqui cer içango cirean
çarçara orreic emacume bioc? Eta gaur ostera etche andi ondasunsuan
jaioricoac dirudie. ceuc be, Mainasi, eneusquiçu esan bear baina, beste
edoceinec lango egoquitasunac daucaçuz ceure errian andre andi ta ona
içateco.
—Ichilic egon bei, Jaungoicoagaitic! Berorren esanacaz, nengoan baino
gueiago lotsatuten nau.
—Baina ezteritchoçu ain tcharto andiquia içateari.
—Eznau, berorrec uste daben aina, aberats içateac arrotuten. Eztagoz
ondasunetan goçotasun guztiac, berorrec ondo daqui; ta gainera, ni aberats
jaio eznaçanean, Jaungoicoac aberats gura eznauan aguiri arguia da.
—cer? Gaurco aberats guztiac beti aberats içan dirala uste aldoçu? Ez
gaurcoac, eta ez atzocoac. Aberastasun guztien iturburuac bearsu ta urriac
içan dira beti. Eztostaçu ençun orainche esan dotana? Jaungoicoac emon da
quencen ditu gure ondasunac Berac gura dabenean. Jaiotzan emon eceutsuna
orain emon nai badeutsu, oriche da, nire ustez, orain aberats gura çaituan
aguiria. Ta beste aldetic, beguiratu eiqueçu, Mainasi, alaba bacarra çareala, ta
ceure gurasoen azquen onari beguiratu bearrean çagoçala.
—Eztaquit, andrea, celan erançun; baina darabilgun autua asi daneco,
gauça bat esateco gogoa daucat.
—cer da bera?
—Nigaz certu nai daben Indianoa eztala Jaungoicozco guiçona, ta bear
dan leguezco euscalduna bez.
—A! Nic eznequian ori. Orrec atzeratuten baçaitu, bide orretatic
datorquiçun oztasunari tchalogarria deitchot; baina orche bertan icusi
ceinqueçu Jaungoicoac çure escuetan ipinten daben lambide on bat: ceuc
ondu ceinque Indianoa, ceuc eguin ceinque elizcoi ta erriçalea. Emacume
batec oso asco daique maite dauan guiçonagaz, bada ezcondu bear dabien
aurrean guztiac dira arcumetchoa baicen bigun da otzanac. Eztoçu, Mainasi,
guiçon bat ceure erriarençat eta arima bat Jaungoicoarençat irabaci nai?
—Ta ecin bada?
—Ecin bada, itchi. Itchiteco astia içango doçu. Asi çaite beinic bein
ceure arloan. Esaioçu guiçon orri ondu deila, ta icusico doçula guero cer
eguin. guelditu bedi onetan gure autua, ta legortuiçuz ceure malcuoc,
eztaucaçu ceri negarric eguin da.
Amaitu çan jarduna, baina ez Mainasiren iletea. Etchecoandreac, gogo
ta usteric onenetacoagaz, nescatilea poztu ta çorion bidean ipinten aleguin
guztiac eguinarren, da Mainasic arpeguia alai eracusten arreta andiac ipini ta
be, ecin eban onec eguiazco alaitasunic aguertu.
Arranondotic urten ebanean, arimaco itcharopenac, anchinetatic
aimbeste tchera palagutan eucaçan itcharopen eztitsuac, ilteco çorian eruan

73
cituan Bilbora; baina etziran oso il oraindino, ta biciric egoçan bitartean,
azquen agur latza emon baino lenago inoiz baicen obeto maitatzen cituan,
inoiz baicen obeto losindu ta elicatu, ta bere gurari beroaren bitartez,
irudimenean sorturico gorabera andien bidez, ascotan sinistu eban emon
eiquioela Jaungoicoac bicitza ta osasun sendoa. Ai! Orain ecegoan olangoric.
Il jacoçan osoro ta betico itcharopen guztiac, eta itcharopenac ilten diranean
arimea balcez janciric guelditu oi da! Orregaitic aguiri jacon Mainasiri
arpeguico irribarreac ecin ondo estaldu eutsan barruco naigabea; orregaitic
icusten jacon, becoqui goibelaren azpian da begui bitarte bigun gaichoaren
cear, arima saminduaren progua ta biotz errucarriaren iljancia.
Eceucan gogoric, baina bere etchecoandreari ez minic emotearren, da
onen betico esanac jarraituaz, erançun eutsien gurasoai eceiela gaichotegui
edo tchiro-etchera joateco bildurric euqui ta Don Jose Antoniori esateco içan
cedila ona ta elizcoia, ta icusico çala guero cer eguin bear çan. Oraindic
ecegoala lasterca ibili bearric.
«Edolabere —uste eban Mainasic— ezta esonde on bat emotea baino,
ezteutsat nic itzic emoten, eztot neure burua lotuten da ortic etchat oquerric
etorrico».
Baina erançuera oriche içan çan naicoa bere gurasoac eta Indianoa,
gauça guztiac eguinac egoçalacoan, pocez çoratzen jarteco.
Andic laugarren eguneco arratsaldean, gure nescatilea, nagusien
aguindu batzuc eguinda caletic etchera sartu çaneraco, escutitz bat eta
sedazco paper bigunetan baturico gordairutcho bat emon eutsieçan
Arranondoco emacume batec ecarri citualata. Escutitzean cirautsien gurasoac
«D. Jose Antonio lurbiraco guiçonic onena çala ta bere ontasunaren
aguergarri ona joacola Mainasiri escutitzagaz batera emongo eutsien gordairu
barruan. Alango guiçonic ecebala egundo inon bilatuco, ta luçapenetan ibili
baric, nescametzeari betico itchi ta aimbat lasterren erabagui beur ebala
gauceac».
Lenengoan eceban Mainasic cutchatchoa edegui be gura içan: nazcatu
eguiten eban Egurbidecoaren opariac, eta, çanlacoa çala, urrengo goicean
jaubeari biurcecotan ipini eban oe gainean. Baina guero, bere arloetan ebilela,
gordairu barruan egoana cer çan icusi ta jaquin naiac, ciri ortic eta ciri
emetic, irabaci eutsan biotza; otu jacon, gainera, etchecoandreari esan baric
ecingo ebala biurtu Indianoaren oparia, ta icustea ta etchecoandreari
eracustea erabagui eban.
Sartu çan guelara, quendu eutsaçan gordairuari locarriac, edegui eban,
da aguertu jacon, bere abian gordeta dagoan sube biribilduaren ancera,
sedazco oial eder gainean dizdizca, urregorri ta arriarguitsuz eguinico eraztun
apain bat. Jesus! celango gauçac asmau dituan arerioac emacumien arimac
ciricatuteco! Sarraquio andi bat eguin jacon barru guztian Mainasiri, ta
eraztuna ondo icusteco asti baric cutchatchoa estaldu ta etchecoandreagana
joan çan.
—Ara, andrea, cer biraldu deustien.

74
—ceinçuc? ceinec?
—Neugaz certu gura leuquean guiçon orrec.
—Ederra da!... Baina celan gueiagoco baric?
—Ara emen escutitza be.
—Azcar dabilz —esan eban etchecoandreac paperari beguirada bat
emon orduco—. Arin nai ditue gauçoc.
—Arinegui, andrea. Nic biar atzera biurtuco dot eraztuna.
—Ez, gordeiçu. Ibili gaitean astiro ta patchada onean: erabagui obea
emongo dogu. Biar edo etzi erançungo jacoe. Lenengo beinçat jaquin daiala
guiçon orrec eztala naicoa çugaz ona içatea, Jaungoicoagaz be içan bearrean
gagoçala.
Mainasic, bere cereguinen erdian, ecin içan eban aztu Arranondoco
Indianoaren oparia. Oinetaco barri batzuc janci bear dituan ume baten senera
egon çan gau guztian opari orren gomuteagaz. Beguiratu baric icusten eban
ederto, bere beguien aurrean euqui eban, ecin quenduric, eraztunaren
arguitasun deigarri biguna, ta etcheco lagun guztiac eçagutu eben, gauça
atan, inoiz baino artega arduratsuago egoala nescatilea oera joateco orduaren
çain.
Ordu ori eldu çanean, bere guelaco atea ondo itchi, ta lenengo eguin
eban lambidea içan çan, gordairoa barriro edegui, eraztuna astiroago icusi ta
ezquerreco bigarren escu-atzean ipintea. «Ezta macala eraztuna! —cinoan,
arguiaren ondoan escua ipinita—. Artoberoc Josepari emonicoa baino cerbait
obea bada. Neure etchecoandreac daucaçanac langoa ia, edo ia baric
Jaungoicoac daqui cembat dirutan erosi daben au Jose Antonioc. Ta ondo
egoqui datorquit berau, eguia esateco. Escuac be, dan baino ascoçaz politagoa
dirudi. Icusico baleust orainche neure escuan Josepac! Anjelec icusico
baleust!»
Gau atan andiqui ames asco eguin eicituan Mainasic, eta esnatu çanean
inoiz baino becoqui ilunagoa jarri eijacon.
Asico eteçan biguncen Indianoaganaco gure nescatilearen biotza? Ez
jaquin, urreac indar andiac dituta.

__________

chchI
LAZcA-MATAçac

Guztizcoac sortu cirean Espainaco legueguile ta Euscalerrico gaucen


jaola, Arranondo ta inguruco errien icenean, urlia edo sendiac, Patchic edo
Peruc Madridera joan bear ebalata.
Etzan alango bicitasun, aserre ta nasteric Arranondo baquetsuan icusi,
araco bere seme sendoac beste euscal-uri eder batecoacaz euqui eben
indarneurce, itchasdema edo arraunqueta estua igaro çan ezquero.

75
Orducoa...bai, orducoa be andia içan çan. ceaztu daiogun emen
iracurleari, gure arloaren aria pitin batean etenda bada be, ceazgarria data.
Indar-neurce orretan, gure arranondotarroc, ain ençute andicoac içan
da; euren burua, erramuetaraco, inor ez leguezcotzat euquita; irabacia escuan
euquielacoan çoro çoro luçaroan egonda; galdu eguin eben arraunquetaric
ospetsuena, galdu euren ençute andia, galdu ain nequez irabacitaco dirua!
Onec emoten eutsien negargurea ta sabeleco mina Arranondoco emacumeai,
dirua galceac. Ençutea gauça ona çan, baina ençute ori eracarrico eben
barriro, urrengoan cerbait obeto guertau ezquero. Orren sinismenic etzan
egundo Arranondon galdu. Baina ta dirua! Euren umetcho maitien ogui ta
soinecoa çan dirua, celan eracarri etchera, beste alango eraric guiçaldi batean
etzan içangota?
Mirari bat igaro çan orduan: Tramana ta Brichec alcar arcea, biac iritchi
batecoac içatea. Biac ibili ciran iji ta aja ioranean, erramuetea baino lenago
esaten, au cirala, ta ori cirala; onembeste edo arembesteco bitartean errez
eguingo cituela uretan eguin bear ciran bideac; urgaineco gaucetan arei
baquean itchi bear jacuela; alango morroscoric, alango bularric, alango
besoric; jango leuquiena, edango leuquiena, jasoco leuquiena; bear çan
orduan euquico eben ausardia, errira eracarrico eben dirutzea, eguin bear
jacoen arrerea... nic daquit cembat ipuin, ames da gueieguizqueri? Biac ibili
ciran guero batera, erramuetea galdu çanean, guertau çan arrigarritasuna
sinistu ecinda, buruac macurturic, barruac jaten, inoiz baino erreago ta
citalago, euren beaztun mingotchac norbaiti arpeguira jaurti naian da ceini
jaurti ecin jaquinda.
Onac egoçan eurac orduan inoren destainac ençuteco ta erbestecoen
adar-joteac baquean eruateco! Ta ain çucen orduanche alboerrietaco
emacumeac guiçonezcoac baino gueiago, anchinetaco erdiaserreac
gogoraturic, orduanche eiebilçan arranondotarren lepotic barre andiac
eguinaz. Arranondo betico lurpean sartu çala ta etzala bertan cer janic
guelditu, eicinoen gainera, pocez beteric.
—Bai, —esan eban Tramanac olango albisteac ençutean— gure errira
lenengo datorren Musturçuloco edo Lecuitoco atso ezquelac eruango ditu
bereac eta bi.
Esan da eguin. Musturçulotic sardina batzucaz lenengo aguertu çan
emacumetchoari errira sartu baino be lenago, erruduna edo errubaguea çan
jaquimbaric, asi jacon Tramana deadarca:
—Ençuiçu, Mari lotsagabe, celan çatoz ceu Arranondora, gugaitic esan
doçueçanac esanda guero? Sardinoc ceinec erosico deutsuçalata, emen diruric
ezpadago? Narrubico arpeguia daucaçue çuec, ijito, motchaile, pizti, çantar,
ciquinoc, narrubico arpeguia. Baina neuc quenduco deutsut batori...
Onetan ciarduala, urten eban Brichec arin-aringa, eztaquit nondic,
tchalopai emoten jacoen bria-coipetan sarturico lambas bat ecarrela, ta
buztana çapaldu dautsen catuac eguiten dituan lango garrasiacaz, deitu
eutsan adisquideari:

76
—Eutsioçu, Tramana, eutsi gogotic. Ezteutsagu narruric quendu bear.
Irugarrena ipini bear jaco, narru balça.
Bai laster ulertu ta azcar lagundu besteac. Ondo iruditu jacon
Tramanari Brichen eguitecoa, tcharra çalaco, ta Musturçulocoari ecertaraco
astiric emon bague, artu eutsaçan escuac beingoan atze-aldera, eta Aitaren
semearen esan orduco, africatarren itchuraco arpeguia ipini eutsien
gaichoari...
Ta barre eguiten ebien guero gaizquile biac, sardinsalçailea tchistuac
boteaz da arpeguia garbitu ecinic ebilen bitartean.
Urrengo egunean barriz aguertu çan Arranondora Lecuitoco andre çar
bat, eta oni, çarra çalaco, edo besteari eguinicoa naicotzat artu ebielaco,
iminerdi baba çuri ta urdai çati bat emon eutsien, icaraz egoan andretchoari
itz goço-garratzetan esanaz:
—Ara, aditzen emon eiqueçu Lecuitoan, badaucagula oraindic cer jan
apur bat, gure Jaungoicoa bici dalata; baina çuen errico Jaungoicoa, Urlia
çaldun aberats cinçoa il jatzuelaco, gueuc, Arranondoco arloteac bialcen
dogula janari ori Lecuitoco bearsu guztiençat. gueiago bear doçuenean etorri
esque.
Arranondoren lepotic eguindaco barreari olango destaina ta iraintasun
mingarriacaz erançunarren; lotsagalduac, (eguia esan bear da) min
tcharrecoac, (edonun dago bat edo beste) ta gaizto itchura andicoac
içanarren, etziran barrutic gaiztoac Tramana ta Brich. (Arranondon eztago
biotz gaiztocoric, arranondotarra bada). Ondo eracutsi eben barru onecoac
cirala, andic laster, erritar erramulariac garaitu cituan tchalopaco aguintari
guiçagaichoa ito çanean. Biotz guztiagaz emon eben arranondotar danac
euren oparitchoa guiçon orren etcheraco, ta Tramana ta Brich ibili ciran
esquean ateric ate, negarrez, bene benetaco negarracaz. Orduraco dana aztu
jacoen.
Tcharra da, iracurlea, anai-errien arteco aserrea, laster aztutecoa içan
da be, ta ondo eguingo leuque aldabenac olango aserre-bidea sustrai ta
asieratic quencea, gure anaitasuna egunean baino egunean gueiago cindotu
dedin; baina ascoçaz tcharragoa da uri barruan bertan, norbait alcatetzaraco
edo legueguiletzaraco autatu bear dabenean, erquideac eurac sortu daroena.
Itchas-dematic jaioricoa baino mila aldiz oquerragoa içan çan, Patchi
çala ta Peru çala, Arranondon sortutaco atracala ta naste galgarria. Ez Patchi
ta ez Peru etzituan urian inoc eçagutzen, jaunchoen batec içan ecic; baina
erritar bacotchac beren etchean, beren tchalopan edo ardantegui bazterrean
cerbait ençunda beste baric, goicetic gabera guelditu ciran guiçon da
emacume guztiac Patchiren edo Peruren alde.
Baina celan guero! Arranondotar guztiai esnatu jacoeçan barriro beti
lotan egon bear euquien grina gaiztoac, erritar guztiac urratu cituen euren
arteco anaitasunic cinçoenac, aspaldietaco adisquideac alcarregaz aserratu
cirean, beti betico lagun çarrac batabesteagaz areriotu, guiçon ascoren biotzac
gorrotoz bete ta emacume gueiensuen mingain çoliac puçoni citala erioela

77
jarri. Dana egoan orduan azpicoaz gora. Alperrenac ebilçan languilien, autari
bila; eztitsuenac garratzen, bigunenac gogorren, bildurtienac ausarditsuen,
onenac gaiztoen; baquetsuenac esetsi bician, ichilenac oiuaca, oilo irudicoac
aceri eguinda, arcume ancecoac otso biurturic. Alderdi guztietan egoan
alcarganaco esamesana, ecin-icusia, gaizquinaia, irria, cinua, çapoqueria,
atchimurra ta atzamarcadea.
Ta çucen irudico guiçadiac olan baebilçan beren artean, cer eguingo
eben erriertaraco, dongaqueriraco ta burrucaraco beti prest egoçan
emacumeac? cer eguingo eben Tramana ta Brichec? Eceuquien erea macala
aora jatorcoeçan guztiac esateco. Ta eceben era on ori galduco, ez oriche!
Alcarren barri ecer lenago jaquin baric, biac aurquitu cirean Patchiren
aldecoac, eta euren bicitza guztian bigarrenez, bata bestearen aurrean ez egon
bearrac naigabe apur bat emon eutsien lenengoan baina, ceini equina naicoa
baegoan da, laster aztu ebien naigabea, Peruren aldeco guztiai çorrotz
equiteco. Icasi ta gomutau cituen orretaraco, erne-une ta sustraitic, arerio
guztien bicitzac, atara eutsieçan euren çapi ciquinac eguzquitara, ta asi ciran,
guçur da abar, astinaldiric lotsagarrizcoenac. Eztau inoc lurrean, emacumien
aotic, areic eguin cituen lango jardun gordinic egundo ençun.
A celangoac cirean areriuoc! Puaaa!! Lanteguico Nagusi oquerra,
Egurbideco Baserritar calabaçaz betea, Arranondon cer bear çan ecequien
erbesteco etchejauberen batzuc eta Matchin coipe, Mari Errotaren senar
ganorabacoa. «Neuc eçagutu neban bata, deadar eguiten eban Tramanac
calearen erdian, Arranondora beracatzac eta piper gorria salcen çauriz ta
çornaz beterico mando çarragaz etorri çanean. Praquen atzecoaldeac
tchaplataz beteac ecarri cituan orrec eta amiliaren ucarondoac be bai. Orain
beguiratzea baino ez taucaçue: lantegui barri andia eguin dau ta ia erri
guztiaren jaubea da. ceinen lepotic? gueuretic, gueuretic, gueu astoac
garealaco... Danoc eçagutu doçue bestea, musquilea eriola, emparançan,
gaztaina ustel batzuc eta urez beterico esnea ecin salduric. çapaburuac idoro
neutsaçan nic, bein baino gueiagotan, arec saldutaco esneari. Ta or daucaçue
orain, egun batetic bestera ta inoc celan eztaquigula aberasturic, pavo riala
baino arroago ta erri guztiari aguindu naian. A ce jatorrizco çalduna bera! A
ce jaquinsua! guiçon arguia içango litzateque... ezpanean crusailu bat
baleuca... Etchejaubiena barriz jaquina daucagu: danac dira onac etche-saria
arceco, baina estutasun batean ez euracana tchampon baten esquean joan.
Euren etchietan erreteila bat eraguiten be eztaquie. Gurean beinçat beti gagoz
ituchuratan da etcheco catilu-terrinac eztitut naicoa euria dan bacotchean...
Matchin coipe ostera noc eztaqui andiquien morroi, çurico, azpijançaile,
doilor, guçurti andi bat dala?»...
Nic ecin neiquez emen ipini, erdizca baicen, arein esaquera çantarrac.
Eta gauçaric oquerrena çan, cençuneco guiçonac eurac Tramanaren esate
gaiztoac onçat emotea, arerioen contracoac ciralaco. Ai, Jaungoico maitea!
cembat calte datorren, arimençat, olango guertaldietatic! Gauça tchar asco

78
asmau ditu gaizquinac gure arimac galceco, baina legueguile barri bat erriac
eguimbearra baino tcharragoric eztaquit asmau ete daben be.
çoratuta egoçan azqueneraco arranondotar guztiac eta çoraqueri
aundiac eguiten cituen. Patchi ta Peru: ecegoan eurençat beste gauçaric
Lurbira danean. Batzuençat, Patchi ceruco ainguerua çan da deabru
gaizquina Peru; bestiençat, Peru çan cerutarra ta infernucoa bestea. Nor
ceinen aldera ebilen, alcarri ipinten eutsien betoscoan icusten jacoen garbiro
ta oraindino garbiroago (noc esango leuque?, baina eguia da) oinetacoetan!
Abarqueta çurien gainean ipini eben batzuc izquiratuta Bici bedi Patchi! eta
besteac Bici bedi Peru! Arranondoco abarquetariac nai aina diru irabaci eban
egun areitan.
Baina jausi biar eban egurrac. Aimbeste aice ta çoraquerien atzetic,
aimbeste bena, goibeltasun da trumoiren ondorean etorri bear eban ecatchac
ta ecatcha etorri çan, balça, cematzailea, icaragarrizcoa. Legueguiletzaracoa
autatu bear çan egunean, goiceco çorcirac baino len asi çan, tchartela gora ta
tchartela bera, guiçonen arteco eztabaidea, Perurenac eta Patchirenac sartu
ciran bacotcha bere aldecoai laguncera ta arerioacaz burrucara, ta oni eutsi ta
orri bulça, bata estaldu ta bestea jaurti, aurrecoari emon da albocoa gorde, au
jo ta bestea çapaldu, ucabilca, maquilca ta arraioca, an içan ciran angoac eliz-
aurreco emparançatchoan. Bederatzi-terdiac aldean icustecoa egoan gure
Indianoa, burutsic, alcondarean iduna urraturic, jancia basazturic, surretaco
odola biçarretatic bera eriola ta Tramanaren ule ciquin batzuc escuetan
cituala, Tramana ta Brich erriçainac, tatarrez, catiguteguira eroieçan
bitartean.
Itchi daiogun ecatcha celan amaitu çan esateari; gueldi bedi alde batera
cembat cascarreco, cembat sudur-auste, cembat dubaco aguin-aterate içan
çan aimbatutea; eztaigun esan Peruc edo Patchic ceinec tchartel gueiago içan
eban be. Ardura guitchi deuscu guri naiz lenengoac naiz bigarrenac garaitu,
bada biac ciran nabar samarrac, biac euren buruaren anditasunagaitic
ebilçanac, Euscalerri maitea aotan artuta.
Guacen gu gueure lagun batzuc naste orretan cer eguin eben jaquitera,
guri gueien dagoquigun lambidea ori dan ezquero.
Mainasiren aita guztizco larritasunetan ibili çan tchartela nori emon
ecequiala. Lenengo egunetan Indianoari aguindu eutsan bere alde emongo
ebala, baina guero tchalopacoac jagui jacoçan gora goraca, ardanteguico
lagunac ia ito eben, edoceinec esaten eutsan, calean, saldutaco guiçona çala,
erriaren arerioac potin baten diruagaz erosi ebiela, goico ta beco Patchitarrac
eceutsien baquean izten inun be, ta azquenean, ondo eldutaco icoa baino
bigunago egoan guiçona, edo obeto esateco, laquioan jausirico tchoritchoa
leguez egoan, da ecequian cetara jo edo laquiotic celan urten.
Andreac sendatuten eban sarri, etchean, guiçon orren indarguetasuna.
—Ai, macala! —esaten eutsan— çuri cer deutsu lagunen jardunagaitic?
çuc eguiçu ceurea ta eceioçue besteai jaramonic eguin.
—Bai, ta inori arpeguiric ecin emonda guelditu norbere errian?

79
—Da aimbeste lagundu deuscun guiçonari emondaco itza jan?
—Nic eznequian orduan Peru cein çan: tcharra dala dinoe, ta gainera
Patchic nasa barriac eguingo dituala, bearra be badago ta.
—Guçurra da ori, curutzemendi baino guçur andiagoa. Patchi doçu
guiçonic gaiztoena, judio protestante baten jatorricoa eidata: neuri esan deust
Ana Balentinac, eta Ana Balentinac badaqui, Peru ostera oso escubide
andicoa doçu nasa barriac eguiteco ta edocetaraco: Madrilgo aguintari
guztien adisquidea ta erregueren maian jaten daben guiçona eijatsu ori: Ana
Balentinac esan deust.
Atseden pichcat eguin da guero, ichilchoago ta bigunago jarraitu eban:
—Baina, guiçona, euquiçu cençun apur bat. çuc dinoçuna alan içanda
be, celan nai cenduque gure alabearen ezconcea galdutea? Arranondon içan
dan ezconçaric onena?
—Emacumea, eceidaçu burutic eraguin. Nic eztot nai Mainasiren
ezconcea galduteric, eta D. Jose Antonioc maite badau, ezta orregaitic
galduco. Buru oneco guiçona da, ta neuc esango deutsat...
—Ezteutsaçu ecer esango, eztoçu etchetic urtengo.
—Gaur ez, baina biar itchasotic natorrenean...
—Ezta biar be, ezta egundo be.
Olango autua egunerocoa çan Tchanogorriren etchean Espainaco
Legueguile edo auci-erabaguitzaileoc autatu bear ciran aurretchoan, baina
etzan açartu Indianoari gauça orren gainean ecer esaten.
Azquenengo egunean, aren ona euquiteagaitic eta andrearen esanac
jarraitzearren, etsi etsi eguinda Peruren alde tchartela emotera joiala,
emparançaco burruquea ta iscambilea icusi ebanean, armin da queichu,
biurtu çan etchera gure guiçonchoa, ta estutasunac emoten daben
ausardiagaz, atean sartu orduco asi jacon emazteari:
—Nic ecin neique ez bataren da ez bestearen alde gaur tchartelic emon.
Gaur ez, beste baten eztinot baina, gaur ez! Alperric esango deustaçuz
esanalac, gaur neureagaz urten bear dot.
—Baina celango guiçon epela çara çu? Orainche urten doçu etchetic
abiadan...
—Bai, baina ez burrucaraco asmoan, da burruca baric ecin leiteque inor
udaletchera sartu. Ni Lecuitora noa gaberarte. Esque badatoz, preminazco
cereguin bategaz joan naçala.
—Ta cer esango dau D. Jose Antonioc?
—Min dabela. Ederrac emon deutsiez emparançan. Osticopean erabili
eidabie, ta odola dariola icusi dot.
—Jesus! Jesus! Auche da itchumena. Eztago errian bururic?
—Gaur eztot uste. Gaur burua dauquien guztiac erbestera joango dira,
ta ni be bai.
—Baina...
—Eztago bainaric. Erabaguita daucat. Agur.
Atean urten orduco bere atzetic eban Sardinçar laguna.

80
—Jeup, adisquide! Nora çoaz?
—Lecuitora.
—Neu be bai, emen gauça onic eztagota. Tchartela emon doçu?
—Ezta emongo be. Ecin leique, inogaz aserratu baric.
—Nic gueure alde emotea gura neban, baina ondo eguiten doçu. Onche
emon dot nic neurea, ta Matchin coipegaz aserratu eguin bear içan dot.
guiçon arroa! Berac gura dabena eguin bear guenduala Anjelec eta nic eta
gure tchalopetacoac. Eztago toqui tcharrean!
—Anjelec naico eban ba.
—Anjelec? Orrec inoc baino guitchiago. Egundo eztot gure mutila ain
bero icusi olango gaucetan. Antoniri be ezteutsa jaramonic eguin. A! Ta
badaquiçu cer esan eutsan bart gabean çugaitic? Indianoac çu estutzen
baçaitu gueuc emon bearco gueunsuçala mila erreal, orrembeste alderdi
bagueuncalata.
—Ezta tcharto esana. Esquerric asco.

Arratsaldean, azquen orduan, gueroago ta estuago autari bila ebilçanac


Tchanogorriren esque joan ciranean:
—Ederra eguin dau! —esan eben— masia jan da igues!

__________

chchi
OTSOAREN BELARRIAc

Noc daqui etorquiçunaren barri? ceinec igarri leiquez bere barruan


gorderic dagoçan erri ta guiçadien goraberac? celan neurtu gauça uts batetic
etorri leitequean ona edo caltea? Nondic otuco jacon Anjelen amari, ilabete
lenago, Antoni ta Anjelen arteco ezconcea galduco çala barriro?
Bada galdu çan. Patchi ta Peru jaso edo jatsi bearragaitic gurasoac
aserratu ciran lenengo, ta eurac eguin eben lanic andiena gazteac otzitu
eitecen be, Anjelec bere aldetic eceban asco bear baina.
Sardinçarren ustez, coipetarrac anchinatic cirean eriste andieguicoac,
beti euqui oieben burua besteac baino gueiagocotzat, eta areicaz ondo egon
nai ebanac, morroi edo mendeco içan bearco eieben, naiz da euren etchean
bici ez. Emazteac ostera, diru çaletchoa çan baina, eceban gura bere seme
cutuna inoren morroiquinçan icusteric: etzan orretaraco acia. Etche bietaco
nagusi gazte maite bat ez içatecotan, senartu cedin be eceban gura. çarrac
baino ascoçaz obeto çainduco eieban Anjelec etche bietaco ondasun izquia.
Mari Errotac barriz, bere aldetic, ondo içateco ecebiela eurac inoren
laguntasunic bear, esaten eieutsan alabeari; ez ibilteco lagun bila, gura ainaco
ezcongueiac etchera etorrico jacoeçala ta. Jocatuco eieban arec, eta baita
Matchinec be, eurenean Sardinçarren etchean baino urre çar gueiago idoro
baietz.

81
Etzan, alan be, Antoni amaren sinistecoa, ta amari ençungor eguiteco
asmoac ebilçan lenengoan. Urre çarra euquico ebien, baina berac gura ainaco
mutilic ezjatorcon Antoniri. Erbesteco oial-salçaile guçurti batec cerbait esan
eutsan bein, jai arratsalde batean, (ai ce poça içan eban orduan!) baina oial-
salçailea etzan gueiago Arranondora aguertu. Aimbesteren atzetic ibili çan
Indianoa be, etzan gomutau beragaz, Antonigaz. Itz eguin eutsien mutilac
etziran bere duin, bada-ezpadaco arlote batzuc ciran danac. Anjel ainacoric
ecegoan. Anjelen çale ciran errico nescatila guztiac, Anjelen adisquidea çalaco
lagun danac ondamuz beguiratuten eutsien berari, Antoniri; Anjel bear eban
Antonic nai ta nai ez, erquidien barregarri guelditu etzaitean be. Orregaitic,
gurasoen aserreacaz gazteac cer icusiric eceuquielata, eguinalac eguin cituan
nescatileac arrançale gazte orren biotza irabazteco, baina dana alperric.
Aiperric janci çan inoiz baicen obeto, alperric orraztu çan egundo baicen
apainago, alperric eguin eutsaçan negar musingac eta guçurrezco çotinac: ain
otza, motza, motela ta gogoececoa aurquituten eban Anjel ori ece, aspertu çan
noizbaiten nescatilea, quirio guztiac jagui jacoçan guztiz biciro ta aserre
itchura andiacaz itchi eban mutila, agurric esan baric.
Auche içan leiteque onena, —apetau jacon oraindino—. Ni langoric
eztau bilatuco, ta etorri leiteque neure bila, arpegui ainutsuagaz icusten
nabenean. Lenago be etorri jatan.
Baina arpegui ainutsuagaz eceban ecer irabaci, Anjelec eceutsan
gueiago itzic esan, eceutsan jaramonic eguin da bertambera amaitu çan gure
nesca mutilen adisquidetasuna.
Ta cer eguin eban Indianoac?
Eceben mutil çar au Tchanogorrinecoac eralditcho batean icusi, ta
bildurrez egoçan lenengo alcar icustean cer guertauco ete jacoen, baina oso
abegui ona eguin eutsien batac besteari.
Indianoa bera joan çan Tchanogorrinera.
Gure arrançale guiçagaichoa, gaiztaqueri bat eguin daben muticoaren
ancera, gogamen bategaz ebilen beti, ta D. Jose Antonio icusi ebanean,
trumoi ta tchimistacaz eioalacoan, jarteco astiric emon baino len asi jacon
esaten:
—Ara, Jauna, nic berorri bai, bai, pocic atan be; baina oriche dago ba,
lagunacaz be ondo euqui bear da ta oriche dago ba!
Tchanogorriren esaquerea etzan erraz ulertutecoa, baina ulertu eutsan
Indianoac, eta estutasuneric atara eban guiçona.
—Eznator orretara. Ori joan çan.
Ori joan çan! Eznator orretara! Itz goçoagoric eceban egundo inoc
ençun. Ache çan poça! Ache çan aldabatera quezcaric astunenac quencea!
ceru ilunaren azpian ostilica edo ostarcu ederra icusten eban Tchanogorric.
—cer dacar ba, jauna? —itandu eben senar-emazteac, pocezco arpegui
alaiacaz.
—cer ecarrico dot? cetan garan edo jaquitera nator.

82
—Ba, jauna, gu lengoan, lengoan beti. Arec eztau ecer erançun, baina
lotsaz egongo da. gueuc esaten dogunean a...
—Ba orduan aimbat lasterren. Desagradeciduen erri onetan ecin
leiteque persona formalic bici, ta nic bereala ezcondu ta campora joan bear
dot, ila batzuetaraco bada be.
—Ondo eguingo dau, bai jauna, badauca cegaz be ta. Asi gaitecen
paperac eguiten da guertu gareanean eracarrico dogu nescatilea. Berorrec
gura dabenean joango gara abade nagusiagana.
—cetara?
—Paperac eguitera.
—Ez, enetchoac. Orretara luce joango jacu. Niri esan deustienez,
norbera ibili dan toqui guztietaco documentoac escatzen eiditu abadeac, eta
nire documentoac etorri orduco sei ilabete joango litzaquez urrean.
—Ezta, jauna, aimbesteraino luçatuco. guiçon andia lez, ibili dan toqui
guztietan eçagutuco ebien berori abadeac eta...
—Ni lanean bici içan naz, da ez abadeacaz pasietan.
—Dana dala, jauna, paperac bear dira beinçat.
—Abadienac eztira precisocoac.
—ceinenac ba?
—Alcate ta jueçanac, errequisto cibilecoac.
—cer esan dau? Errequisto... Jesus, Maria ta Jose! Ori gauça tcharren
bat da.
—çuec ecer eztaquiçue, ta nic ostera asco icusi ta asco icasi dot.
—Alan içango da, bana, edocetara be, abadeac icusi bearco ditu guero
paper danac. Eurac daquiez ondoen olango gauçac. Gu ezcondu guinanean,
ancinatchu da baina, bicario jaunac eguin euscuçan guri bear içan ciran
jirabira guztiac.
—Ezta nai ta naiezcoa abadeari gure paperac eracustea. Abade baric be
compondu gueinquez, gueuc gura içan ezquero.
—celan baina? (Seinar emazteac aoa çabalic gueldituta).
—Guztiz erraz. Abadeari jaramonic eguin ezta. gueuc ezcondu bear dogu
ta ez arec. Ni ibili naçan toquietan asco ezconcen dira eliçara baric.
—Eliçara baric! Eta ori gura leuque berorrec? Obeto da garai onean
jaquin dogun. Sasiezconcea gura leuque? Sasico dala uste aldau gueure
Mainasi? Ez oriche, ta eztaucagu sasi-ezconcetaco, Espainaco erregaagaz
içanda be.
Tchanogorric azquenengo itzac bero bero eguinda esan cituan. Etzan
jaquituna gure arrançalea, baina bai biotz cindoaren jaubea; epelchoa çan,
baina siniste onecoa, Jaunaren bildurrean acia, Elicearen legue ta asabien
oitura çarren alde bere bicitzea emongo euquean guiçona. Orregaitic, bereala
berotu jacon bere odol garbia, beingoan arguitu jacon burua, aidabatean
biurtu jacon biotza gogo batetic bestera.
Maite dogun gauça bati min emon ezquero, guiçonic epelenac açartu
oidira; aguirian dagoan eguia beguiric lausienecoac icusi oi dabie, ta

83
Tchanogorriren siniste maiteai min andia emon eutsien Indianoac eta
aguirian guelditu çan onen sinisteça, malmuzqueria ta Eliceari eguin gura
eutsan iraintasun oquerra.
Arrançalearen emazte naigabetuac, bere ordurainoco errua ta
Indianoaren gaiztaqueria eçagutzean, dana lotsaturic eta garrazqueri andiren
batzuc ez esatearren, guiçonacgandic alde eguin eban. Aguinçailea çan
etchean, baina campocoen aurrean eceban gueiegui sartu gura, ta gueiegui
sartuco çan, asi ezquero. Berac baino neurri obean senarrac esango eutsaçan
bear ciran eguiac Indiano dongueari.
—guiçona —jarraitu eban çaldun jancirico baserritarrac— eliçara
eztoiaçan guztiac eztira sasicoac.
—Naicoa sasico, Ama Eliça ta Aita Jaungoico baguecoac dira ta.
—A guiçagachoa! Olango Aitamen semea içanda beteco jatsu çuri
patricarea.
—Ta çure legue barriac ondo beteaz cer irabazten dot?
—Neure aitaguinarreba içango çara.
—Bai urte batzuetan, baina guero?
—Itchioçu guerocoari.
—Bai guerocoac neu itchico banindu.
—Bici çaite ondo aldoçun artean.
—Beti gura neuque Jaungoicoagaz ondo bici.
—ce Jaungoico ta... Etzaite tchotchina içan.
—Orainche naz inoiz baino guitchiago.
—Tchanogorri, gogoratuiçu etchaçula ondo etorrico nigaz aserratutea.
—Ezta Jaungoicoagaz aserratutea be.
—Ba, ba! çuecaz ecin leiteque inor entendidu. Neu en persona joango
naz Bilbora.
—cetara? Gure Mainasigaz ulertuco çaralacoan? Alperric, gueure
odolecoa data. Eztaucagu arimaric salceco. D. Jose Antonio, eguiçu contu
gure Mainasigaz da gugaz eztaucaçula cer icusiric gaurtic aurrera.
—Eztaucatala cer icusiric? Esto es demasiaro. Eta nic prestau neutsuçan
mila errealac?
—Uste dot laster biurtuco deutsadaçala euren jaubeari
—Ta Mainasiri emonico aniloa?
—Ori be biurtuco jatsu. Eztogu inoren gauçaric bear.
Trumoi soinoaren anceco deadar lodi garratzacaz da bere aotic
tchimista goriac jaurtiaz urten eban Indianoac Tchanogorrinetic.
—¡Qué intoleransia! —cinoan esquilaretan bera— ¡insivilisaos!
¡astoquilos! Emen eztago gauça onic abade guztiai lepoa quendu ta eliça
guztiac itchi artean. Neuc albaneu...
Bitartean, gure senar-emazteoc, alcarri beguira jarrita, bata-bestearen
naigabea goçatu nairic guelditu cirean. Euren ames-jauregui goçoa goi goitic
beberaino etorri jacoen, baina etzan ardura, cerua etzan jausico. Etzirean
aberatsac içango, etzituen beti gura ainaco jaqui ta janciac euquico, noicean

84
bein estutasunchoren batzuc igarotea be içan ceitequean; baina ordurartean
be bici cirean da, aurrerancean be, lan piscat eguin ezquero, bicico cirean
beinçat. Antiguaco Amari esquerrac emon bearrean egoçan, otsoari belarriac
aguertu eraguin eutsaçalaco. Indianoac judioa edo olangoa içan biar eban.
Jesus, Jesus mila bidar! Toqui onean gueldituco çan euren alabatchoa aren
escuetan!

__________

chchi
EZcON BARRIAc

Andic egun batzuetara, Bilboco calietan cear ebilçan alcarregaz,


dendaurretan beguira, on itchuraco guiçon motz, gazte, sendocote, arpegui
çabal bat eta bere ideco emacume argui, garbi, azcor, balceranchu bat, cituen
janciric onenacaz biac, aterpetchu edo guardasol bana escuetan ebiela.
Eçagun çan, urrinetic be, erri tchiquiren bateco ezcombarriac cireala.
Atean atean gueldituten cirean beguira, bada ate danetan dago Bilbon
dendea, salerosquetea ta cer icusia. Emen, danetarico oial-barriac arro arro;
or, atorra çuri ta alcondara leunac tente tente; orain narru bigunezco oin-
çorro edo çapatac goitic beraco errencadetan argui argui; jarlecu, mai, oe ta
ispiluac urrengo, etchea betean; ardao çar da erari mueta edo eringo guztiac
arutsatchoago, piper, tomate, lucainca ta urdaiazpicoen ondoan tolostuta;
goçoteguiric ederrenac guero, goçozco guiçon, aingueru, etche ta eliça ta
guzti; ta beste aldean ostera cidarrezco onci tresnaric icusgarrienac ugari,
urrezco orduari edo erlojuac eundaca ta cate apain dizdiçariac milaca.
Aretchec cirean dendac, aretchec! cembat diru etegoan Bilbon!
correo calean Au monde elegant iceneco denda eder baten aurrean
bibo1ina joten egoan guçur-guiçoncho bati barrez barrez beguira egoçala,
bilatu cituan Mainasic gure emacume ta guiçona.
—Aitaren, Semearen! —esan eban, curutzea eguinaz—, Josepa!
Artobero! Nondic eta ona?
—Emenche, Bilbo icusten.
—Neugana etorri baric?
—ceugana guinoiaçan orainche.
—Noiz etorri çarie?
—Bart arratsean.
—Ezconduta alçagoce?
—Bai, atzo ezcondu guinan.
—Da neuri jaquin eraguin bez?
—cetaco? Baguenquian Arranondora etorrico etzinalata.
—Ezteust inoc be eceren albisteric jaquin eraguiten.
—gueuc dacarguz çutzat Arranondoco albiste guztiac, onac atan be.
—Onac?

85
—Ecin obeac. Atzo gure ezteguetan —jarraitu eban Josepac— gure lagun
guztiac an ciran, çu içan ecic, ceu, lagunic andiena ta onena. çu an
etzegoçalaco utsune andia neucan barruan nic... eta besteren batec be bai.
—ceinec guero?
—Anjelec.
—Anjelec!
—Bai, gueure ezteguetan çan Anjel be, ta uste dot çu an içango
cinalacoan etorri çala gueiembat. Lenago jaquin içan baneu...!
Onetan egoçala tchinel edo erriçain batec dendaurrean ez gueldiric
egoteco esan eutsien iru arranondotarroi, guiçadien ibilerea galeraçoten
ebielata; baina Josepac eta Mainasic eceutsen jaramonic eguin. Eztaquit
ençun eteutsen be, andic urrinean egoçan da. Eceuquien orduan belarriric
ecer ençuteco, ez bururic ecer ulertuteco, ez biotzic ecer gura içateco,
Arranondoco gauçac içan ecic. Artoberoc bacarric esan eban Arenal aldera
escua luçatuaz:
—Goacen aorrutz (ara orrutz) emen ezcagoz ondo ta.
—cer dinostaçu? —itandu eban Mainasic.
—ceuc ençuten doçuna. Anjelec ceugaz ezcondu gura dau, ta laster
eguingo deutsu escabidea, edo, obeto esateco, orainche eguiten deutsut neuc,
bere icenean.
—Emacumea! Eceidaçu irriric eguin ceu çorioneco çareanean.
—Mainasi, noiz eguin deutsut nic çuri barre? Noiz esan deutsut
guçurric? Eguia, ni çorioneco naz, guiçon languile on bat artu dot eta; baina
ceu be bidean çagoz ceuc gura cenduanac gura çaituta. Aren aguinduz edo
esanez beren gurasoac emon deutsiez çuenai Indianoarençat bear cituen mila
errealac.
—Neuc be baneucan orrembeste... Anjelen aguinduz!... Esquerrac
emotecoa da... Ta cer esan deutsu?
—Osterabe? Goçua alda albistea? ceugaz ezcondu gura leuqueala, orra,
oriche.
—Noiz, nun da celan esan deutsu? Dana jaquin gura dot.
—Atzo, çalpurdi ondoan, da biotzetic ezpanetara jatorcoçan itz
eguiazcoacaz. ceugatic, bai, ceu icusteco gogo andia neucan da; baina
beragaitic batez be etorri gara gu Bilboraino, bada bestelan ezquinan gu
Durangotic onunz igaroco. Bera egon jatan atzo, azquen orduan, Bilbora ta
Bilbora ta Bilbora etorteco jardunaz çuri esan deutsutana esateco. Pocic çagoz
orain?
—Josepa, au poz gueieguia dala uste dot niretzat. Ecin cinistu daiquet.
celan içan leiteque ori Anjelec eta nic alcarregaz bein bacarric itz eguin
badogu?
—Jaungoicoaren gauçac, Mainasi.
—Ta nondic edo cegaitic eten da Antonigazcoa?
—Patchi ta Perugaitic. Batac eta besteac Diputau edo orretarico
aguintari içan bear ebalata, erri guztia nastau dabie: Jaquingo cenduan.

86
—Bai, cerbaiten ençutea badot.
Artobero, ordurarte ia itzic eguin eceban Artobero ichila, Arranondoco
aserrien oiarçuna balitz lez, sartu çan autuan:
—Patchiren aldeco guztiac cenrçubacoac dira, Mainasi. Eztago Peru
lango guiçonic, ona, erricoia, jaquinsua, emoilea da Peru. Bestea barriz
edocer gauça, badaquiçu cer dan edocer gauça? Oriche da ba. Perutarrac gara
gu, ta Anjel be bai.
—Ondo da —erançun eban Mainasic— baina bere aritic eruan nai eban
autua, ta Artoberoc edegui eban bideari jarraitu baric,
—Eta eraztuna? —itandu eutsan Mainasiri.
—Ai! Barre andiac eguin doguz eraztun orregaz. çuc Arranondora bialdu
cenduaneraco, erri guztiac jaquin eban Baserritar Mutilçarrari emonico
calabaça barrien albistea, ta emacume icusmin asco içan guinan çuenean
eraztun ori icusten. Icusi orduco berialache esan eban Aceritchuneco Petrac:
—Ene! Neuc euqui nebana berbera da. Neuc lenengo ta Birigarroneco
Micailoc urrengo, Ja jai! Etcheric etche erabilteco erosia içango da.— guero
barriz, otu jaco Tramanari bere escuetan euqui bear dabela, sartu dau bere
beatz lodian, seinora balitz leguezco itchura ta cinoac eguiten ibili jatzu ta,
azquenean, ecin inondic inora biatzetic atara. çure aitaren estutasunac,
Tramanaren arraiuac, gure algarac celangoac ciran! Tramanari atzamarra
ebagui bear gueuncelata ibili guinan, olguetan.
—Baina emongo eutsien eraztuna jaubeari?
—Bai, emacumea, bai, ta oraindic ascoren escuetan ibili bear dabela
deitzot.
—Ederra çan ba! Egunero ipinten neban escuan, guztiz ondo
jatorquidan, da eguia esaten deutsuet, eraztunagana çaletu eguin ninçala uste
dot.
—Bana Indianoagana etzinan çaletu.
—Ez, ori ez. Alperric gure etchecoandreac eguin ditu eguinalac eta esan
deustaz esateco guztiac, nire biotzean ecin içan da sartu Egurbideco guiçon
ori.
—Jaquina ba. Bestea ceucan biotzean da...
—Baina, Josepa, benetacoa eteda Anjelen escabidea? cer deritchoçu?
—Barriro be lengora? Eztotsut ba esan biotzetic ezpanetara jatorcoçan
itzacaz esan eustala?
—Ta çuc celan daquiçu?
-Icusiagaz. Orreic gauçoc arpeguian icusten dira. Ondo sinisgaiztocoa
çagoz ceu.
—Ia ba, Antonigaz be bi aldiz ibili da ta.
—Baina ez gogoz. Berac autortu dau.
—Berac autortu! Ai, Josepa! Ondo esan doçu len: Jaungoicoaren gauçac
dira oneic. Jaungoicoac ençun deustaz nic Begoinaco Amaren bitartez eguin
deutsadacen arrenac. Sinisgaiztocoa nagola dinoçu, baina eztot nic egundo
sinistea galdu. ciur ciur cenquiçula ta Antonigaz ezconcen çala esaten

87
ceunstanean be, nic baneucan neure arima barruan eztaquit nondic noraco
sinistea ta itcharopena. Gauça miragarriagoric nai doçu?
Nic eztaquit noiz artean egongo ciran autuan gure eçagunoc, beti lelo
bati eraguinaz, non egoçan be aztuta, bertan bera sartu çan aice indarsu ta
euri çaparradeac iguitu ezpalitu. Aiceac çabundu cituan gogotic Ondarça edo
Arenal-eco çugatzen adarrac, jaso cituan lurretic odeien itchuraco autsac,
itchutu ebaçan joan etorrian ebilçan guiçadiac, quendu ebaçan buruetatic
ondo sartu barico guiçon-tchapelac; eta aicearen atzetic etorri çan truchuac
sartu eraguin eutsien çalapartaca bebarruetara cafe aurretan jarrita egoçan
guiçon guztiai.
—Jesus! Auche da egualdia! —esan eban Mainasic, Done Nicolas
ondoco aterpera aquitica eldu çanean—. Arratsalderaco onduco dau,
Artobero?
—Baietz uste dot —erançun eban onec.
—Nai neuque beinçat. çuei lagunceco baimena escatutera noa ni.
Arratsaldean Begoinara joan bear guenduque, ta olango egualdi tcharragaz...
—Egualdi tcharra? Lurraldean eztago egualdi tcharric, aterpeac dagoz
da. Itchasoan dira egualdi tcharrac, eta jum! gaurcoac gogor joco dabela uste
dot.

__________

chchIV
ONDAMENA

Bigaramon goiceco seirac aldean, aspaldietan euqui eban baino lo


goçoago bat eguinda Mainasi oetic jagui çanean, Bilboco albistari salçaileac
bebilçan batera ta bestera ariniquetan, cale erz guztietatic eztarri erreacaz
indarrez deiezca... ¡ciero bilbainooo, con la catástrofe del Cantábrico!
E? cer guertau eteçan itchasaldean? cer? Sarritan oidana.
Bilboco uri barruan guiçadien autuac eten, Arenaleco abeac çabundu,
guiçonen tchapelac buruetatic eruan, escu aterpeac azpicoaz gainera ipini,
çabalic egoçan ateai dambadac emon, leiar edo cristalac çatitu ta queçulo edo
tchiminiren batzuc calera jaurti ebaçan ecatchac, itchasoaren erdian eracutsi
cituan ascoçaz obeto bere aliçate ta gogortasun guztiac eta bertan galdu
aimbeste guiçon eder, mendean arturico itchas-languileric gueienac.
Errucarriac cantaurico arrançale maitegarri cinçoac! Osasun andi ta
egualdi guiroric onenagaz urten ebien, goicean goiz, euren etchietatic; itchas
barruan icusi eben eguzqui garbiaren jaiotza pozgarria; itcharopenez beteric
jaso cituen tchalopetaco oial çuriac, baquearen escaleac balira leguez da
aiceac euren bidean lagundu eioen; jambearrac eta irabacinaiac emoten
daben gogoagaz erabili eueçan erramuac çoli ta biciro; ta eceren pecu ta
bildur baric, alaitsu ta pozcor, eldu ciran arrain-toquira, etchadietaco janaria
an egoalacoan.

88
Ai! Eceben janariric aurquitu: galdumendi, azquen orduco ta
icaragarrizco eriotzea idoro euen guiçagaichoac.
Jagui çan, nondic eta celan eztaquit, an nombaiten ezcuturic bere
orduaren çain egoan erruqui bagueco itchasqui amorratua; çabaldu cituan
izpi baten, beren ego azcar, luce ta sendoac; igues eguiteco astiric emon
bague, artu ebaçan tchalopac inguru guztietatic, sare andi batec arrainac artu
oi dituan eran; erabili ebaçan lenengo tatarrez, urruingarri, dardaraca,
bulçadaric gaizto gogorrenagaz; ausi, ataldu ta birrindu eutsieçan guero
arraun, maste ta aice-oialac, paperez da çotzez eguinicoac bailirean; inchaur
oscol uts batzuc baicen errez, itzulastu cituan laster guiçon irmez beterico
arraimpotinac; eta sartu cituan, azquenean, alcituan guztiac aimbeste iloi
daucaçan itchasoaren colco barruan.
Arrançale batzuc, oraindino, igari eguin eben cerbait itchas iraquin
esnetuaren gainean; berezco bicigureac emoten eutsen azcortasunagaz
jasartu ciran gogotic truchu ta bisuts, aice ta baga indarsuen contra; ibili
ciran eten arteraino ur açalean gora ta bera, itchasoac atchetara jaurti oi
dituan abe çacarren irudira; escatu eben arren! Jaungoicoaren icenean!
lagundu eioela norbaitzuc estualdi ta il-çori arrigarrizco atan, baina alperric!
Arrançalien alarau mingarria ecatcharen il-soinu garratzean galdu çan betico!
Ecin eutsien inoc laguntasunic emon. Lenengo unetic ondatu bagueco
potin bacanac, tchimista gorria baicen arin joiaçan ecatcharen aurrean
ecatchac gura eban toquira, nai ta naizco dsaustada, gora bera ta joate
bildurgarricoan, eriotzearen tchistu, arnasestu ta deadarra aldamenean
eroieçala; ta ecin eben ecer eguin ur gainean igari ta oiuaz egoçanen alde.
Potinetacoac eurac eioaçan laguntasun bearrean; eurac arrenez Aita
Jaungoico ta Antiguaco Amari; eurac carel baten gainean, oquer, larri ta noiz
ondatuco, aleben guinoan iguesic, arerioa urrean daroien gudari garaituac
joaten diran ancera... gueienez be socaren bat jaurti eiquien da jaurtiten
eutsien ai celango gurari ta biotz onagaz! euren bidean bilatzen cituen
lagunai, baina tchalopearen abiadea quendu? Nai euquien toquira eruan?
Gura eben lecuan guelditu? Ecatchari arpeguia emon? ceinec? celan? Nondic?
Nongo indarracaz? Ecin ceitequean gaucea çan.
O! Ta azquenengo tchalopea, lur azpian sarcen dan suburdi queitsuaren
guisara, ur-laino tartean ostendu jacoenean cer çan amaigabeco urcelai atan
guelditu ciranen atsecabea! celangoa euren bacartade ta argaltasuna itchas-
eremu edetsuaren erdian!... Odei balz lodiac euquecen goialdetic, eta odeiai
ecin eutsi; cingo andico ur gaci aserrea beian, da ur orren açalean ecin
gueiago iraun!... Ito eguin bear nai ta nai ez! Orduanche amaitu çan
arrançalien pençuda ona, orduanche artu euen azquenengo etsipen
negargarria... Bacotchac beren etchecoai biotzeco agurra ta ceruco Aitari
arimaco escari bana eguin eutsien, igues eguin eban adoreac euren besoetatic,
etorri jacoen beguietara beti betico loa... ta ondatu ciran, bata bestearen
ondoren, ur-azpico iloi saconean.

89
Etziran lenengoac eta etziran azquenengoac içango. An egoçan,
nombaiten, lenago ancinatchu joandaco lagunoc, açur utsetan, ondar barruan
estalduric: an egoçan sartu barrioc, ondar gainean etzinda, ta batzuc burua
beian ipini orduco bajoiaçan bestiac goitic bera, isil isilic, como corpo motto
cade, ildacoac beti daroen ichiltasunagaz.
inoiz ez ainacoa çan egun ataco ondamendi ta galdumena.
Ondarrabiatic asi ta Santurcerainoco euscal itchaserri guztiac euquien ceri
negar eguin andia, baina batez be Bermeotarrac, Elanchobe, Lecuito,
Arranondo ta Muturçulocoac. O! Noc esan leique itchaserrietacoen
samintasuna euren ezbear gaiztoa jaquitean? Onec bere aita ona galdu eban,
arec bere anai languilea, urliac bere senar maitea. Guraso asco guelditu ciran
seme baric, emacume asco alargun, gazte asco umeçurz, cer janic ezta...
Beingo baten çabaldu çan Bilboco uri danean barri tchar ori. Erri
guztiac beste cer esanic eceucan. Escutic escura ebilçan paper albistariac
lagunterien albiste-gosea asetu ecinic. Iracurle guztiac egoçan arrituric eta
albiste bacotcharen ondorean ceresan barri bat otuten jacoen.
Danac cirautsen sarritchuegui ondatzen cirala Euscalerrico
itchasguiçonac, ausarditsueguiac ciralaco ta urrinegui joaten ciralaco;
neurriren batzuc artu bearrean egoçala aguintariac; onembeste çabalera ta
arembeste luceraco potinac eraguin bear jacoeçala, ta estaquit nic cembat
beste olango ipuin.
Baina orreic gauçoc gueroago erabaguitecoac cirean. Aurrenengo
beinçat diru mordoscada bat batu bearco çan celambait, gosearen ate ondoan
jarrita guelditu ciran guiçagaichoençat. Edonungo bearsuei laguncen equien
bilbotarrac aimbat gueiago lagundu bear eutsiela euscaldunai, cinoen çaldun
batzuc, eta berbetatic eruan bear ebala bacotchac bere oparia paper
albistarietara; beste batzuc, eurac ondo jolastu baric eta tchampon bacotchari
coipea quendu baric ecer emoten ecequienac, danen artean batzarra eguin
bear çala esaten euen, dirua celan batu ta cer jaialdi eguin ondo erabaguiteco.
Bereala otu jacon norbaiti etzala jairic tcharrena içango çaldunac eurac
caleric cale esquean urtetea, çaldiz, burdiz da oinez, asabien egunetaco
janciacaz, guertaldi çarrac gomutauaz, ipuin liburuetaco guiçonen irudira.
Einçacotzat emoten ebien gueienac calietaco ibilerea: urlia içango çan
Lecobide ta sendia Lartaun, bata Don Pedro Erreguea ta bestea Don Juan
bere anaia, au Marte ta ori Ercules, orraco guiçona quijote ta araco mutila
Sancho... Sancho! quijote! Ja jai! Alagalacoac ciran orretaraco orcoa ta
emengoa. Barregurea etorcoen gogoratuta beste baric, eta barrez egoçan
çalduncho batzuc, barrez negarrac legorceco asmoetan ebilçala!
Etzituan ain laster ulertu Mainasic calecoen autuac. inoiz baino
beranduago jagui çan egun atan, eceban Meçatara joateco astiric artu, ta
etchaldeco arlo cereguinetan ebilen egundo baino azcarrago ta poçago, barru
alai goçoac emoten eutsan maraztasunagaz. Leiotic Arenalera beguira
egonda, baçala numbaiteco ezbearren bat etcheco lagunac esan eutsanean,
«Somorrostro aldecoa cerbait», erançun eban gure nescatileac, «jaquingo

90
dogu lanac eguindacoan»; baina, gueroago, cer edo cer itchasaldecoa çala
esan jaconean, gauça guztiac bertambera itchita urten eban leiora
inguruetaco nescame guztiai cer çan galdezca.
Poça ta naigabea ecin leitequez alcarregaz bici. gueu pocic bagagoz, naiz
onac eta lagun-urcoaren edo gueidearen maitaleac içan, lecu guitchi euqui
oidau gure biotzean inoren naigabeac, cembat eta poçago, aimbat eta
guitchiago. Egui çaleac bagara esan daigun eguia: gueu pozcor bagabilz, ezta
inoren naigabea gure mingainetic barrura sarcen, gueiensuetan.
Mailac eta neurriac daucaguz onetaraco. inor ori eceçaguna edo
urrinecoa bada, bere naigabietan inor ez balitz leguez beguiratuten deutsagu,
ta orduan mingainac berac be cer esanic eztauca. Inor ori urrecoa ta eçaguna
bada, orduan mingainac cer esan batzuc badaucaz, itchureagaitic bada be.
inor ori gueutarra edo ingurucoa bada, orduan mingainac gauça bigunac
esaten ditu, arpeguiac ilun samar ipinten dira, beguiac malcoren bat bota
oidabie ta cerbait eguin daroagu gueutarren alde. Baina inor gueu bagara,
gueurea edo gueure odolecoena bada naigabea, orduan naigabe ori biotz
guztiaren jaube eguiten da, bene benetaco malco-ari mingotchac isurcen
ditugu, ta ez bacarric eztauca lecuric bestien poçac gure barruan, ezpada ce
mingostasun barriac emoten deuscuz.
Olango cerbait igaro jacon Mainasiri. Pocic ebilen, oso pocic, eta
guertaera gaiztoa Somorrostrocoa çala uste içan eban artean eceutsan
gauceari gora andiric emon, bada toqui orretan eceucan inor eçagunic eta
eceçagunac beti dira urrinecoac; baina jaquin ebanean itchaserricoa çala
ezbearra, artega, nabarmen, quiriotsu, çalapartaca ta itsumustuan jatsi çan
calera albistari baten bila... Artu eban bere escuetan albistaria, beguiratu
eutsan, arnasa batean, goitic barreneraino; baina dardaraz egoan, lausoac
eucaçan beguiac eta ecin eban ecer icusi. ¡Horrible hecatombe! ipinten eban
paperac letra andi balçacaz. ¡Horrible hecatombe! ¡Más de cien ahogados! Ai
ene bada! Ai ene! Nongoac ete ciran guiçon itoac? Bermeocoac berroguetac,
Elanchobecoac amalau edo amabost, Lecuitocoac ecequien cembat... Ez
aletorren Arranondoco barriric?...
A! Bai, an egoan bazter baten Arranondoco erri nagusi edo alcateac
bialdurico albiste mingarria ta Sardinçarren tchalopaco guztiac ondatu cirala
cinoan!... Danac ito cirala, danac, eta anche çan Anjel!
Becoquian mailu bategaz jota leguez jausi çan lurrera Mainasi, albiste
ori iracurri ebanean. Jaso eben auçoan egoçan emacume ta guiçon batzuc,
cein çan galdezca, ta bere etcheco ateçainac erançun eutsien:
—Arrançale baten alabea da. Gaichoa! Aita edo itoco jacon.

__________

chchV
ELIZcARIAc EDO ELIZ-ARRENAc

91
Bere conortera etorri çaneco jagui ta janci çan Mainasi, ta etchecoandra
erruquitsu ta nagusi onaren esanei jaramon baric, buruco uleac becoquian
bera cituala, ampolaiac baino begui gorriagoacaz, çoro baten irudira, çotinga
ta negarrez, Arranondoraco çalpurdia artu ta urten eban, Bilbotic orduan
urteten çan lez, Atchurin gora, Miraflores-tic cear, çubi-barrirunz.
çalpurdi atan joiaçan beste bidezcoac bequien numbait cetatic etorren
nescatilearen naigabea, bada baciarduen euren artean, ichilchu, baina itz
bacar bat eceutsen esaten Mainasiri. Ondo eguiten ebien: atsecabearen
lagunic onena erruquizco ichiltasuna da.
Eceban gura be Mainasic inogaz elean jardun: naicoa cer esan da cer
ençun baeucan bere barruan.
Eceutsan inori arpeguiric emon be. çalpurdi-leiotic beguira joian solo,
celai, mendi ta erriac icusiaz.
Egualdi ederra egoan. Larrain çabaletan ecusan aguratchoac,
azmantarrac ipinten edo abarca çarrai tchopitea josten; lur languinçan
necaçariac, idi buztartuacaz aidaca; solo ercean jarrita, edo errecastoaren
ondoan auspez, ume sostorrac, lora sortatchoac eguinaz; ordeca erdian bei
gorriac bedarra jaten mana edo patchadaric andienagaz; mendi egaletan
arçainac euren artaldetchoai beguira, ta mendi goi gainean çaldi ta beor
ascatuac irrincica... Dana egoan baquean, dana Mainasiren arimea içan ecic,
eta bestien baqueac berac min barria emoten eutsan nescatileari. Idiac atzetic
eroien golde orça biotzaren erdian sarcen jacon burdinea çala esango
euquean...
çornotza aldeco baserritarrac eceutsien garrauci andiric emoten
arrançalien ondamenari, edo ecebien oraindic ecer jaquingo... Ez, eceuen
jaquingo; baina jaquindacoan be, orduanche ciarduen leguez jardungo euen
lanean... Bearrac eraguin. Itchasaldeco ondamena gora bera, gauça guztiac
euren bidean joango ciran. Bestien naigabeac min emonarren bacotchac
gueure arretac içan daroaguz...
An icusten eban Mainasic, aurreratchoago, Ambotoco atcha, gogorra,
legorra, arrizco biotzduna, guiçonen gauçacaitic arduraric eceutsana... Ta
olanche egongo ciran ajolagabe urrinaldeco guiçadiac, ez euren cereguinetan
bacarric, baita euren jolasetan be. Egunerocoa da norbaitzuc negarrez
dagoçanean beste asco barrez egotea...
An aguiri çan, gainera, Urquiolaco baselicea. Baseliça orretan, Done
Antonio miraguilearen bitartez, aimbat euscaldunen çauriac sendatu cirean,
aimbat saminac ezti biurtu... Eguingo euquion Doneari bederatziurren beroa
Mainasic, onen gurarico mirari barri baten ordez. . . Bai, ta ez Done Antoniori
bacarric, baita Antiguaco Amari, Iciarcoari ta Begoinacori be...
Durango aldean bequien numbait albiste donguea, cerren erri ataco
guiçadi onac içu ta balz egoçan, aldratchoetan, inoiz ez leguezco jardun bici
arduratsuan...

92
Arranguiz gainean negarrez icusi euen gure çalpurdicuoc bide-ostatuco
andracumetcho bat, ostatu orretan sarri guelditu oiçan astodun baten semeac
ito ciralata..,
Marquinan barriz guztizco querizpe ta iluntasun andia idoro ebien;
bada Marquinarrac Arranondotarren lagun andiac eidira beti.
cembat eta itchasotic urrerago, aimbat eta atsecabe andiagoa icusten
çan, baina ez Arranondon langoa. Ai! An berbertacoa çan naigabea, oso
eguiazcoa, bene benetan sacona.
Mainasi Arranondon sartu çanean, uri maite onec ilerri andi bat
cirudian. Aicearen izpiric etzan inondic sortuten; itchasoa, bere
eguiquereagaz damuturic leguez, bare ta baquetsu aguiri çan; onciteguiac
languile baric icusten cirean; potinac alcarren ondoan tolostuta; dendac
itchita; guiçonac, jancar da nacar, soineco balçac janciric; emacumeac,
indarga ta çurbil, buruco oialac jazten eliçaraco; biotz guztiac egoçan
mimbereac, aoac ichil ichilic, beguiac malcoa erioela...
Itandu be eceutsan inoc eguin, Mainasiri, errialdera cetara joan çan:
ecegoan itandu bearric.
inoc eceutsan ondamenaren gueiagoco cerceladaric esan be. cetaraco?
Gure nescatilea icusteaz batera negar eguin eben gurasoac, negar
aideac, negar adisquideac, negar eçagunac. Negarra bera da naicoa esale.
Danac joiaçan eliçara, itoen oneraco elizcariac orduanche asten ciran
da...
Eliça guztia atietaraino bete ta guero, udaletcheco aguintariac euren
betico aulqui lucean jarri ciranean, Eliz-guiçonac, bigun, ilun, astiro ta samur,
Reguem cui omnia vivunt, erestu eben, Reguem cui omnia vivunt, venite
adoremus, da Arranondotar guztiac, elizmai aurrean belaunicoturic, otzan,
apal da macur, cigorcada mingarria artuta egonarren, Jaungoicoaren
neurribagueco anditasun, gauça guztien gaineco escubide, itchasoetaco
aguintaritza ta etorquiric oneneco Jaubetasuna autortuten euen.
Abadien esana osoro ulertu eçarren, danac egoçan, arima arimatic,
arein esanagaz batean, danac gurari ta escari bardinecoac, danac cirautsien
biotz barruan Jaungoicoari: «erruquitu çaite, Jauna, gure gaichotasunagaz;
sendatu gaiçuz, bada açurretaraino gagoz icaraz. Requiem aeternam dona eis
Domine, et luch perpetua luceat eis, cinoen guerotchuago abadeac, eta eliz
barruco guztiac cinoen biotzean oriche bera: bai, emoeieçu, Jauna, ito diran
guztiai, beti betico nequeric eça, atsedena, atseguina, çure arguia ta arpegui
ederra icustea.
Onetan egoan gure Mainasitchu, auspez bera, arminez gaichoa,
larritasunic balcenagaz, urtu bearrean, araco baten, begui malcotuacaz
elizmaira beguira egoala, icusi ebanean aurrez aurre, erri-aguintarien ondoco
aulquian guiçon bat, guiçon bacarra, bada beretzat ecegoan beste guiçonic
inor: Anjel... Jesus! Jesus maitea! Jesus ona! —esan eban berarengo, beguiac
igorciaz—. ceruco aguermena da? Irudimen utsa? Ames barria?... gueunduric
ete daucadaz beguiac? Lausoturic ete nago?... Ez, ez, ezta irudimena, eznago

93
lausoturic, eguia dacust, Anjel da! O! Antiguaco Ama cutuna, Aita San
Antonio erruquitsua, celan erançun neiquiçue?
Baina eçalçan ondatu Sardinçarren potina? Nondic etorren bada Anjel
eliçan egotea?
guero jaquin eban Mainasic jaçoera miragarrizco au.
Ecatcha, igarri baric, arrançalien gainean sartu çanean, lenengo
joteagaz batera ipini eban azpicoaz gora Sardinçarren tchalopea, ta barruco
guiçonac, ur açalean aleguinac eguiten oso mecotuta guero, ito eguin ciran,
Anjel da Sardinçar içan ecic besteac. Sardinçar, semeac atara eieban biciric.
Seme orrec orduan eguin ebana eceidau egungo inoc eguin. Ecegoan
arrançaleai ençutea baino. Lenago be cerbaitecotzat baeuquen Anjel bere
errian, baina une atatic aurrerancean, aren eguiquerea çabaldu çan
ezquerotic gueiago, beste inor ez leguezcotzat dauquie.
Elea cirudian. Gure mutil ori, bere burua, celan ecequiela, itchasoan
idoro ebanetic naicoa laster, aita çarra beragaz eroiala, eldu eiçan
cearretarunz, ecatcharen iguesic joian potin bateraino, guztiz unaturic, eta
potin barruan sartu be bai, Jaunari esquerrac emonaz; baina icusi ebanean
aitac eceutsala soqueari ondo eutsi ta itchas gainean guelditzen çala bagaen
jolaseraco ta arrainen janaritzat, gueiagoco baric, lagunen esanei belarriac
itchi, oratu gura eutsien adisquideac tostapera jaurti ta murguildu eiçan
barriro gurasoaren esque cantauri aserratuaren erdian.
gueieguizcoa iruditu jacoen Anjelen lagunai aren eguitadea. «Jaquin
berac —cinoen— potinaren abiadea ecin gueinqueala guelditu, jaquin inungo
laguntasunic eztauquiela, ta alan be uretara. Oriche da norbere bicia ez maite
içatea».
Tchalopacoen beguietatic beingoan ezcutau eiciran aita-semeac, eta
orduan asi eiçan bien arteco eztabaidaric ecinizgarriena.
—Astaqueri andi bat eguin doçu Anjel —eicirautsan aitac.
—Alperric da orain ecer esatea —semeac.
—Itchi eidaçu, seme; joan çaquidaz emendic norabait, indarra daucaçun
artean.
—Ez olangoric.
—Bioc galduco gara.
—Ez, aita, ez bildurtu. Jarri neure bizcarrean neuc jasoco dot eta.
—ceure bizcarrean! ceu ondatuteco!
—Ni ondatu? Ezta... ezta... Egundo baino sendoagoa nago. Eruango
neuque nic orain lepoan gueure etchea be. Ta cetaco dot sendotasuna berori
eriotzatic atarateco ezpada?
—Sendoa baçara, sendotasuna nun emon badaucaçu. Eznaçu çurituco...
Igues eguidaçu, Anjel, maite çaitut eta.
—Eguia dinotala, aita. Nic gaur daucatan indarra...! Eztau icusten
emoten dotan besacada çolia? Aufa! Auche da gaztetasuna! Auche da sasoia!
Tira, aita, ipini escuac neure samatic, sorbalden gainean eçarri ondo, ta betor
aicea, betor erausia, betoz olatuac.

94
—Antiguaco Amac lagundu daquigula.
—Bai, aita; beragan daucat neure itcharopena, ondo daqui berac, sarri
esan deutsat eta.
Ordu bi osoan ibili çan gure gazte umantzorra bere gurasoagaz
çamaturic, itchaso aserratuaren erdian, bacartaderic itzalenean, içatecoric
trebe, çail, çoli, ta cimelen, ausardi ta gaitasunic andienean; atuna baino
azcarrago, içurdea baino gogorrago, balea baino adoretsuago; ona ta orra,
gora ta bera, azpira ta açalera; equin da otoitz, arren da igari, saiatu ta esetsi;
baguen erditic bideac edeguiac, ecatchari betondo balça ipiniaz, guesala
galanto irunsiaz, aotic biricac boteaz; nequetic indarrac atara guran, ur
barruan must eguin bearrean, ur gainean arnasaric artu ecinda; eriotzeagaz
burruca, bernadaca, besadaca, ucabilca; noiz etengo, noiz lertuco, noiz
amaituco, noiz ondatuco; baina irme beti, burua gora ebala, laguntasunic
etorren icusi guran, ur gueiago aoan sartu etchaquion, aita guiçagaichoac etsi
eceian... araco baten, ia albetan egoala, Jaungoicoac ala naita, numbaitetic
aguertu çan tchalopa batec aita semeoc biciric artu cituan artean.
O! cer icusteco goitandia Sardinçarrec eta semeac cantaurico itchasoan
euqui eroena! cer eredua, cer adibide jaquingarria, Anjelec, gurasoari çor
jacon maitetasuna eracusteco, egun orretan eracutsi ebana! cein andia, cein
neurribague ona ta tchalogarria çan mutil au!
Ta alan be, ecer eguin ezpaleu lez ebilen Arranondoco iri edo calietan.
cantaurico umant apalac! Usqueri baten euqui daroeçu, batzuetan, çuen
arrotasunchoa, ta eguitadaric andienac eztituçue ainçacotzat arcen. inoc
eztitu itchas barruetaco çuen lambide garratzac eta ibilbide leinarguiac
icusten ondo, ta guitchic goratuten çaitue bear doçuen ainan; baina
Jaungoicoac dacus ceru goietatic eta berac goratuco çaitue egunen baten.
Berac dauca çuençat gordeta azquensari ederra, ez erramuetan, igarian edo
arraina joten daquiçuelaco, ezpada eruapen andico ta biotz oneco cristinau
cinço ta eguiazcoac çarielaco baicen.
Jaungoicoagaz batera jaso nai ceunsquet nic neure aldetic, eta ara emen
orretaraco gueiembat eguin dotan cRESALA.
cRESALA çuec jasoteco, çuec eçagutuagoac, erruquituagoac eta
maitetuagoac içan çaitecen sortutaco liburutchoa da.

__________

chchVI
ESquersU

Ederrac dira gure euscal mendiac.


Ederrac eta sendoac eta irauncorrac.
çarrac içanarren gazteac dirudie.
Beti dagoz bere berean, beti era batecoac Jaungoicoac daquien
guiçaldietan.

95
Gure aitonac ostera jaioco balira, ezlituquie euren ondorengo asco
eçagutuco beste iritchicoac biurturic eta beste itchuracoac dagoçalaco; baina
mendiac bai: mendiac eztira aldacor, lengo lengoac dagoz, beti batean.
Içaquera bat leguez jazquera bat dauquie: berdea udabarritic
udazqueneraino, lainuzcoa edo edur çuriz eguina neguco egun batzuetan.
Beste soinecoric eztaue janci egundo.
Bai, ederrac eta maitegarriac dira.
Mendian dagoz aiceric osasunsuenac, mendian usainic goçoeneco
loratchoac, anche iturbururic garbienac, bertan eztitsuen erestu daroen
tchoriac.
Maite ditu eguzquiac gure mendioc, eta sortaldetic jaguiten danean,
eurençat içaten da bere lenengo argui errainuaren tchera epela, ta
ilunabarrean, beterri guztiac, ondamutsuen ancera, ainutsu guelditzen diran
orduan, mendi tontorrençat içan oi da eguzquiaren azquen agur biguna.
O! Neuc be maite ditut gure euscal mendiac, ez bacarric ederrac,
irauncorrac eta gueureac içatearren, baita gueiago, ascoçaz gueiago,
curutzearen arroinac diralaco.
Beguiratuiçu goialdera, iracurlea. Ara or Gorbea, ara or Aloina, ara or
Aitzgorri, ara or Ernio, mendiric andienac baino besteric ez esateco; danetan
dacutsuz curutzeac, besoac çabalic.
Euscaldunac jaso ditue euren sinistearen aguergarritzat.
Baina estacutsuz curutzeac bacarric. Ama Mariaren orube ta
jaureguitchoac icusico doçuz, gainera, Guadalupen, Arançaçun, Arraten,
Iciarren, Antiguan, Begoinan, alderdi guztietan. Ia erri danac jaso deutsie
eurena Ama Mariari.
Arranondoc ibaiaren alderdi batetic dauca bere curutzemendi, bearsuen
bicitzea leguez aldats andicoa, gatcha ta latza, ta mendi barrenetic asi ta
gailurreraino, gaztaina, pago ta aritz tartean, aguiri dira curutze astunac,
guiçonac cerura bidean eruan bear dituanen irudicoac. Gain gainean dago
curutzean josirico Jesus Jaungoicoaren baselicea, çuri çuri.
Ibaiaren beste aldetic icusten da, curutzemendi baino ascotchu berago,
Antiguaco Amaren orubea, malcoen legorlecua, naigabien goçateguia,
Arranondoco oneraspen andi, sacon, eguiazcoaren barri daquian jauregui
maite maitea.
Bada, euscalerrico uri guztiac oneraspen andicoac içanarren,
Arranondo da, ez inor aserratu, oneraspenic gueienecoa. Nun nai ta edonoiz
eracutsi dau.
Orain dala bostembat urte gure Begoinaco Amari urre ta
arriarguitsuzco aroa buruan ipinteco jairic ospatsuenac eguin jacoçanean, an
joan ciran, itchasoz da legorrez, ancaçurra jaso aliçan eben arranondotar
arrançaleac, eta liburuetan dabilz eurac orduan Ama Mariari eguindaco
maitetasunaren aguermen beroac.
Igaro dan urtean, Erromaco Aita Doneac alan gura ebalaco, Maria
Garbiaren elicetara Euscalerriac eguin dituan joan-etorrietan, an içan dira

96
beti gure arrançaleoc aurrenengo: Iciarren, Arraten, Arançaçun, Begoinan,
edonun.
Eliz jai aldiac dagoçan toqui guztietan aguertuco dira beti
arranondotarrac beste errietacoac baino erreçago, ugariago, poçago ta
gogotsuago.
Baina batez be 1904-co Agorraren 22-an urten ebien eurenetic.
Erabaguita egoan, inguru guztietaco elizticoac, euren abadeacaz batera,
egun orretan Antiguara joatea ta Antiguaco Ama Garbia berbera baseliçatic
urico emparançara eracartea. Orregaitic, aurretiaz ebilçan erritar guztiac,
gazte ta çar, emacume ta guiçon, morroi ta çaldun, abade ta arrançale,
dendari ta jostun, ioranic sutsuenagaz erria ta eliçac inoiz baicen obeto
apaindu nairic.
Lortu ebien egundocoric ondoen uri dana edertutea. Bere maitea
icusteco jazten dan maitea leguez, ezteguetaraco tchucunduric dagoan gazte
baten ancera, erreguinari ondo-etorria emoteco apaincen dan uri baten
irudira, icusgarriro orniduric egoan Arranondo Agorraren 22-an. Bazter
danac ispilua baino garbiagoac eucaçan, iri edo cale ariac usain goçozco
bedarrez estalduta, çatar itchuraco orma çarrac oestalqui ederracaz gordeta;
etche-leio guztiac oial çuri ta urdinez, loraz da landaraz janciric; ibaico
potinac eta eliz gainen jirac mueta guztietaco bandera-caz apainduric. Erri-
sarreran, eliz ondoan, Antiguaco calean da pelota lecuco erz baten maco
guztiz politac egoçan, batzuc, çugatz adar da ostro berdeacaz oso itchuran
eguinac. besteac, sardin sare, itchas aga ta tchalopa masteacaz egoqui
tajutuac.
Pelota lecuaren erdi erdian ipini eben meça nagusiraco elizmaia, ta aren
gainean, arguiz beteta, estalpe çuri aberats bat goitic ebala, Maria Donearen
urrezturico jarlecua. Etzan eliz-barruan auçoerrietatic etoçan guiçadiençat
aina toqui, elicea bi aldiz andiagoa içan balitz be.
Erbestecoac, egundo Arranondon içan etziranac, çurturic egoçan
icusten ebien edertasunagaz.
—Au ezta guri esan deuscuen erria —cirautsen—. Arrainsundadun uri
coscor bat çala ta... Amarrua eguin deuscue guri... Erri au, beste edocein
ainacoa edo obea da.
—Gaur bai beinçat —ninoan nic—. Garbitasunean da jazquera onean
dago edertasunic erdia, ta auche dagoan baino itchurazcoagoa beste bat
aurquitutea ezta errez.
Aspaldietan eninçan Arranondon içan ni, ta bertaco neure eçagunen
barriac jaquiteco asmoa neroian: baina alperric. Ni eldu ninçanean, Andre
Maria ta Andre Maria baino beste auturic ecebilen erri atan.
Betoçan orduraco, caleac betean, Berrituco guiçon morroscoac eta
emacume galantac, bularren gainean Antiguaco Amaren irudiac cituela;
aguertu ciran guero Marquina, Jemein, Goibar, Etchebarria ta cigarrotzacoac;
igon eben danac, aldizca aldizca, Antiguaraino, soinu goçoac joaz, Ama

97
Mariari icuste bat emotera; ta guztiac agur biguna eguin eutsenean, eldu çan
Mariaren irudia errira jasteco ordua.
Une atatic guertauricoa ecin leique nire luma cascarrac ceaztu.
campaiac, tchupinac, eresiac, soinu joteac, tchaloac, goramenac, bicibediac;
atseguingarrizco durundi, çumburrun, ots, alaio, deadar guztiac, danac asi
ciran batera, biotza taupadaca ipinten eutsien nasteric eztitsuenean.
Arranondotarrai çoratu bear jacoen. Aimbeste urtean eceuen icusi
Andre Maria maitea baseliçatic campora, ta egun gomutagarri atan calean
bera etorcoen, soinecoric onenagaz jancita, eliz-guiçon gaztien sorbaldetan,
ain ederra, ain biguna, ain maitegarria. Ecin cituan narruac artu ango
guiçadiac, ecin gorde ebien euren barruco çarradea, estanda eguin bear euen,
poçac urteten eutsien beguietatic, maitetasuna jariocoen aotic. Soloetan,
çugatzetan, atietan, leioetan, cale-ari guztian guiçaldra ugariac aguiri ciran
besoac jasoaz, oiuca, escarica, oparica, bicibedica; Ama laztan, Ama
erruquitsu, Ama cutuna deiezca; gurariac autorcen, esquerrac emoten, umeac
esquincen, aora etorcoeçan itz on guztiac esaten, aspertu ecinic. Eztau inongo
erreguinac alango sarreraric inon eguin.
Andre Mariaren aurretic joiaçan, banderatchoacaz, orretaraco
auqueratu cituen mutil coscor batzuc, eta onetarico bat, açal çuriduna,
arpegui betecoa, guri guria, baba lorea baino ederragoa, Anjelec eroian
escutic.
Pocic icusi neban gure anchinaco eçagun au, ta beragana joan jataçan
begui biac. guiçon bicaina egoan, osasun itchura andicoa, arrançaleai
dagoquioen lez burutic beatzetara ondo soinecotua.
Ecin ninçan egon norbaiti itaunqueta batzuc eguin baric. Ain çucen
Artobero idoro neban alboan da berari itandu neutsan:
—Ençuiçu, Anjelec escutic daroian mutilchoa bere semea dau?
—Bai, jauna.
—ceinegaz senartu çan Anjel ?
—Eztaqui? Mainasigaz.
—Ondo bici dira?
—Ecin obeto. Tchalopa jaube andiac dituçu, aurtengo atunsuan be nai
aina irabaci daroe ta senar emazteac barriz egunero ta maiteago dabie alcar.
—ceu be bere tchalopan ibilico çara?
—Ez, jauna, ni eznabil aren tchalopan, edo bai...
—celan da ori?
—Ara, jauna, ni tchalopaco patroia naz, da nic darabiltan potina
Anjelena da. Berac beste bat darabil.
—A!... Lagun ona doçu beraz Anjel?
—Ona? Eztago beste olango guiçonic Bizcai guztian, lagunençat eta
lagun eztiranençat. Arren goramenac esateco asti andia bearco neuque.
—Ta Mainasi? Ona içango da Mainasi be.
—Gure maestresea? cerutic jatsitaco ainguerua, eztia baino eztiagoa,
biotz andicoa, onguilea, etchecoia ta elizcoia. Bere senarra, bere umeac, bere

98
elicea: arec eztauca beste gauçaric, bearsuren bati laguncea ezpada. Erri
guztiac gura deutsa. Ia ba, Tramanac be... eçagutzen dau berorrec Tramana?
—Bai.
—Ba Tramanac be Mainasi lango emacumeric eztala jaio dino ta... Ara
non dagoan bera, Mainasi, eliz ondoco macoaren azpian... Gaur eztau orrec lo
andiric eguin. Gau guztian ibili da gueure Josepa ta beste lagun batzucaz,
caleac, macoac eta elizmaiac jazten. Etchean daucaçan oinazpico, oestalqui,
loronci ta gaineronceco gauça onac campoan ditu gaur.
Artoberoc cinoan alderanz beguiratuaz batera icusi ta eçagutu neban
Mainasi, beste andracume batzuen artean. Urteac joan jacoçanic ecin
ceitequean esan, lengo lengoa egoan, ule çuri bat eta cimur bat baguecoa,
gazte egunetan lez tchit jasoa, ta ioraneco araçoetan cerbait arpeguiz gorritua.
Ondo jaocon itchuraz eguinico soineco balça, ondo matrailetaco gorriunea,
ondo betico beguirada biguna, ondo ezpanetaco barre-anz goçoa. Berez bear,
da berezcoa eban dana Mainasic. inoc eceuquean esango arrançale baten
andrea çanic alango emacumea, bada berac uste baric, erreguin apal baten
itchurea eucan. Baina ez, eztinot ondo: aren arpegui çuri leunac, burutic
beraco oial me cengleagaz inguraturic, gure elicetaco irudi on bat cirudian.
Toqui atan, calean baino çabalune gueiago egoan da, guiçadi mordosca
lodia icusten çan utsune guztiac beteaz. Buruac eta buruac eta arpegui
balceranac baino etzan besteric aguiri, bada arrançaleac ciran gueienac,
icazquina baino ascoçaz obeto ta beroago sinistetsu diran arrançaleac.
Maco gainean egoçan, Andre Mariari lora ta usoac botateco guertauta,
çuriz jancirico nescatilatchu batzuc, eta Mainasi çan euren çucendari edo
eracustzaile. Bere alabea eban bat, ondo polita, urduria, pitin batean gueldi
ecin egon çana, ta oni ta beste guztiai aguinduac emoten ebilen gure andrea.
—gueldi, gaichuoc, neuc esanarte —cirautsen—. Neuc esango deutsuet
noiz jaurti, ta orduan, macurtu danoc batera ceuen buruac, jar-eguin usoai
eta bota ta bota lorac amaitu arte; danoc batera guero, len eracutsi
deutsuetan leguez.
Eldu çan Irudi bedeincatua macoaren ondoraino, ez nescatilatchoac
gura eben ain laster, da aguintariaren esanera, urten ebien usoac umien
escuetatic, jausi çan Ama Garbiaren aurrean lorazco euriric icusgarriena, ta
itchasoetan deadarca oiturico eztarriac jaurti eben urra! gora! viva! edo bici
bedi! bat itchasoaren orrua baino sendoagoa, luceagoa, irauncorragoa, ia
azquen baguea, baina goçoa, ai cein goçoa!
Amaica emacume ta guiçonezcoc negar samurra eguin eben egun atan,
poçaren pocez! Etzan miraria Anjelec, bere alabeac ereiten cituan lorac buran
icutu eutsenean, gorputzeco icaratcho baten ondoren, malco lodi batzuc
igorcitea, burua goratu baric; eta guitchiago, Mainasic senarrari cer igaroten
jacon igarrita, ecin bereac gorde içatea.
Ama maitearen Irudia pelota lecuco elizmai gainean ipini arte iraun
euen guiçadien gorameco deadarrac. Anche, emparança çabal atan
auspezturic, Meça nagusi gogoangarria esaten çan bitartean, emon eutseçan

99
esquerrac Antiguaco Amari arranandotar guztiac, erbestecoacaz batera;
anche, neure irudimena lotu ecinic, egon ninçan ceruagaz amesetan; anche
egon ninçan A. Praile ençutetsuaren itzaldia ulertu ecinic, burura
jatorcataçan aspaldico eçagunac nun eteciran beguira; anche icusi nituan, len
esandacoacaz gainera, Josepa azcarra, Mainasiren ondoan; Anjelen ama,
çuriz jancitaco lobatcho bat alboan ebala; Onci Aguintari çarra, oraindino
naicoa gordina; Tramana ta Brich, bata upela baino lodiago, mailastua baino
meiago bestea, oso atsoturic biac; Antoni, nescaçar itchura andicoa, cedenac
jandaco arpeguiagaz gaichoa, bada naparrei edo sacutea içan eieban. Besteric
ezneban nire beguiacaz bilatu...
Nun etebilen Indianoa? guero jaquin neban Onci Aguintari çarraren
aotic.
—Ameriquetara joan da barriro —esan eustan—. çapoqueri andia eguin
eban donguetzarrac eta... Araco, orain bi urte, Begoinara joan guinanean,
bere burua bilbotar edo Bilbon bici diran gazte nagui, tchaquil batzucaz bat
eguin da, ango guiçon malmutz, edari ta labanqueri çaleacaz nastean, gueuri
arrica ta tchistuca ibili çan ozpinduric. guerora ezta emen aguertu. Narrua
quenduco gueunsan da...
—BainaAmeriquetara? Baeucan Bilbon bici içatea baicen?
—cegaz bici?
—Eceucan ba beretzat aina?
—Ez, jauna. Bilbon orainsu erabili dauen paper-jocu, irabazbide edo
galdubide orretan iruçur eraguin eutsan norbaitec eta oso cusquilau ebien...
Arratsalde atan, Arranondoco jaialdi guztia amaitu baino len neure
etchera etorri bearrean nengoalaco, lagun batzuei agur esaten nebilela, idoro
nituan beste eçagun bi, elizpeco eçarlecuetan jarrita, alcarregaz autuan:
Tchanogorri ta Sardinçar.
—Lagun çarra —cinoan onec— egun çoragarria gaurcoa.
—Bai, adisquidea; onezquero egun ascotaraco ezgaucaz Jaungoicoac,
baina gaurcoa beinepein icusi dogu.
—Ta cer gauça oberic icusi gueinque lurrean? Nun içango da guc icusi
doguna baino jaialdi obea? ceinec euqui leique gaur guc gueure Andre Maria
ta gueure lobatchoacaz euqui doguna baino poz andiagoric?
—Alan da, baina laino bagueco egunic eztago, ta utsune andi bat euqui
dot nic; neure andrea bici içan balitz, gugaz batera arec içango eban poça
gogoratutea. Egun guztian ecin içan dot bere gomutea burutic quendu...
Datorren astean içango dira urte bi il jatala, quitolis baino lenchoago...
Ia ba, betico ezquinan jaio ta...
—Ez, ezcara beticoac —jarraitu eban Tchanogorric, astiro astiro bere
pipa çarra beteta guero, tocha besteari emonaz— ezcara beticoac eta
gazteagoac be ilten dira.
—Bai; ta beste aldetic, gure lurbiraco cereguinac amaitu jacuçala esan
gueinque. Umeac ondo daucaguz, oriche nai guenduan da; lobatchoac ostera
asco aci dira, asco guero... Nescatilea neure sorbaldaraino bada, ta politagoa

100
bera! Ez neure lobea dalaco, baina Espainaco erreguinac eztauca alango
umeric.
—Eta mutila?
—Mutila? Arguiagoric eta icastunagoric eztago errian. catona be
badaqui ta!... Ara cer esaten deutsutan (belarrira, inon ençun eztaigun):
guiçon andiren bat içango ete dan susmoa daucat.
—Guc eztogu icusico: guc besteac joan diran bidetic joan bear dogu
laster.
—Jaungoicoac gura dabenean içan dedila ba.
—Bai, —amaitu eban, Tchanogorric, gorutz beguira, ta lagunagaz batera
aoa betean queia boteaz— Jaungoicoac gura dabenean.
Aguratchoen pipetaco queiari, eztaquit cegaitic, arrançale çarroc, cerura
esquinitaco eliz-lurrun edo incensua neritchon nic, eta euren azquenengo
esana, araco Simeon Igarlearen Nunc dimittis iruditu jatan. Nunc dimittis
servum tuum, Domine, secundum verbum tuum in pace.

AZQUENA

101

You might also like