You are on page 1of 5

Anatomia aplikatua

1. GIZA-ZELULA

1. ZITOPLASMA

ERRETIKULU ENDOPLASMATIKO ZIMURRA (EEZ)

ERRETIKULU ENDOPLASMATIKO LEUNA (EEL)

ERRIBOSOMAK

GOLGIREN APARATUA

LISOSOMAK

PEROXISOMAK

MITOKONDRIAK

ZENTRIOLOAK

2. ZELULAREN ZITOESKELETOA

3.ZELULAREN NUKLEOA

1
Anatomia aplikatua

GIZA ZELULA

Zelula da unitate bizidun txikiena. Gizakiaren zelularen neurria 5 eta 200 μm bitartekoa da (1
μm=0,001 mm). Biziraupena aldakorra dute. Adibidez leukozito granulosoak egun batzuk baino ez
dira bizi; neurona gehienak ordea, gizakiaren bizitza osoa bizi dira.
Zelula bizirik mantentzeko organela batzuk beharrezkoak dira bizitza zenbait prozesuetan
oinarritzen baita, eta prozesu hauek organelatan burutzen dira. Prozesu horiek mantenugaiak eta
oxigenoa eskatzen dituzte, eta horregatik, zelula bat oso handia bada, ezin da bizi, bere barruan
kokatzen diren organeletaraino elikagaiak eta oxigenoa sartu behar direlako.
Gizakiaren zelulak egitura ezberdinez osatuta daude eta zelularen funtzioarekin erlazionatuta
daude.
Zelula bat mintza batez inguratuta dago eta bi atal nagusi ditu: nukleoa eta zitoplasma. Estalki
nuklearrak nukleoa eta zitoplasma mugatzen ditu.

1. ZITOPLASMA

Mikroskopio optikoaren bidez zitoplasman ez ditugu egitura finkorik ikusten. Mikroskopio


elektronikoa erabiltzean, honako egitura ageri dira: erretikulo endoplasmatikoa (zimurra eta leuna
izan daitekeena), erribosomak, peroxisomak, lisosomak, zentrioloak, mitokondriak eta filamentuak.

Mintz plasmatikoa:

Lipido-geruza bikoitza kanpo eta barne-proteinekin,


Bere funtzioa substantzien pasabidea kontrolatzea da.

Erretikulu endoplasmatiko zimurra edo bikortsua (EEZ)

Hodixka sare batez osatuta dago. Erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta
jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatutako proteinak bertan pilatzen dira edota, egituraren bidez,
zelula osoan zehar garraiatzen dira. Proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan
ageri dira.

2
Anatomia aplikatua

Erretikulu endoplasmatiko leuna (EEL)

Hodixka sare batez osatuta dago ere bai, baina erribosomarik gabe.Bilketa eta garraio-lanetan parte
hartzeaz gain, orokorrean EEL lipidoen sintesian espezializatuta dauden zeluletan garrantzi handia
du, adibidez, hormona esteroideak jariatzen dituzten zeluletan, gibelean, gonada eta guruin
adrenaletan.

Erribosomak
Zitoplasman zehar egitura aske moduan edo erretikulu
endoplasmatiko zimurrari erantsita agertzen dira zeluletan. Bi zati
globular ezberdin ikusten dira mikroskopio elektronikoak behaturik.
Erribosomek proteinen sintesia egiten dute. Horretarako polisoma
(bi zati elkarturik) eran egotea beharrezkoa da.

Golgiren aparatua

Sakulu multzo batez osatuta dago. Sakulu hauek taldeka metatzen dira, diktiosoma deritzon egitura
eratuz. Diktiosomaren ingurunean sakuluen banaketatik besikula globular asko ageri dira. Bere
funtzioa, alde batetik, erretikulu endoplasmatiko zimurrean sintetizatzen diren proteinak besikulen
bidez gordetzea da, eta gai batzuen sintesia ere egin dezakete (glukoproteinak,
mukopolisakaridoak….). Azkenik, garraio funtzio garrantzitsua betetzen du. Besikulak zitoplasman
zehar mugitu edo organela berri (lisosoma edo jariaketa besikulak bereziki) bihur daitezke.

Lisosomak eta peroxisomak

Mintzez inguratutako zakulo bakunak.Liseri-entzimak (lisosomak) edo oxidazio-entzimak


(peroxisomak ) dituzte. Lisosomen funtzioa barneko digestio (endozitosia) egitea da. Peroxisomek
oxidazio-erreakzioetan hartzen dute parte hiru oxidasa baitituzte.

Mitokondriak

Oro har organela biribilduak edo babarruna itxurakoak dira. Bakterioaren


tamaina berekoak dira. Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura
batzuk (gandor mitokondrialak) ateratzen dira eta tartean erribosomak
eta DNA zirkularra. Funtzioa zelula behar duen energia sortzea da.
Zelularen arnasketa aerobikoaren fase nagusiaz arduratzen dira. Gibel
zeluletan eta muskulu zeluletan anitzak dira.

3
Anatomia aplikatua

Zentrioloak

Zentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira. Zatiketa


zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte.
Zelula zatitzen ari ez denean, zentrioloak bikoteka azaltzen dira bata
bestearekiko perpendikularki kokatuta eta hauek inguratuz matrize izeneko
gai amorfo bat agertzen da. Hau guztia, bi zentriolo eta matrizeak osatzen
duten taldea, zentrosoma bezala ezagutzen da.

2. ZELULAREN ZITOESKELETOA

Zelulen zitoeskeletoak lau funtzio betetzen ditu:


 Barrualdeko egitura osatzea: mintz plasmatikoa eta organelak dagokien lekuan kokatzea.
 Zelula arrunt batek egin behar dituen mugimenduak (barruko organeletakoak, mintz
plasmatikoarena) erraztea.
 Mugimenduaren mekanismoa sortzea, bai mugimendu ameboidea, bai zilio eta flageloen
mugimendua.
 Zenbait ehun espezializaturen zelulen uzkurduraren arduraduna da (muskuluetan adibidez).
Hiru elementu nagusi ditu: mikrofilamentuak, mikrotubuluak eta filamentu ertainak. Lehenengo
biek muskulu eta zilioetan adibidez eta hirugarrenak egiturazko funtzioak betetzen.

3.ZELULAREN NUKLEOA

Nukleoak egitura esferikoa du gehienetan. Mintz nuklearraren bidez zitoplasmatik bananduta


ageri da. Mintza zulatuta dago zitoplasma eta nukleoplasmaren gaien elkartrukea ahalbidetzeko.
Zelula gehienetan nukleo bakarra dago, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinikleatuak dira.
Substantzia ugari ageri dira bertan baina garrantzitsuenak azido desoxirribonukleikoa (DNA)
eta RNA dira. Hauek giza material genetikoa eramaten baitute eta material hori belaunaldiz
belaunaldi transmititzen da.
Egoera arruntean, DNA kromatina moduan agertzen da, hedatuta, baina nukleoa mitosian
sartzen denean, kromatina kondentsatu egiten da eta kromosomak ikuskor bihurtzen dira. Giza
zelularen kasuan, 22 kromosoma bikote- daude, gehi bi kromosoma sexual, berdinak emakumearen
kasuan (XX) eta ezberdinak gizonarenean (XY). Beraz zelula batean 46 kromosoma daude (diploideak
direlako) eta espermatozoide eta obuluetan erdia (23), zelula haploideak baitira.
Nukleoan egitura esferiko batzuk ere ageri dira: nukleoloak. RNA eta proteinen metaketak
dira eta banaketa zelularrean desagertu egiten dira, banaketa bukatu ondoren berriro agertzeko

4
Anatomia aplikatua

You might also like