You are on page 1of 2

[Genetika eta Garapen-Biologia.

2023-2024 Ikasturtea]
4.GA. MINBIZIA

Talde bakoitza 3-4 kidez dago eratua. Ondoko zerrendan, kide bakoitzak esandako errebisio
artikulutik irakurri beharreko atala zehazten da, baita atal horretan ulertu beharreko kontzeptuei
dagozkien galderak ere. Galdera hauei buruz adituen taldeak eratzean eztabaidatu beharko duzue.

How Many Genes Are Subtly Mutated in a Typical Human Cancer?

-Nolakoak dira gene batean kodifikatutako proteinaren mezua alda dezaketen mutazio mota ohikoenak
minbizian?

Mutation Timing.

-“Driver” mutazioa (mutazio gidaria) vs “Passenger” mutazioa (mutazio bidaiaria).

-Heste lodiko epitelioa sarritan berriztatzen da gure bizitzan zehar; glia zelulak (neuronei laguntzen dauden
zelula taldea) gutxitan zatitzen dira. Zelulek bikoizpen prozesuan zehar meta ditzakeen akatsak direla eta,
ohikoa da heste lodiko epitelioen gaiztotzeaz agertzen diren minbizietan glia zeluletatik eratorritakoetan baino
mutazio gehiago aurkitzea. Egia ala gezurra? Eztabaidatu.

Other Types of Genetic Alterations in Tumors

-“Point mutations” (mutazio puntualak) vs “chromosomal changes” (aldaketa kromosomalak).

Drivers Versus Passenger Mutations

-“Driver gene” (gene gidaria) vs “Driver mutazioa” (mutazio gidaria). Azaldu klasean ikusi dugun EGFR-ri lotuta.

-Mutazio gidariak agertzen ez dituen gene bat ezingo da gene gidaria izan minbizi baten garapenean. Egia ala
gezurra? Eztabaidatu.
[Genetika eta Garapen-Biologia. 2023-2024 Ikasturtea]
4.GA. MINBIZIA

Genetic Heterogeneity

-Tumoreei atxikitutako heterogeneitate genetikoa. Zer da eta zeintzuk dira motak?

-Behin minbizi mota eta mutazio gidari (“driver mutation”) identifikatuta, proteina horren kontrako
tratamendurik balego, arrakasta segurua genuke. Egia ala gezurra? Eztabaidatu.

Signaling Pathways in Tumors

-Minbizian mutazio puntual edo bestelako aldaketa kromosomiko bidez eraldatuta agertzen diren produktuak
(proteinak gehienetan) 3 funtzio zelularretan sailkatzen dira. Zeintzuk dira eta nola uler daitezke minbiziaren
kontestuan?

-Mutazio edo akats kromosomikoak minbizi zeluletan soilik gertatzen dira. Egia ala gezurra? Eztabaidatu.

You might also like