You are on page 1of 7

BILBO PLANOAREN IRUZKINA

HIRIA
Hiria sortu zela zazpi mende baino gehiago igaro dira, berauetako sei gaur egun Bilboko
Zazpi Kaleak (Alde Zaharra) deituraz ezagutzen dugun eremuan igaro direla esan behar da.

1.- INGURUNEA

Bilbo Iberiar Penintsularen iparraldean kokatzen da. Bizkaiko herrialdearen hiriburu bezala
Euskal Autonomi Erkidegokoa da, Gasteiz (65 km) eta Donostiarekin (120 km) batera. Bere
garrantzi ekonomikoagatik urrunago dauden beste hiriekin lotura du ere: Burgos (156 km),
Santander (112 km) edo Logroño (154 km).
Planeta mailan bere koordenadak 43° 15´ I eta 3° 4´ E, beraz klima epela ozeaniarraren
barruan koka dezakegu, tenperatura leun eta euri jasa iraunkorrekin urte osoan.

2.- KOKALEKUA

Garai handia ez duten erliebe artean inguratutako haran estu batean kokaturik dago. Nerbioi
ibaiak –La Peña-Abusu auzotik Itsasadarra dena- zeharkatzen duen ibarra zabaltasun gehien duen
tokietan ez du 4 km-tik gainditzen. Zenbait tokitan sakonunea hainbeste estutzen denez
komunikabideei (errepideak eta trenbidea) edo ibaiei soilik uzten die igarotzen.
Guzti honek hiru sakonune zirkular mugatzen ditu: Basaurikoa, bilbotar “Botxo”tik
Ollarganekin bananduta; Barakaldokoa, Lutxanako estugunegatik banandurik, eta azkena, Bilbokoa
bera. Honetan beste haran batzuek bateratzen dira: Kadagua ibaikoa –estuagoa oraindik ere, zeinek
lantegiak, etxeak eta komunikabideak ilaran jartzen behartzen dituen- eta Artxandako goraunearen
beste aldean Asuako ibarrekoa, zabala eta espaziotsua, Getxotik itsasoraino hedatzen dena.

3.- HIRIKO PAISAIA

Gaurko Bilbo eta bere ingurua egituratzeko hiru aldi historiko izan dira erabakigarriak:

a) XIV-XV. mendeak (Behe Erdi Aroa):

Bi hirik, Bilbo eta Portugalete, beraien merkataritza garrantziaz erabakitzeko


borrokatuko dute, lehenengoa garailea suertaturik.
Burdinolei lotutako meagintzak, inguruko elizateen –Begoña, Abando, …-nekazaritza
jarduerak eta Gaztela eta Flandes edo Brujasetik iritsitako merkataritza-produktuek
bilbotar hiria Penintsulako toki pribilegiatu baten tokian kokatzen dutelarik.

1300. urtea da hiriaren sorreraren data ofiziala Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaunak
agindutako Sorrera Agiriaren arabera. Honek lur atal bat izendatzen zion hiiari eta
aukera ematen zion merkatal eta industri mailako garapena izan zezan, barruko aldeko
kaia izanik bere kokalekua horretarako aproposa baitzen.

Antzinako Bilbo berau lekututa zegoen gunearen ezaugarrietara egokituta zegoen. Hau
da, partzelazio uniformea agertzen zuen jatorrizko hiru kaleen trazaeraren arabera
-Somera, Artekale, Tenderia-, bakoitzaren kantoiekin, gaur egunera arte iraun duen
eskema bera izanik orduan ere. Santiago Eliza goian, harresia eta handik kanpoko
zenbait eraikin -San Anton, San Nikolas, Begoña eta Bilbo Zaharreko urihegalak- ziren
Hiriaren osagai.

1
1442.ean hain ezagunak ditugun «zazpi kaleak» sortuta zeuden, harresiaren barruko esparrua
bete-beteta zegoelarik.

b) XIX. mendeko bigarren erdian eta XX. mendeko hasiera (industrializazioa)

Nerbioi ibaiaren inguruan, Somorrostrotik Bilboraino, zeuden burdin meategiek burdina


eskainiz aparte Ingalaterrara esportatu eta gero kapitalak ere sortu zituzten. Handik
itzulitako itsasontziek ikatza ekartzen zuten bilbotar itsas adarretik hedatzen hasiak diren
labe garaietan erregai bezala erabiltzeko beharrezkoa zelako. Guzti hau Erdi Arotik
zetozen burdinolei gehitu behar zaie.

Bizkaiko Labe Handiak (1902), Euskalduna ontziola (1902), Bilbao Banketxea (1857),
Vizcaya Banketxea (1901), industri kimikoak, elektrikoak, ….Bilboko aireratzeak, ez
soilik Bizkaiko ekonomiaren motore bezala Espainiakoaren ere hasi besterik ez du egin.
Gainera, I Mundu Gerraren garaiko Espainiaren neutraltasunak Itsas adarreko industria
sendotu egin zuen.

c) 50. hamarkada (industriaren heldutasuna)

Mendearen hirugarren laurdenak Bilboko eskualderako garapen oso garrantzitsua


ekarriko du, zeuden enpresak handituko direlako edo beste berri batzuk ipintzen
direlako, adibidez, geroko bizkaitar “Superpuertoko” kanpo aldean Petronor birfindegia
sortuko delarik.

1975.etik Bizkaiko industriak –birmoldaketarako eta gaurkotasun teknikorako ohituta ez


zeudenez- Espainian estatuan 80. hamarkadaren erdialde arte finkatuko den krisi
ekonomikoaren eragina jasango du.

4) HIRI EGITURA

Bilboko hiria hiru ardatz inguruan artikulatzen da: Erdigunea, inguraldea eta kanpoaldea.

I.- ERDIGUNEA (C.B.D.)

Bertan, bulegoak, banketxeak, dendak, merkatal zentro handiak, zinemak, antzokiak,


e.a.kokatzen dira, bertara hurbileko herrietatik garraiobideak bateratzen direlarik. Hiriaren erdia da
eta era berean oinplanoaren arabera bi zati oso ezberdinetan bereizten da: Alde Zaharra eta
Zabalgunea.

A) ALDE ZAHARRA

1.442. urtean Bilboko hain esanguratsuak diren alde zaharreko “Zazpi Kaleak” bazeuden
eginda. Kale estu eta irregular aspektuekin ibaiaren meandro baten kokaturik.
1300. urtean Diego Lopez de Harok fundatu zuenetik beti garapen industrialari begira egon
den hiri bateko “zaharraren” biziraupenaren adibide garbia dena.
Bizkaitar burdina, Gaztelako artilea, merkantziak orokorrean, Orduñatik Bermeorantz gune
honetatik igarotzen zirenak, bere betiko oparotasuna justifikatuko dute. Gaur egunean zenbait alde
degradatuak aurkitzen badira ere merkataritza gune garrantzitsu bezala mantendu nahi da.
Funtzioei dagokienez egun 8.000 enplegu inguru daude, merkataritza eta ostalaritzarako
1.000 saltoki baino gehiagorekin.

Lehenengo zabaltzea

2
Hiria gero eta handiagoa egiten zenez, XVI. mendearen lehen erdian uriaren lehenengo
«zabaltzea» edo hedatzeari ekin behar izan zitzaion, iparrerantz -gaur egungo San Nikolas
elizarantz-, eraikin berriak eginez, Udaletxea esate baterako San Antonen ondoan, eta espazio
berriei lekua emanez, Plaza Zaharrari esaterako edo Erriberako Merkatuari.
Azken batean, etxebízitzekin eta etxaldeetan lekututako lokal komertzialekin batera
dorretxeak ere altxatuko dira hauek errematatzeko, elizak, eraikin bereziak eta espazio publikoak
ere hainbat izanik, hauek XVI. mendeko erdialdeko hiriaren eremua egituratuko dutela.

Berreraikuntza

Mendearen bigarren erdian, zenbait hondamen izango dira -bi uholde eta 1571.eko sute
izugarria-, una hondakin hutsetan utziz. Desastre honen eraginez uria berreraikitzeari ekin beharko
zaio eta orduantxe zehaztuko dira «lehenengo eraikuntzazko agintarauak». Berreraiketa honetan
zaíndu egiten da jatorrizko partzelazioaren eskema, nahiz eta aprobetxamendua -eraikinen altuera
handiagoarekin- hobeto moldatuko den. Eraíkuntzarako erabilitako sistemak ere aldatu egingo dira,
orain egurraren ordez harria izango baita oinarrizko materiala.

Sendotzea

XVII. mendean zorroztu egiten dira uriaren eta inguruko elizateen arteko auziak, una gero
eta gehiago zabaldu eta hedatzen denez haiei lurra kentzearen beharrizana agertuko baitzaio. Arazo
honek gure mende honetara arte iraungo du. Bestalde, Hiribarrua, partzelazko eskerra gotikoari
eutsiz, egitura erradiala hartzen hasiko da «errondak» edo inguruko kaleak sortzean eta «Erriberako
zabalguneaz» ezagutzen dugun zabaltzearekin, Areatzarantz, hemen ere ertaroko bideen egitura
zaintzen delarik.

Kale berriak agertuko dira eta uringuruak hobetu egingo dira -Bilbo Zaharra, Ibeni-, mende
honetan egindako eraikuntza lanik handienak eurok izanik.

Etxebizitzarik eza

XVIII. mendean hiria pixkat hazi zen, hain garrantzitsuak ez ziren kaleak sortzen dira eta
zenbait etxalde berri egiten díra, apartekorik ez duten eraikinak agertuz. Agertu berría den burgesia
bere etxetzarrak egiten hasiko da, herritarrak gero eta gehiago diren arren berauentzat etxebizitza
egoki berririk egiteko asmorik agertzen ez delarik.

San Nikolas eliza eraikitzen denean beronen inguruan espazio berriak sortuko dira. Era
berean, Loredo Planaren eraginez, eraikin zaharrak bermoldatu edo ordeztu egingo dira, Plan honen
helburu nagusia uriaren arazoari nolabaiteko írtenbidea ematea baitzen. Erriberako eta Areatzako
inguruetan beste ekíntzapide batzuk egiteko gogoa ere plazaratzen da, eta Plaza Berria egiteko
asmoa ere orduantxe agertzen da. Hauxe da XVIII. mendean aipagarriena.

B) ZABALGUNEA

Hiri historikoaren gainbeherakada eta itsasadarraren beste alderako jauzia

XIX. mendearekín batera, alde batetik, hiri historikoaren gain-beherakada handia etorriko
da, Itsasadarraren beste aldean hiri berri bat sortuko delarik. Izan ere, Plaza Berrikoa bezalako
eraikuntza hobezinak izan izango diren arren, biztanleriaren hazkuntzaren ondorioz, beste zenbait
gertakarirekin batera -espekulazio inmobiliarioa, leinuen arteko borrokak, espazio industrialen

3
beharrizana, e.a.-, hiriak egoera larria biziko du eraikinak zahartuta baitaude eta garbitasunik eza
nabaria egiten delako. Hitz batekin laburtzeko, herritarrak elkarren gainean bizi dira eta hauek
etxebizitzetatik kanpo bizi behar izango dute.

Egoera hau ikusita ezinbestekoa egíten da uria nonbaiterantz zabaltzearen beharrizana eta
Abandorantz haziko da -itsasadarraren beste alderantz- zenbait proiekturi esker. Honetan emango
dute mende osoa.

1801. urtean Silvestre Perezek «Bakearen Portua» aurkezten du, kokalekua eta trazaera
orokorra kontuan hartuz gero oso ona zen egitasmoa, nahiz eta hutsen batzuk badituen, hiria
Itsasadarren bi aldeetan zehar zabalduko zela ez aurreikustearena esaterako.

1862. urtean Amado Lazarok hiri utopiko bat planteatzen du, dentsitate txikikoa, kaiaren
aukerak kontuan hartzen ez zituena, ezta trenbideak bertan lekutzearena ere.

Azkenik, 1876.ean Alzola, Atxukaro eta Hoffmeyerrek Zabalgunearen proiektua aurkezten


dute, eta Bilbo bertako zehaztasunen arabera egituratuko da Itsasadarraren inguruan. Aukeratutako
lurrak egokiak ziren eta hantxe garatuko da egitamuko eskema konpaktua, espazioaren eskema
zuzena, taiukera urbanoa izanik alderdirik interesgarriena. Gran Via sortuko da, plazak zabalduko
dira eta hango gorabehera topografikoak zaindu egingo dira. Horiexek dira ezaugarririk nabarienak.

XIX. mendearen amaieran, 1890. urtean, Abandoko lurratalek bat egingo dute Bilbokoekín
-anexioen prozesuari hasiera emanez-, horri esker Zabalgunearen ideia garatzeko aukera izango
delarik.

Bere oinplano erregularra da, ortogonala eta erradiozentrikoa bereziki, -europar eta estatuko
beste zabalgune batzuk imitatuz- bere ardatz nagusia Gran Via hartzen duelarik.
Alderdi hau lehen aipaturiko bilbotar industrializazioaren fasean azaldutako garapen
ekonomikoarekin erlazionatu behar dugu.
XX. mendearen hasieran bigarren fase bat eraikiko da Gran Via zehartzen duen etorbide
baten inguruan.
Bere garaian bizkaitar burgesiarentzako kalitatezko bizitegi bat zen. Gaur egun, bere bizitegi
betekizuna galdu egin du hirugarren sektoreko jardueren mesedetarako, zerbitzuena batez ere.

II.- INGURUALDEA

Hiriaren zatiketa

Mendez aldatzen denean, hiriko burgesiak Abandoko lur berrietan lekua hartzen duen
bitartean -zabalguneko trazaerako hutsarteak betetuz berauen etxetzarrak hantxe eraikiko baitituzte-,
hiria arin haziko denez, Etxetxu (La Casilla) eta Errekaldeberri inguruetan langileentzako lehenengo
auzoak egituratzen hasiko dira, gero inguruko beste zenbait tokitara ere zabalduz, esperientzia
interesgarriak eta anitzak izango direlarik eurotan.

Mendearen lehen laurdenean, alde batetik, hiria zatítu egingo da -Zazpi Kaleak eta Zabalgunea
bananduta daude eta elkarren lehian- eta, beste batetik, Bilboren benetako eragina udalerriaren
eremua baino haragoko tokietaraino helduko da, eskualdea osatuz: Nerbioiaren Behealdea. Urte
batzuk geroago, 1943.ean, Eskualdeko Plangintzak ikuspegi berri hau kontuan hartuko du.
Ingurualdea Alde Zaharra eta Zabalgunetik kanpo sorturiko aldeak dira. Hauetan Bilborekin
duten hurbiltasunaren edo urruntasunaren arabera bi alde bereiz daitezke:

1) Barneko inguraldea

4
Orokorrean Bilboko udalerriaren barnean kokatzen da eta erdigunearekin, bere hurbiltasuna
del eta, harreman estuak dituena da:
a. Hegoaldeko sektorea -trenbidearen beste aldean kokatuta- langileen auzoak biltzen
diren aldea da, Errekaldeberri bezala.
b. Ipar sektorea, konplexuago da: Deustua, adibidez, erdi klasekoen bizitegi auzo
bezala kokatzen den bitartean, jarraian dagoen San Ignaziok langileen taldeak biltzen
ditu.
Gerrate Zibileko tartearen ondoren, demografiak ikaragarrizko hazkuntza izango
du, langileen beharrizanaren eraginez Itsasadarraren bi alboetan garatuko delarik una,
San Inazio inguruko eraíkuntzak izanik aipagarrienak, erdi mailako dentsitateko
etxebizitzak eginez eta kalitate espazial handikoak.
c. Anexio berriak. Bien bitartean hedatzearen politikari eusten zaio, uriaren auzo berrí
bihurtuko direlarik Begoñako eta Deustuko (1924) Antzinako elizateak, laister
bakoitzarí dagozkion zabalguneen eragina bizi izango baitute.
d. Hogeita hamargarren urteetan Zabalgunearen espazioan lan egiten dihardute eta
langileen auzoetan esperientzia berriak egíten jarraítuko da, Begoña aldean,
adibidez, “Hiri Lorategi” ereduari jarraituz, dentsitate demografiko txikiarekin.
Ciudad Jardín delakoa, eta Bilboko Hegoaldean Urizar Dorrea, ...
60. hamarkadaren ondoren, “garapenkeriaren” garaian, pixkanaka uriaren itxura
eraldatuz doa zorua gero eta beteagoa baitago, mendearen hasierako eraikinen ordez
altuera handiagoko beste batzuk eraikiz, mendietako maldetan bloke irekiak
han-hemenka altxatzen direlarik, e.a. Hau da, inolako ordenarik gabe hazten da hiria,
garapenkeriaren ondorio zuzena, hirurogeigarren hamarkada izanik honetan
indartsuena. Bilbo biztanleri dentsitate handiko auzo berriekin inguratuta izan zen,
nolabaiteko nahasketa arraro bat sortuz, maila nahiko zuten klaseentzako auzoak
Txurdinaga bezala, txabolismoa ezabatzeko sortu zuten beste poligonoekin batera,
Otxarkoaga bezala..
e. Hiria gaur egun. Gaur egun hainbat dira zabalik dauden asmoak eta itxaropenak:
1983.eko uholdeen eraginez Zazpi Kaleak goitik behera zaharberritu dira; industriak
desagertzearekin batera itsasadarren ibarrondoetan hutsarte zabalak egin dira, uriak
beroni bizkarra ematen segi ez dezan aukera emanez; Txurdinaga bezalako
inguruetako barrutietan etxebizitzak beste era batera egiten hasi dira, guztiz araututa
eta ordena bati eutsiz... Honek guztiak, oraintsu Bilboko Hiri-Antolaketarako
Plangintza Orokorra onartua izanarekin batera, bere hiri-garapenaren barruan
aldaketa handiak izango dituen garaia biziko dugula erakusten digu.

2) Kanpoko inguraldea

Udal ezberdinetan industrializazioan sorturiko auzoz osatuta, metropoliaren erdigunearekin


lotura gutxiagorekin eta bertatik urrunago daudenak. Hiru alde bereiz daitezke:

a. Itsasadarraren Ezkerraldea
Zorrotzatik Santurtziraino Eskuin aldeko Erandio bertan kokatuz. Alde hau langileen
aldea da. Industri handiaren presentzia, kutsadura izugarria, trafiko astuna, hirigintza
anarkikoa eta gabezi askorekin eta bere langile ezaugarria duen eduki sozialak,
multzo honen ezaugarririk aipagarrienak osatuko dute. Sestao, Barakaldo eta Erandio
beheko maila baten, eta Santurtzi eta Portugalete goiko mailan, ongizate sozialaren
mailak adierazten dute.

b. Itsasadarraren Eskuin aldea


Areeta 1860. Urtearen geroztik lehorturiko padurak sortuko da; Negurik, 1904.ean
bilbotar burgesiaren lehenbiziko txaletaren eraikuntza ezagutuko du; geroago,

5
Algortak bide berbera jarraituko du, erdi-klaseen bizitegi gune bezala. Hiru alde
hauek egun Getxo udalerria osatzen dute, Bilbo eta Barakaldoren ondoren hirugarren
hiri aglomerazioa izango dena.

c. Hegoekialdea
Funtsezkoki, Basauri eta Etxebarri osatutako udalerriekin, eta era ez-jarraian
Galdakao eta Arrigorriagarekin. Udalerri hauek 1950. urte arte bere nekazaritza
jarduera langile guneekin –gaur egunean gehiengoak direnak- kontserbatu zuten.

III.- INGURUNEAREN KANPOALDEA

Bilbotar aglomerazio inguruan alde zabalarekin eratuta dagoena da, baina bertan
integratu barik Landa ezaugarridunak ez-jarraituko asko non hiriko ezaugarri duten etxebizitza
guneak azaltzen diren, baina, hala ere, Bilbo hiriaren eraginpean eta erlazionatuta daudenak, zeinek
arineko eta jarraikiko eraldaketa probokatzen dituzten. Hauen artean aipatuko ditugu:

a) Iparmendebaldeko aisialdi eta bizitegiko multzoa: Sopela eta Plentzia


udalerriz osatutakoa. Bere ezaugarria industriaren presentzia oso txikia dela
eta badagoela oraindik ere nekazaritza jarduerarik ere. Bilbo Handirako
udako aisialdirako gunea da bigarren etxebizitzakoak zeinek apurka apurka
lehen bizitzakoak bihurtzen ari diren.

b) Meatzaldea: Ortuella eta Trapagaran arteko udalerrietan, Ezkerraldearekin


sozio-hirigintzako berdintasun askorekin, baina espazio aske gehiagorekin.

c) Asuako Harana: Bilbo metropolitanorekin izan dituzten garraio arazoak


direla eta, alde honen guztizko integrazioa galarazi dute. Hala ere, zerbitzu
garrantzitzuak eskaintzen ditu: Loiuko aireportua, Derioko hilerria edota
Leioako Unibertsitatea.

d) Kadaguako Harana: Muga Alonsotegin duena, Ezkerraldearen ezaugarrien


jarraipena dena.

e) Nerbioiko Harana: Arrigorriagatik Laudio-Amurrioraino. Bilboko


gertutasunak eta honen eragin ekonomiko-industrialak udalerrien lotura
ekarriko du.

IV.- ITSAS PORTUA

Bilboko antzinako itsas portua Alde Zaharretik gertu egon arren, merkataritza eta
industria jardueraren gehikuntzak portu bezala Itsasadarra osoa izatea (13 km. Dauden San Anton
zubitik Abraraino bitartean) ekarri zuen, non dikeak, dragatuak, e.a., egin ziren.
1880. urtearen inguruan, ezkerraldean, kanpoko portuaren eraikuntza hasi zen, Portugalete
lehenbiziko portu artifiziala eta Santurtziko olatu-horma, eskuinaldean, aldiz, Churruca eta Arriluce
kaiak.
1957.an “Superportuaren” ideia planteatu zen dike bi eraikiz, bata Punta Luceron,
Zierbenan, eta bestea Punta Galean, Getxon.
Lehenengoa bakarrik egin da Petronor enpresaren laguntzarekin. Lan guztiak amaitu eta
gero merkataritza funtzio guztiak Muskiz eta Santurtzi artean dagoen eremura behin betiko
eramango dira, bertaraino trenbide, metroa, eta beste Erkidego batzuekin lotuko duten errepide
azkarrak (Kantauriko Autobia) iritsiko direlarik.

6
Gauza guzti hauek berriro erabil daitekeen Bilboko hiri-lurzoru askoren askatzea ekarriko du.
Horrexegatik zenbait proiektu erraldoiak egin edo egiteke daude: Guggenheim Museoa, Euskalduna
Jauregia, geltoki intermodala, e.a.

You might also like