You are on page 1of 2

JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

Honen bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak gainerakoekiko
okupatzen duen posizioa erabakitzen ditugu.
Hiru dira kanpoko osagai horiek: 1. Talde bakoitzeko oligarkak (primate deiturikoak), gizon
itzaltsuak edo gailenak, euren "buruzagitza" osatzen dutenak eta, oro har, erdialdean bizi direnak;
2. Lehen, bigarren edo goragoko mailako jauntxoak, lurraldean sakabanatutakoak; 3. Komunikazio
organo eta tresna lana egiten dien gobernadore zibila. Funtsean horixe da bere atsekabearen
azpian amore emandako eta ahuldutako nazio osoari intziri eginarazten dion trikimailu guztia.
Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile deitzen dioguna eta
'alderditan' banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina deitzen badiogu ere, ez da horrela; horrela
balitz, nazioaren zati eta bere ordezkari organiko izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez
da, zergak ezarri eta kobratzeko, ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta
gotorlekuak indarrean hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.
Hauteskundeetan (), ez da herria bozkatzea faltsifikatu eta sistema galbidera eramaten
duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik. Horretarako, euren posizioaz,
aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira.
Joaqun Costa: Oligarqua y caciquismo como la forma actual de gobierno en Espaa, Madril, 1901.

TESTU IRUZKINA
1.

Testuaren sailkapena (0,5 puntu)


Iturria: 1. mailakoa. Egileak idatzi zuen bezala agertzen zaigulako.
Gaia: politikoa da. Testuan Espainiako egoera politikoa azaltzen du.
Egilea identifikatu: Egilea Joaqun Costa da. Pertsona hau Huescan jaio zen. Politiko,
ekonomialaria, jurista eta historialaria zen. XIX. mendeko Berrikuntza-mugimenduko
pentsalaririk onena izan zen. Tratatu asko idatzi zituen, gehienbat nekazaritzari buruzkoak.
Testua subjektiboa da? Bai gaia subjektiboa da. Berak oligarken, politikoen eta jauntxoen
jokabidea kritikatzen duelako.
Jasotzailea: Irakurlea da jasotzailea. Orokorrean espainiar guztiak. Testuaren helburua
Espainiako agintarien ustelkeria salatzea da.
Dokumentuaren fidagarritasuna. Dokumentua fidagarria da, bere idazkiaren pasarte bat
delako
Jatorria: publikoa, edozein irakurlerentzat idatzita dagoelako.
Kokatze kronologikoa: 1901ean, Berrikuntza-mugimenduaren garaian, hau da, Espainiaren
azken kolonien galeraren ondoren.

2.

Analisia (1,5 puntu)


Testuaren egitura: Bi ataletan banaturik. Lehenengoan gobernuak osatzen duten faktoreak
aipatzen ditu: oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibilak. Bigarren ataletan adierazten du
pertsona hauek ez direla klase gidari edo ordezkari organikoak eta gobernuko gorputz
arrotzak, komisionistak edo estortsionistak. Klase kontserbatzaileak dira, hauteskundeak
faltsifikatzen dituzte, sistema okerreko bidetik daramate eta masek emandako aginteaz
baliatzen dira beraien nahia egiteko.
Testuaren ideia nagusiak: Sistema politikoaren ustelkeria salatzea.
Bigarren mailako ideiak edo kontzeptuen azalpena: Oligarkak (burgesia industriala,
bankeroak, goi mailako merkatariak...); Gorago mailako jauntxoak (landa zonaldeetan eta
hirietan eragina zuten pertsonak); Gobernadore zibila (Joaqun Costaren ustez ustelkeriaren
elementu bat); Ordezkari organiko (ez usteldutako hauteskundeetan herriaren
borondatearen aukeratuak); Gorputz arrotza (sistema politikoaz baliatu direnak bere

espiritua errespetatu gabe); sistema galbidera (aipatutakoek sistema politiko pikutara


bidaliko dute bere ez zuzeneko jokabidearekin).
3.

Testuingurua (2,5 puntu)


Kausak:
Berrezarkuntzaren sistemak bi oinarri zituen: burujabetza partekatuta (Erregea eta
Gorteen artean) eta konstituzioa onartzen zuten alderdiak. Egia esan bi alderdi baino ez
zuten gobernatu; Canovasena Alderdi liberal-kontserbadorea eta Sagastarena liberalfusiozalea.
Canovasen alderdiaren aldekoak baziren goi-mailako burgesia, militarrak eta
funtzionarioak eta latifundioen lur jabeak. Sagastaren alderdiaren jarraitzaileak dinastiaren
aldekoak ziren baina bere ideologia aurrerakoia zen.
Sistema politiko honetatik kanpo Alfontso XII.aren monarkia onartzen ez zutenak
zeuden (masa alderdi eta erakundeak, karlistak, nazionalistak eta errepublikanoak).
Hauteskundeei zegokienez, guztiz manipulatuta zeuden. Gobernuko alderdia
agortuta zegoenean, hauteskundeak aurretiaz faltsutzen ziren oposizioko alderdia goberna
zezan. Hori posible zen tokian tokiko jauntxoen manipulazio eta presioari esker. Politikariak
edo funtzionarioak trukagarriak ziren, baina sistema honekin jauntxoek mantendu ahal
zuten beraien botera zegokien zonaldeetan.
Berrezarkuntzaren sistema 1876ko konstituzioan oinarritu zegoen baina
errealitatean politikoki nahiko itxia eta zentralista izan zen. Horren harira, probintziatako
diputazioak berrantolatu zituen, alkateak gobernuak izendatuta ziren, zentsura indarrean
jarri zuten eta sistemaren kontrako zenbait eraso delitutzat onartuta zegoen.

4.

Testuaren garrantzia (0,5 puntu).


Testu honek sistema politikoaren ustelkeriaren arduradunak salatzen ditu. Bere
ideologia berritzaileak eramaten du kontraesan batera, hau da, defendatzen du sistema
barrutik ezabatu behar dela klase neutroak eta aktiboen bitartez.
Ekonomiari dagokionez, nekazaritza zen gehien aztertu zuen arloa. Industrian ez
zituen bere lana finkatu.
Iritzi pertsonala: Bere pentsamendua ez zuen eragina handirik epe laburrean. Berak ez zuen
lan eremuetako langileen baldintza txarrak salatu baizik eta nekazaritzako errendimendu
urria. Nekazarien interesak anarkistek klandestinitatean defendatzen zituzten greba
orokorren edo atentatuen bitartez.
Ustelkeria politikoaz gauzak ez ziren aldatu ere. Sistema agortuta zegoenean Primo de
Riverak jeneralak, Alfontso XIII. baimenarekin diktadura inposatu zuen 1923an baina hiru
urte pasa ondoren, diktadura desagertzean monarkia desagertu zen ere.

You might also like