You are on page 1of 4

4.

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

Isabel II.a () Espainiako Erregina: honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi hau
jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta nik berretsi dudala:

4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak egiaztatu ahal


izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek.
6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki () baldin eta
dagokion emakida aurretik eskuratu ez badute.
8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko, funts publikoen laguntza jaso
daiteke: 1. Haiekin obra jakin batzuk eginez; 2. Enpresei inbertitutako kapitalaren zati
bat emanez aldi jakin batzuetan (); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes bat edo
interes finko bat bermatuz ().
19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede
horretarako maileguak Estatuaren babespean geratuko dira, eta gerraren ondoriozko
errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik salbuetsita egongo dira.
20. artikulu. Trenbide-enpresa guztiei honako hauek ematen zaizkie, jakina: 1.
Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (); 2. Auzotasun-onura
egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako () enpresetako langileentzat eta
lanetan erabiltzen diren zamarien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan
() harrobiak irekitzeko ahalmena (); 4. Bidesari-eta garraio-eskubideak () jasotzeko
ahalmen esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago
arte, () lehengaiek, (), makinek, (), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar
den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga-zergan (...)
adierazitako eskubideen baliokidea itzultzea ()
30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: (...) 2.
Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetro izango da (Gaztelako 6 oin eta 6
hazbete).
Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an. Ni, Erregina.-Francisco de Luxan, Sustapeneko ministroa.
Kokapena:
Testu honek izaera juridikoa du, Isabelen garaian, Biurteko Progresistan, emandako
Burdinbideen Lege Orokorraren hainbat artikulu azaltzen baitu. Lehen mailakoa dela
esan dezakegu, egilearen garaikoa delako.
Egilea Francisco de Luxn izan zen, Isabel II.a erregina zelarik.Luxn 1800ean, Madrilen
jaiotakoa zen eta bere aita, Manuel, diputatu izan zen 1812ko Cadizko Gorteetan.
1842-43 urte artean, Francisco Isabel eta bere ahizparen Geografia eta Historiako
irakasle izan zen. Zientzietako Errege Akademiaren kide sortzaileetako bat izateaz gain,
postu ezberdinak izan zituen armadan eta diputatu izan zen Madrilgo Gorteetan. Isabel
II.aren garaian, Sustapen ministro izan zen hainbat alditan (1854, 1856 eta 1863an) eta
Gobernazio ministro ere bai 1856ko ekaina bukaeratik uztaila hasierara arte.
Isabel II.a, berriz, Fernando VII.aren alaba zen, berandu jaio zitzaiona eta, Pragmtica
Sancinen arabera bera zen erregina. Aurreko legean, Lege Salikoan, erreginaren
osabari tokatuko zitzaion agintea, Karlos M Isidrori, alegia, baina I. Karlistaldiaren
ondoren eta Bergarako Besarkadan erabaki bezala, Isabel geratu zen erregina.
Testuaren helburua atzerriko teknologia eta kapitalak erakartzea da Espainiako
trenbide sarea egiteko premia handia dagoelako.
Moderatuak agintean egon ondoren, Esparterok gidaturiko Biurteko Aurrerakoia edo
Progresistan, ekonomia aurreratzeko ahaleginetako bat izan zen hau, burdinbide sarea
ezinbestekoa ikusten baitzen Europarekin lotu ahal izateko.

Analisia:
Isabel II.ari Gorteek erabakitakoaren berri ematen dio: Trenbideen eraikuntza
sustatzeko Gobernua edo partikularrek edo konpainiek balio dute, baina dagokion
emakida beharrezkoa izango dute. Abantailak emango zaizkie: funts publikoen
laguntza, atzerriko kapitalak erabiltzeko erraztasuna, lursailak, egurra, harrobiak
Trenbideak bete behar dituen baldintzak ere esaten ditu: 1.80 m-ko zabalera (puntu
honek garrantzi handia izango du baloratzeko orduan!).
Iruzkina:
Trenbide sarea, Europan goraldian zegoena, ondasunak garraiatzeko baliabide ezin
hobea zen garraioaren denborak eta kostuak jaisten zituelako. Espainian, trenbideen
eraikuntza atzeratuta zebilen eta ez zegoen araututa; bertako kapitala ez zegoen prest
abentura berri horretan inbertitzeko eta, garai hartako gatazka sozial eta politikoak
zirela-eta, atzerriko kapitalak ere ez zeuden prest Espainian inbertitzeko. Ordura
arteko trenbideak meategietan erabiltzen ziren eta besterik ez.
Lege hau Biurteko Aurrerakoian sartu zen indarrean, beste erreforma askoren artean
(Bankuen Legea bezala). Hain laburra izan zen legegintzaldi hau, ezin izan zutela
aldaketa politika handirik egin, baina egin zutena oso esanguratsua izan zen eta
ondorio luzeak ekarriko zituen.
Ohiko oposizioaz gain, biurteko honetan, korronte politiko asko agertu ziren:
demokrata, errepublikarra, langile mugimendua eta karlismoaren berragerpena.
Ekonomiari dagokionez, atzeratuta zebilen industria bultzatzeko xedean, neurri
liberalak jarri ziren martxan, Madozen desamortizazioak, Bankuen legea edo
Espainiako Bankuaren sorrera beste batzuen artean.
Trenbide sarea eraiki ahal izateko atzerriko diru sarrera erakartzeko, gobernuak
Trenbideen Legea argitaratu zuen. Honi esker, gobernuak, gizabanakoek eta
konpainiek burdinbideen sarea gauzatu ahal izango zuten, beti ere, proiektu honek
gobernuaren emakida izango zuelarik. Beraz, sarearen diseinua gobernuari zegokion.
Lege honek nabarmen uzten zuen, nahiz eta gerra garaian egon, kanpoko inbertsioak
babestuta izango zirela.
Inbertitzaileek bazituzten beste abantaila batzuk ere, trenbideak zeharkatzen zituen
eremuen jabegoa eskuratzeko erraztasuna, adibidez; baita lehengaiak lortzeko
lehentasuna ere edo harrobiak zabaltzeko eskubidea eta aduanetan inportatutako
materialen zergak ordaintzearen salbuespena.
Azkenean, testu honetan trenbideen zabalera espezifikoa aurkitzen dugu eta
Europarena ezberdina zen... Neurri honek, helburua beste bat bazen ere,
komunikazioa eragotziko zuen Europarekin.
Lege honek, neurri handi batean, trenbideen eraikuntza ahalbideratu zuen gaur egun
erabiltzen dena, baina akats batzuk sumatzen zaizkio; diseinu erradiala eman zitzaion
eta Madrildik portuetara edo Frantziara joateko erraztasun handia zegoen. Baina
burdinbidea industrializazioari laguntzeko eta komunikabideak errazteko ideian egin
bazen ere, Bilbo bezalako gune industrializatu bat ez zen Frantziarekin lotuta geratu.
Madril bai, baina harantz joan behar zen Bilbotik Hendaiara joan nahi izanez gero!
Zailtasun horren aurrean, isolatuagoa geratu zen Espainiako ekonomia asko.
Azkenean, trenen zerbitzuaren eskaera ez zen hain handia izan eta, honetaz gain,
industria inbertsioak bultzatu beharrean, Estatuaren diruaren gehiengoa trenbideetan
erabili zen, industriaren kalterako.
Sareak kudeatzean, konpainiak trafikoa nahikoa murritza zelaz konturatu ziren eta
laster zailtasunak agertu ziren, bai kostuak ordaintzeko eta baita inbertitutako
kapitalak errekuperatzeko ere.
Beraz, burdinbideen eraikuntza negozio handia izan zen, baina ustiapena ez zen
errentagarria izan. 1866an krisi batek jo zituen burdinbideak eta bankuak eraman
zituen herrestan; aldi berean, beste sektore batzuk ere oso egoera txarrean zeuden
(ehungintza, laborantza) eta krisialdi politiko batek eman zion amaiera Isabel II.aren
monarkiari.
Krisialdi honen ondorioz, moteldu egin zen burdinbideak eraikitzeko erritmoa.
Galdera garrantzitsu bat: beharrezkoa izan ote zen burdinbidea ekonomia
modernizatzeko?
1. Bai, ez baitzegoen beste aukerarik barne garraioari begira.
2. Baina, agian ez zen era egokian egin:
Trazaera, zenbaiten ustez, ez zen egokiena izan: Madril ardatza zuen trazaketa
erradialak lurralde asko saretik at utzi zituen. Bilbo, adibidez, nazioarteko sarearen
trazaeratik kanpo geratu zen eta merkatariek Bilbo-Tutera lerroarekin bat egingo zuen
lotunea bultzatu zuten Mirandan.
Espainiako merkatua Europarekin lotzeko helburuaz egin zen, baina zabalera ez zen
Europaren araberakoa (15 cm gehiago zuen) eta Espainia bakartuagoa geratu zen.

Testuaren garrantzia:
Garrantzi handiko legea izan zen aurrean dugun hau. Gobernuaren ahalegina
erakusten du, ezinbestekoa ikusten baitu trenbidearen eraikuntza. Kosta ala kosta,
egin beharra dago.
Hala ere, ez zen espero zena lortu; makinaria eta lehengai asko atzerritik ekarri zen;
baita kapitala ere. Etekinak, beraz, atzerrira joango ziren.
Baina ezin dugu ahaztu galdera garrantzitsua: Beharrezkoa izan ote zen burdinbidea
eraikitzea ekonomia modernizatzeko? Eta erantzuna bai da, baina, aurreko atalean
esan bezala, ez zen era egokian egin. Testu honetan agertzen da arazoetako bat da
horren arrazoi nagusietako bat: zabalera ezberdina Europan eginda zeudenekin. Eta
horrek isolamendu handiago batera eramango du Espainiako ekonomia.
Esan bezala, trazaera izango da bestea, baina testuak ez du horren aipamenik egiten
Kuestioa da, trenen negozioek behera joan zirenean, bankuak behera erori zirela eta
honek Isabel erortzea ekarriko duela...

You might also like