You are on page 1of 5

LANGILEEN MUGIMENDUA eta NAZIONALISMOA EUSKAL

HERRIAN (1890-1923)

1. SARRERA

Berrezarkuntza garaian, industrializazioak eragin zituen aldaketen artean bi mugimenduen


sorrera aipa ditzakegu:
1.Langileen mugimendua industria garapenarekin batera hazi zen. Errestaurazioaren
garaian: anarkismoa eta sozialismoa izan ziren, horietatik Euskal Herrian sozialismoak indar
handiagoa izan zuen.
2.Mungimendua Nazionalismoa: Europan, XIX. Mendean, politiko liberalek herritarrentzat
askatasun eskubidea eskatzen zuten bezalaxe, beste estatuen menpe zeudenak
(Austria-Hungaria inperioko herriak esaterako) edo zatituta zeuden herriak (Alemania, Italia)
nazio subiranotasuna eskatzen hasi ziren.

Berrezarkuntza garaian, Euskal Herriko indar politiko eta sozialen arteko batasunik ez zen
egon, oinarrizko desadostasunak zituztenez lankidetza ezinezkoa zen. Indar politikoen
artean, askotarikoak ziren, egoera horri pluralismoa deitu zitzaion: nazionalismoa,
tradizionalismoa, ezker errepublikano sozialista, agintean zegoen liberalismoa jendartean
zegoen, beraien arteko desadostasunek sakoneko sustrai historiko eta sozialak zituzten:
1. XIX. mendean euskal hiriburuetan eta eremu industrializatuetan liberalismo espainiarra
eta foru-zalea sortu zen. Euskaldunen nortasun historikoaz jabetzen ziren, baina Espainiari
lotuta. Gerora, errepublikarrek eta sozialistek ere ezaugarri hori izango zuten.
2. Euskal lurraldeen bilakaera: Nafarroa, Araba, Enkarterriak (Bizkaia) zabal gaztelaniatuta
zeuden.
3. Nafarroaren berezitasun historikoa, erresuma independentea izandakoa baitzen XVI.
mendera arte.
4. Euskal lurraldeetan ez egotea batasun politiko independenterik foruen garaietan: Lurralde
bakoitzak bere foruak zeuzkan.
5. 1876 ondoren industria gunetara heldutako immigrazio ez euskaldunak homogeneotasun
etniko eta linguistikoa apurtu zuen, horrenbestez euskal tradizioekin eta sentimenduekin
identifikatzen ez ziren multzoak sortu ziren.

Faktore horiek zaildu egin zuten lurralde guztietako kontzientzia nazionalaren sorrera, eta
ondorioz, ikuspuntu politiko, kultural eta sozialetik, aniztasuna edo pluralismoa garatu zen,
hori da: modu oso desberdinak euskal egitatea ulertzeko eta oso era desberdinak eta kontra
jarriak politikan aritzeko.

2. LANGILEEN MUGIMENDUA EUSKAL HERRIAN

Langile mudimendua, jabetza pribatuak araututako gizartean, langileen egoera hobetzeko


eta eskubideak lortzeko langile horien eta nekazarien jardun politiko eta soziala da.
Mugimendu hori Errestaurazioaren garaian indartu zen Espainian, izan ere, 1887.urtean
atera zen Elkarteen legearen babesean, hainbat sindikatu sortu ziren:
Sindikatu hoiek hainbat gauza eskatu:
• Agintari politikoek, enpresa buruek, sindikatuak onartzea.
• Negoziazioa kolektiboa izatea.
• Lan baldintzak hobetzea: lanorduak, higienea, segurtasuna, barrakoiak eta kantinak
kentzea…
• Soldaten igoera Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) ostean hasi ziren eskatzen.

Hasieran gauza hoeik lortzeko grebak egiten zituzten baina grebak garai artan ilegalak ziren.
Bizkaian greba ugari eman ziren 1890etik-1911ra bitartean. Gipuzkoan, ordea, 1916. eta
1920.urteen artean eman ziren; Araban beste horrenbeste gertatu zen. Gero, Lehen Mundu
Gerraren ondoren negoziazioen bitartez saiatuko ziren arazoak konpontzen, hainbat
erakunde sortu ziren negoziazio hoietarako. Sozialistak moderatuak eta negoziazioak
jarraitzen zuten eta iraultzaileak berriz, komunistak eta anarkistak jarraitu zuten.
Langile mogimendu hoien barruan hainbat joera zeuden; sozialista, anarkista, sindikalismo
kristaua, komunismoa.

Sozialista: Nazioartekoa izateko borondatearekin jaio zen. Marx eta Engels alemaniarrek
definitu zuten (zer zen sozialismoa), zeinek langileak agintera heltzeko beharrezkoa ikusten
zuten langileria ondo eratzea indarra zuten erakundeetan. Horrela Lehenengo Internazionala
(Londres, 1864) eta partidu sozialistak sortu ziren herrialde desberdinetan (PSOE).
Sozialismoaren helburua langile alderdiek agintera heltzean produkzio ondasunak jabe
pribatuei kentzea eta kolektibizatzea zen. Horrela, giza klaseen oinarriak desagertuko
lirateke eta klaserik gabeko gizartea sortuko litzateke: erabateko berdintasuna alegia.

1. Sozialismo iraultzailea: Facundo Perezagua izan zen joera honen buruzagia Euskal
Herrian. 1886 eta 1915 urteen bitartean nagusitu zen. Bere gidaritzapean sortu ziren
Bizkaian lehen elkarte sozialistak. Lehena Bilbon eratu zen 1886an, eta hemendik
meategien eremuetara zabalduz joan ziren elkarteak (Galdames, Somorrostro, Ortuella eta
La Arboleda, 1887-1888). 1890ean lehen greba garaikidea eman zen Bizkaian. 1890 eta
1910 urteen bitartean probintziak bost greba orokor ezagutu zituen. Greben ondoren hainbat
ezaugarri berri agertu ziren:

• Gizartean zegoen arazoa kanporatzea.


• Langile mugimendu egonkorra sortzea.
• Sozialismo antolatu baten nagusitasuna.
• Grebaren eraginkortasuna, presio gisa.

Hala ere, alderdi sozialista barruan beste joera bat nagusitzen hasi zen: Indalecio Prietoren
joera moderatua, horretarako 1915ean Perezagua bota zuten PSOEtik. Euskal
sozialismoaren oinarria gehien bat etorkinek eratzen bazuten ere, euskaldunak izan ziren
tartean, esaterako Tomas Meabe, beronek eragin zituen Espainiako Gazteria Sozialista eta
“La Lucha de clases” aldizkaria, biak mintegia izan ziren bertako sozialismoarentzat.

2. Sozialdemokrazia: langileen bizi-baldintzak hobeagotu nahi zuten gizarte eta lan


legediaren bitartez; langileen askatasuna eta boterea lortzeko sufragioa eta bide
demokratikoak erabili ziren. Joera honen buruzagia: Indalecio Prieto izan zen.
1914-1918 eta 1923-30urte tarteetan, Euskal Herrian sozialismoaren fase berriak hasi ziren.
Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak Bizkaiko bi sektore nagusietan izan zuen
eragina:
• Meatzaritzan (burdin mearen esportazioaren jaitsieragatik meategi batzuk itxi behar izan
zituzten).
• Industria metalurgikoan (egoera hobetu zuten produktu siderometalurgikoen esportazioa
igo).
Mundu Gerra garaian eta ostean eman ziren mobilizazioen ondoren (produktuen garestitzea
zela eta) 1918.urtean Bilboko eta itsasadarreko langile asko PSOEn eta UGTn 1889an
sortua afiliatu ziren. Indalecio Prietoren joera moderatuak Perezaguaren joera erradikala
baztertu zuen alderdian. Ondoren, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena
gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten. Horrela, grebak alde
batera utzi eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen.
GIPUZKOAN sozialismoa 1914 - 1923 urteen bitartean finkatu zen. Sozialismoaren
hazkundean zerikusia izan zuen Eibarko langile gehienak (lehen gremioko sindikatuetan
bilduta zeudenak) UGT sindikatuan sartu zirenean 1920.urtean.

Anarkista: sozialismoaren helburu berdinak ditu baina helburu hoiek lortzeko bide desbinak
ditu. Hauek aginte eta legeen kontra daude eta ez dira hauteskundeetara aurkezten.
Anarkisten aburuz, langileak, nekazariak, alderdirik gabe antolatu behar dira eta, edozein
zapalkuntzaren kontra joanez, iraultza egin behar dute zuzenean. 1910ean “Confederación
Nacional del Trabajo,(C.N.T.) sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz
(politikan parte hartu ordez). Euskal Herrian anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan.
Kristaua: Euskal Herriko biztanleria tradizioz oso katolikoa zen. Elizak langileen arteko
lankidetza nahi zuen langileen elkarteak sustatuz. Euskal Herrian 1911n izaera katolikoa
zuen sindikatu nazionalista euskalduna eratu zen: Solidaridad de Obreros Vascos – Euskal
Langileen Alkartasuna (SOV-ELA). Helburua euskal langileen batasuna eta anaitasuna
lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezarri zituen.
Komunismoa: 1917ko iraultza sobietarraren ondoren, 1919an III Internazionala eratu zen,
joera marxista-leninista izango zuena. PSOE alderdiak ez zuen bat egin Hirugarren
Internazionalarekin horregatik hogeiko hamarkadaren hasieran burukide eta militante
sozialista garrantzitsu batzuek alderdia utzi zuten eta Espainiako Alderdi Komunista (PCE)
sortu zuten.

3. EUSKAL NAZIONALISMOA

Bi kontzeptu daude:
Kontzeptu liberala:Frantziako eskola. Nazio bateko pertsonek komunitate politiko berezia
osatzeko nahia du oinarrian. Herritarren borondatearen esku dago.
Kontzeptu kontserbadorea: Alemaniako eskola. Izpiritu nazional bat dagoela betidanik eta
hautsiezina dela sinesten du. Hori dutenek bakarrik osatu dezakete nazioa. Ez da
borondatezko zerbait, norbanakoarengandik independentea eta autonomoa da.

Euskal Nazionalismoa bultzatu zuten faktoreak: Euskal nazionalismoa sortu aurretik,


1876an, bigarren karlistadaldia bukatu eta gero, Euskal Foruak ia guztiz kendu zituzten.
Cánovasek estatuari zergak ordaintzeko eta soldadutzara joateko legeak ezarri zituen. Hala
ere zergak “Kontzertu ekonomikoen” bidez ordainduko ziren. Diputazioek zergak bilduko
zituzten eta ateratzen zutenetik parte bat gobernu zentralari eman beharko zioten (kupoa).
Beste guztia herrialdeko beharrak ordaintzeko bertan gelditzen zen. Ekonomian aldaketa
handiak hasi ziren (industrializazioa). Euskal Herriko industria guneetara, hainbat langile
kanpotar etorri ziren ez zirenak euskal kulturan integratu. Giro horretan Foruak
berreskuratzeko nahia zabaldu zen euskal lurraldeetan. Horretarako, batzuk 1876ko foruak
deuseztatu zituen legea kentzearen aldekoak ziren (“trantsigenteak” deituak) eta beste
batzuk 1839ko legea (Foruak konstituzioaren mendean jartzen zituena) kentzea bultzatzen
zuten (“intrantsigenteak”). Goi burgesia industriala foru-zale “trantsigente” bezala agertu zen.
Ez zuten nahi Foruak osorik berpiztea, egoera berriari esker diputazioak kontrolatzen
baitzituen, kontzertu ekonomikoak bere gustura erabiliz. Madrilgo gobernuko partiduekin
elkartuta jokatzen zuen(kontzeru ekonomikoak).

3.2 Sabino Aranaren nazionalismoa (1895 -1903):

Sabino Aranaren Nazionalismoaren ezaugarriak:

Iragan forala idealizatzen zuen. Aranaren leloa “Jaungoikoa eta Lagizarra ” zen karlismotik
desmarkatu zen hauek foruak dinastia batekin lotu zutelako. Foruak esan beharrean
“Lagizarra” esaten du (lege tradizionalak, ohiturak eta erabilera onak adierazteko).

- Goi burgesiak ezarri zuen sistema kapitalistaren kontra agertu zen, giza klaseak sortu eta
foru garaiko gizarte talde ohikoak (baserritar burgesia txikia, hots, jauntxoak, nekazariak,
arrantzaleak) baztertzen zituelako, foruak deseginez. Industriaren kontra zegoen, berarekin
batera gizarte tradizionalaren ohiturak eta egitura desagerpena etorriko zelako.
Industrializazioan burgesia txikia ere sortu zen, lantegi txikien jabea eta merkatu bezala
euskal probintzia eta Euskal Herria zuena. Erdi mailako edo behe burgesia horrek ez zuen
nahi ez iraultza sozialistarik, ez eta goi burgesiak arau guztiak markatzerik. Klase honek
nazionalismoa hartu zuen bere interesen adierazpide bezala, beraz, hirietako erdiko
klaseak, nekazariak eta arrantzaleak ere nazionalismora hurbildu ziren. Etorkinak
errefusatzen zituen, hauen etorrerak industria posible egiten zuen eta. Gainera kanpotarrek
sozialismoa zekarten, Aranarentzat ideologia arrotza eta antikatolikoa. Iragana goraipatzean
ohizko erlijiotasuna ere azpimarratzen zuen. Nazionalismoa Euskal Herri katolikoa
mantentzeko bide bat zen.

- Aranak nazioa ezaugarri batzuen bidez adierazten zuen: arraza, hizkuntza, gobernua eta
legeak, izaera, ohiturak eta nortasun historikoa kontuan hartuz. Hauetatik arrazari garrantzia
berezia ematen zion, nazioa eta arraza identifikatuz. Aranaren pentsamenduak bilakaera
izan zuen, historialariek hiru fasetan adierazten dutena:
1. Erradikalismo politikoaren garaia: 1893-1898. Espainia gaitz guztien erruduntzat hartu
zuen, estatu liberalak Foruak ezabatu baitzituen. Arana, independentziaren eta euskal
estatu konfederala osatzearen aldekoa zen. Garai honetako nazionalismoak izaera
tradizionalista eta integrista zuen: erlijio katolikoa eta arraza ziren euskal nazioaren
oinarrizko zutabeak. EAJ / PNV alderdia sortu zuen 1895ean.
2. Jarrera moderatua: Bizkaiko diputazioan egon zen garaia: 1898-1902. 1898.urtean bi
gertakizunek izan zuten garrantzia: Ramón de la Sotaren Bilboko Euskalerria elkartea
(foruen aldeko taldea zena ) EAJ-PNV alderdian sartu zen, eta hauteskundeetan, Sabino
Arana Bizkaiko Diputazioan sartu zen. Fase honetan, Sabinok jarrera pragmatikoa hartu
zuen, bai ekonomian (industriaren alde) eta baita politikan ere. Jarrera moderatu hau ez zen
ideologia mailara eraman, hori da: ez zuen alderdia berak bezala pentsatzera derrigortu,
baina 1898 urte geroztik alderdian bikoiztasuna agertu zen: independentziaren aldeko
ideologia alde batetik (sabindar erradikalen taldea) eta autonomiaren aldeko praktika
bestetik (euskalerriakoak taldea: moderatuak, foruzaletasun liberalarekin lotuak).

3. Autonomiaren aldeko jarrera: 1902-1903. Teoriaren eta praktikaren arteko kontraesana


gainditu nahian, Euskadiko independentziari uko egin zion eta horren ordez autonomia
erradikal baten defentsa egin zuen, beti ere Espainiako estatu barruan. EAJ alderdiaren
desagertzea ere proposatu zuen eta alderdi berri baten sorrera: “Liga de Vascos
Españolistas” izenekoa. Honek ez zuen arrakastarik izan, Sabino Arana gaixotu eta hil egin
zelako eta sabindarrak proiektu horren kontra azaldu zirelako.

3.3. Post-aranismoa (1903-1931).


Alderdiaren bi sektoreen arteko tentsioak baretu ziren, biek bat egin zutenean 1906an
EAJren adierazpen tradizionalarekin, Bilboko Batzarrean onartua. Ondorengo programa
onartu zuten:
• Aranaren Jaungoikoa eta Lege Zarrak eta Foruen berrezarpena (1839ko legea kendu)
onartu zuten. Formula honen bitartez alderdiko bi joerek elkarrekin bizitzea lortu zuten.
• Bide posibilista hartu zuen eta lege barruan jarraitu zuen .
• Alderdi katolikoa eta kontserbadorea izaten jarraitu zuen
- 1908-1915: Luis Aranaren eta aberritarren nagusitasuna: EAJ Bizkaian eta Gipuzkoan
finkatu zen eta barne egituraketa gauzatu zen:
Probintzietako kontseiluak erabiliz EAJk egin zuen barne antolaketa
Kontseilu Nazionala (Euskadi Buru Batzarra).
Biltzeko tokiak sortu ziren (batzokiak)
Sindikatu bat sortzen lagundu zuten (ELA STV, 1911an).
Egunkari bat argitaratu zen (Euzkadi).
Sinbologia nazionalista zabaldu zen: ikurrina, ereserkia, lauburua…

- 1916an Luis Arana zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten eta Euskalerriakoak, moderatuak
nagusitu ziren. Alderdiaren izena aldatu zioten (Eusko Komunio Nazionalista, CNV).
Autonomismora jo zuen eta arrakasta handiak izan zituen hauteskundeetan (1917-1919).
- 1921ean barne zatiketa eman zen: EAJ alderdia eta Eusko Komunio Nazionalista alderdia.
- Primo de Riveraren diktadura garaian (1923): Nazionalistak jazarpen gogorra jasan zuten
eta muturreko nazionalismoak errejimenaren kontrako ekintzak erbestetik egin izan zituzten.
Sektore moderatuak, diktaduragatik, eten egin behar izan zuen jarduera politikoa eta
kulturala mantendu bakarrik.
- 1930ean nazionalismoaren alderdi biak elkartu egin ziren eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-
PNV) izenarekin.
-Urte berean ordea, baita Euzko Abertzale Ekintza- Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV)
ezkerreko alderdi nazionalista sortu zen, PNVtik zatituta, bere ideologia:
Errepublikaren aldekoa zen.
Abertzalea eta ezkerrekoa.
Akonfesionala (EAJrekiko erabateko haustura).
Euskadiren batasunaren alde eta irekia etorkinekin.
1931n errepublikanoekin eta sozialistekin bat egin zuen monarkiaren aurkako blokean.
In-dustria eta hiri guneetan izan zuen garrantzi handiena. 1936an Fronte Popularrean hartu
zuen parte. 1936ko hauteskundetan, EAJ / PNV ez zen Fronte Popularrean joan, aparte
aurkeztu zen. 1930an Donostian errepublikaren aldeko indarrak sinatu zuten itunean,
EAJ-ak ez zuen parte hartu.

You might also like