You are on page 1of 7

FILO 3ª EVALUACIÓN

(150 hitz)

Filosofia existentzialisten ideia nagusiak. (145)

Existentzialismoa XX. mendean bi mundu guden ondorioz garatutako filosofia da,


honek, bizitza ulertzeko ikusmoldea da. Hainbat gai jorratzen ditu, besteak
beste heriotzaren aurreko estutasuna, zentzugabetasuna, eta gizakiaren
askatasuna.

Filosofo existentzialista batzuk esperientzia erlijiosoaren garrantzia


azpimarratu zuten, adibidez Unamuno eta Jaspers. Beste batzuk existentzialismo
ateoa garatu zuten, Beauvoir eta Sartre adibidez.

Existentzialismoaren jatorriari dagokionez, hainbat pentsalari bereiz


ditzakegu:

- Nietzsche: bizitzaren izaera tragikoa azpimarratu zuen, eta gizaki berri,


sortzaile eta aske baten beharra adieraziz.
- Husserl: bere fenomologian, subjektuaren kontzientzia azpimarratzen
du, gizaki bakoitza errealitatea bizitako esperientzien bidez
esperimentatzen duela aipatuz.
- Kierkegaard: norberaren esperientzia subjektiboa azpimarratzen du.
Gizakia ez du esentziarik, existentzia du; hau da, gizakia proiektu ireki bat
da.
- Heidegger: gizakia Dasein bezala definitzen du, mundura jausita dago.
Bi modu ditu gizakia bizitza bizitzeko: bizitza ez autentikoa (gauza
materialetan murgilduta bizi, heriotza saihestuz nahian) eta bizitza
autentikoa (heriotza saihestezina dela ohartuta, bizitza benetan
aprobetxatu).
Zer da emakume izatea? “Emakumearen” kategoriaren problematizazioa. (144)

1949an Simone de Beauvoir Bigarren Sexua liburua idatzi zuen, emakumea zer
den azaltzeko.

Existentzialismoaren arabera, gizakia ez du esentziarik, proiektu irekia da.


Hala ere, bere ustez emakumearen destinoa aldez aurretik zehaztuta dago
gizonen esku. Hortaz, “emakume ez da jaiotzen, egin egiten da” dio.

Emakumearen gizonarekiko mendekotasun hori nagusiaren eta esklaboaren


arteko dialektikarekin azaltzen du. Gizona subjektu bezala definitzen du bere
burua. Aldiz, emakumeari, objektu edo “bestea” bezala. Gizona neutroa eta
positiboa da, eta emakumea aldiz, negatiboa.

Beauvoir azaltzen du, emakume bazara, konturatu gabe gizakiak moldatu egin
zaitu txikitatik, gizon batzuek diseinatutako emakume “eredu” baten kopia
izateko. Ondorioz, feminitatea kontzeptua sortzen da. Beauvoir emakumeak
bere bizitzan beste bi rolekin oso kritikoa da: emaztea (senarrarekiko
dependentzia) eta ama (zaintza lanetaz arduratzea).

Beauvoirren helburua sexuen arteko berdintasuna lortzea da, horretarako


beharrezkoa da askapen-prozesu kolektibo bat egitea, emakumearen
askapen sexuala, sentimentala eta ekonomikotik alde egiteko.
Simone de Beauvoirren “bestea”-ren filosofia. (152)

Beauvoirren ustez gizona alderdi positiboa eta neutroa bezala agertzen da


gizartean, eta emakumea alderdi negatiboarekin (“bestea”).

Emakumearen gizonarekiko mendekotasun hori nagusiaren eta esklaboaren


arteko dialektikarekin azaltzen du. Kontzientzia bat beti sortzen da beste
kontzientzia baten aurka; eta gizakien besteen onarpenaren beharragatik, bi
kontzientzien arteko lehia gertatzen da, bata, bere kontzientziari besteari
inposatuz jabea bihurtzen da, eta bestea, aldiz, esklabua.

Beauvoir jabea gizonarekin berdintzen du eta esklabua emakumearekin,


dialektikaren 3 une desberdinduz:
- Arriskua/askatasuna: gizona arriskuan jartzen dute bere bizitza.
- Onarpena/bestelakotasuna: emakumeek ugaltzearen morrontzagatik
ez du parte hartzen eta gizonen balioa onartzen dute, gizona prestigioa
lortuz.
- Azpiratzea/babesa: gizonek emakumeak menderatzen dute eta
prestigioa mantentzeko babesa ematen diete.
Sistema hau arauetan eta erakundeetan finkatzen denean patriarkatua sortzen
da.

Beauvoirren ustez, emakumeak, bere emantzipazioa lortzeko bere burua


subjektu bezala onartu behar du, gizonarekiko harremana aldatuz 4 neurrien
bidez: amatasuna aske erabakitzea, emakumea zaintza lan guztietaz ez
arduratzea, baldintza ekonomiko berdinak izatea, eta berdintasunezko
hezkuntza.
Simone de Beauvoir: moral “anbiguo” baten alde. (148)

1947an Beauvoir etikari buruzko ikuskera planteatu zuen “moral anbiguo


baten alde” liburuan, honek ikuskera existentzialista du, eta gizakia definitzeko
askatasunaren kontzeptua nagusitzen da.

Gizakiaren existentzia askatasunean oinarritzen da. Gizakiok, existitzeko,


helburuak jartzen dizkiogu geure buruari, baina bat lortzean beste baten bila
abiatzen gara, hau jarduera amaiezina da. Beraz, aske erabakitako helburuak
zentzua ematen diote gure existentziari, hona hemen askatasunaren garrantzia.

Gizaki guztiok bata besteari lotuta gaude, eta gure askatasuna besteen
askatasunaren artean eraikitzen dugunez, besteen askatasuna errespetatu behar
dugu, gure kontzientzia garatzeko gai izateko. Hemendik, Beauvoir bi
printzipio moral planteatzen ditu: norberaren askatasuna defendatzea, eta
besteena baita ere.

Beauvoirren ustez ez dago balio unibertsalik, irizpide metodologikoak baizik.


Filosofoak helburuen eta bitartekoen koherentzia proposatzen du, hau da,
gure helburua gizakiak bezala geure buruari helburuak jartzea baldin bada, gure
askatasuna adierazten eta besteena errespetatzen, orduan etika arduratu behar
da helburu horiek lortzeko proposatzen diren bitartekoen balorazioaz.
Zahartzaroa Simone de Beauvoirren filosofian. (143)

Beauvoirren ustez kontsumoaren gizartean, zaharrak baztertuak izaten dira, ez


direlako errentagarriak. Horren hainbat kausa identifikatzen ditu pentsalaria:
hiri industrialetan familien tamaina txikitzeagatik zaintza lanak gero eta zailagoak
direla, eta zahartzaroa pobrezia eta bakardadearekin lotzen dela. Filosofoa
gaiarekin zerikusia duten hainbat eztabaida politiko aurreikusi zituen,
pentsioen eta jubilazioaren beharra adibidez.

Bere ustez gizarte baten kalitate morala bere zaharrak nola zaintzen duen
araberakoa da. Kultura desberdinetan ohoratu, ahaztu, hiltzen utzi diete.
Zaharra beti bestea dela dio, ez dugu onartu nahi gu ere zaharrak izango garela.

Beauvoir baieztatzen du mendebaldeko filosofiak zahartzaroari irudi ideala


desegokia eraiki duela, gezurrezko estereotipoak: pasioak eta sexualitatea
desagertzen direla, edo kezkarik gabeko garaia dela. Bere iritzia estereotipo
hauen aurka dago. Zahartzaroa kezkak ditu, adibidez autoestimu ahula,
lanarekin berdintzen delako identitatea. Emakumeak kezka gehiago ditu,
gizartea beti ederra egoteko eskatzen diolako.

Zahartzaroa humanizatzen lagundu behar dugu, adiskidetasuna eta


maitasuna sustatzen, zaharrak bere duintasuna berreskuratzeko.
(250 hitz)

Totalitarismoaren jatorria: gaitz absolutua. (197)

Arendt-ek totalitarismoaz hitz egitean, XX. mendeko nazismoa eta Sobietar


Batasuneko garai estalinista ditu buruan. Berarentzat, historian ez da inoiz
horrelako basakeria antolaturik gertatu, hortaz, kategoria berriekin ulertu behar
da. Hori azaltzea da Totalitarismoaren jatorriak obraren helburua.

Bi aitzindari identifikatzen ditu totalitalismoaren aurretik: XVIII. eta XIX.


mendeetako europar antisemetismoa. XIX.a mende amaierako inperialismoa izan
zen. Gizaki batzuk besteak baino hobeagoak zirela zabaldu zuen inperialismoak.

Totalitarismoa batez ere Lehen Mundu Gerraren krisialdia utzitako egoera


ekonomikoa sortu zen. Krisialdiaren ondorioz agertutako ideologiarik gabeko
masak propagandarekin erakarri zuten totalitaristak. Hauek lege naturalak
(nazismoa) edo historikoaren (estalinismoa) aitzakiarekin, estatuaren forma eta
horren legeak aldatzen hasi ziren, boterea lider bakarraren eskuratu, masak
alderdi politikoak ordezkatu, eskubide indibidualak abolitu, eta ekonomia
zentralizatu zuten. Hori guztia justifikatzeko propaganda erabiltzen da, izu
politikoa eta marko juridikoa antolatu arte.

Arendt-ren ustez, totalitarismoa gizabanakoa suntsitzen ditu. Suntsipen hori


lortzeko, hiru fase desberdintzen ditu:

- Pertsona juridikoaren heriotza: eskubideak izateko eskubideak ukatu.


- Pertsona moralaren heriotza: gizartea atomizatua eta bortizkeria onartzen
duen gizartea antolatu.
- Banakotasuna suntsitu: “heriotza-lantegiak”. Ahaztuta eta modu
anonimoan hiltzeko esparrua.

Totalitarismoa ekartzen duen emaitza hori gaitz erradikala irudikatzen du


filosofoaren ustez. Gizakia “soberakin” bihurtzea, eta herritarren gizatasuna
lapurtzea legaltasun itxurapean. Dena da posible totalitalismoaren barruan.
Eichmann Jerusalemen eta gaizkiaren banalitatea. (194)

Eichmann Holokaustoa diseinatu zuen nazi alderdiko kargu gorenetakoa zen.


Gerra amaitzean, Argentinara ihes egin zuen, eta han Mossadeko komando batek
topatu zuen eta Jerusalemera eraman zuen hegazkinez. Han epaituta izan zen
eta heriotza zigorra ezarri zioten. Pentsalaria epaiketa horri buruzko hausnarketa
egiten zuen Eichmann Jerusalemen liburuan.

Bi argudio erabili zituen Eichmann defendatzeko:


- Eichmannek estatu arrazoiak aginduta jokatu zuen.
- Eichmannek aginduak jarraituz jokatu zuen.

Arendt-ren ustez gizaki normala zen, ez zen bereziki maltzurra. Eichmann-en


krimen handiena pentsatzeari uko egitea izan zen. Hausnarketarik gabe ekiteko
erosotasuna eman zion estatu totalitarioak.

Arendten ustez gizakia gizakia egiten duena introspekzioa da, eta hiru alderdiz
osatzen da. Bizitzaren alderdi biologikoa, profesionala eta pentsamendua. Azken
alderdia da benetan gure gizatasunaren oinarria, eta hor bertan askatasuna eta
ekintza politikoa kokatzen da.

Pentsalariaren ustez, totalitarismoa eta faxismoa krisi garaietan zabaltzen da.


Gehiengoa liderraren itzalpean seguru sentitzen da eta bere egoa handituta.
Badirudi amore ematen dugula irizpide kritiko kantiarra erabiltzen (pentsatzera
ausartzen). Burokrazia indarrean dagoen estatu teknologikoetan sistemaren
maila bat baino ez gara sentitzen eta norberaren erantzukizuna hutsala bihurtzen
da. Arendt-en azken ondorioa hauxe da: Holokaustoa ez zen gertatu Hitler eta
bere agintariak krudelak zirelako, baizik eta jende askoren pentsatzeko gaitasun
ezagatik.

You might also like